Bizi !

Katalunia : Bizik eguerditan Baionako Espainiar Kontsulatuaren aitzinean elgarretaratzera deitzen du

Oraintxe bertan, bortizkeri anti-demokratiko bat ezagutzen du Kataluniak.
Mariano Rajoyen espainiar gobernuak (PP) polizia nazionala eta Guardia zibila bidali ditu, Kataluniako agintaritza ofizialek antolaturiko erreferendumari bortizki oztopo egiteko, nahiz eta goiz huntan arras pazifikoki hasi zen bozketa.

Polizia eta guardia mobil espainiarrek mila eta milaka Katalan bozkatzen hasi ziren hauteslekuak bortizki kanporatu dituzte. Kolpatu eta zauritu dituzte hainbat gizona, emazte, baita adintsu, bakarrik beren bozkatzeko txartela ontzian utzi nahi zutenak. Hautetsontziak eraman dituzte. Espainiar botereak eskaintzen dituen irudiak ikaragarrikoak dira, eta oroitzapen ilunak oroitarazten dituzte, eragin sakona izanen dituztenak.
Agintaritza katalan ofizialek eta herri mugimenduek erresistentzia %100 ez-bortitza batera deitu dute, demokraziaren defendatzeko.

Demokrazia eta bozkatzeko eskubidea defendatzeko, edozein Estatuk populu pazifiko bati bere borondatea bortizki inposatzea onartezina dela adierazteko, populu katalanarekin elkartasunez, Bizik igande huntan Urriaren 1ean, eguerditan Espainiar Kontsaulatuaren aitzinean elgarretaratzea deitzen du, 4 boulevard du BAB Baionan.