«Kapitalismoa : non da irteera ? » foroaren lehen gaualdia Hendaian iragan da mukurru betea zen gela batean. Holaxe 150 jende baino gehiago bertaratu dira José Bové-ren mintzaldian.
Aste honetan, 5 hitzaldi izanen dira Baionan, Hazparnen, Ezpeletan eta Maulen (Xehetasun gehiago hemen klikatuz) . Hara zerrenda :
Apirilaren 19an asteartearekin, 20:30tan, Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan):
Bideo-mintzaldia + eztabaida Paul Ariès-ekin
Deshazkundea, ber-tokiratzea, moteltzea eta urritasuna, kapitalismoaren, mundializazioaren, abiaduraren kultoaren eta dena merkantzia bilakatzearen kontra.
Paul Ariès Deshazkundearen teorialaria da, La Décroissance hilabetekarian erredaktore eta Ingurumenaren Grenelle alternatiboaren ko-antolatzailea da.
Apirilaren 21an ostegunarekin, 20:00etan, Hazparnen (Xuriatea tabernan, eliza ondoan):
Proiekzio-eztabaida Mathieu Doray-rekin “Trantsizioan diren lurraldeak”, petrolio-ondoko prestatzeko trantsizioari buruzko gaualdi bat.
Mathieu Doray injineru agronomoa eta itsas ekologian doktorea da, ATTAC 44-ko lehendakaria eta Pays de la Loire-ko Energia-Klima Bihurgune (Virage Energie-Climat) planoaren animatzailea.
Apirilaren 22an ostiralarekin, 20:00etan, Maulen (Zinka ostatuan):
“Larrialdiko klima” hitzaldi kinkia (ipuin politikoa eta irri ikusgarriaren artekoa)
Klimak nola funtzionatzen du? Zein da arazoa berotegi efektu gazekin? Errazu ama, egia da murruaren kontra abian girela? Zer egiten ahal dugu?
Apirilaren 22an ostiralarekin, Ezpeletan 20:00tan, Ezpeletarra salan (merkatu estaliaren ondoan) :
Françoise Lenoble-ekin hitzaldi-eztabaida “Tokiko diruak : bihar hemen ere, tokiko diru ekologiko eta solidario bat ?”
Françoise Lenoble, 2010eko urtarrilan Villeneuve-sur-Lot-en sortu “Abeille” tokiko diruaren sortzaile eta animatzaileetariko bat da.
Apirilaren 23an larunbatarekin, 10:00etan Maulen (Ahuski salan, Multi-Services Zentroan) :
Hitzaldi-eztabaida Mathieu Doray-rekin “Enegia-Klima Bihurgune plano bat Xiberoan?”
Mathieu Doray injineru agronomoa eta itsas ekologian doktorea da, ATTAC 44-ko lehendakaria eta Pays de la Loire-ko Energia-Klima Bihurgune (Virage Energie-Climat) planoaren animatzailea.
José Bové-ren hitzaldiaren argazki gehiago hemen:[:]