Parise, 2016ko otsailaren 8a – Otsailaren 8a astelehen huntan 10:30etan, 200 herritarrek zerga ihesan parte hartzen duten bankuetarik bahitu 196 aulkiak itzuli dituzte, Pariseko auzitegitik hurbil Jérome Cahuzac frantses gobernamenduko aurrekondu ministro ohiaren auziaren idekitzea kari. Aulki bahitzaileek orroitarazten dutenez, ez da nahikoa gizon bat auziperatzea, zerga ihesaren auzia da egin behar !