Bizi !

José Bové-rekin hitzaldi eztabaida

“Kapitalismotik ateratzea posible ote da?”

Apirilaren 15an ostiralarekin, 20:30tan, Hendaian (Autoport gelan)

Millau-ko Mac Do-aren desegitetik, Seattle-eko batailara, kartzelatik europar parlamentura, laborantza herrikoiaren defentsatik lapitz gasaren ustiatzearen eta OMC edo Mundu Mailako Komertzioaren Kudeaketa Erakundearen kontrako gudukara, José Bové dudarik gabe altermundialismoaren aurpegi haundietarik bat da.

Esplikatuko digu zertako kapitalismoa ez den justizia sozialarekin eta planetaren mugekin bateragarria, eta entseatuko da ondoko galderari erantzutea: sistema hortarik ateratzen ahal gira, eta nora joaiteko?

(Hitzaldia aintzin mundializazioa eta kapitalismoari buruzko 28 minutuko filma laburra emana izanen da. 20,30etan ttanko hasiko da !!!)

Izen emaitea gomendatua da 05 59 25 65 52 zenbakira deituz edo info@bizimugi.eu helbidera idatziz