Bizi !

Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou-rekin Baionan ez ohizko hitzaldia

Manu Robles-Arangiz fundazioak eta Bizi! Elkarteak, azaroaren 8an asteazkenarekin 20:00etan, Baionako lan Burtsan mintzaldi publikoa antolatzen dute Jean Jouzel-ekin (klimatologoa, CNRSeko urrezko medailaduna, GIEC /IPCC talde zientifikoaren lehendakariorde ohia zelarik bakearen Nobel Saria lortu zuena) eta Pierre Larrouturou-rekin (ingeniari agronomoa, ekonomialaria).

COP 23ren karietara, Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou Baionara etorriko dira, esklusibotasunean, trantsizio ekologikoaren eta klima-nahasketaren kontrako borrokaren finantzamendu proposamen bereizi bat aurkeztera.

Estimatzen dute 2015eko apirilaz geroz Europar Banku Zentralak kasik 1000 miliar euro sortu duela urtean eta eskatzen dute sortutako moneta hori nahasketa klimatikoaren aurka eta trantsizio energetikoaren sailean, kalitatezko enplegu baliosak milioika sortzearen alde baliatua izan dadin. Orain arte, Europako Banku Zentralak interesik gabeko maileguen bidez – batzutan interes negatiboekin ere – izigarriko dirutza horiek eman dizkie banku pribatuei, inolako trazabilitaterik gabe. Diru honen gehienak finantza espekulazioa elikatu du.

Jean Jouzel eta Pierre Larrouturouk, klimaren aldeko Marshall Plan bat antolatuko duen bertze Europar Itun bat ezartzea proposatzen dute. Maila handian eta 30 urtez, Europako moneta sortze orientatu eta zorrotz baten bidez, Europa osoan energia aurrezteko eta energia berriztagarrien garatzeko politikak finantzatuko lituzke, lanpostuak milioika sortuz.

Egiazko estrategia bat dugu hor, berritzailea, ausarta eta errealista, 2019ko ekainaren Europar hauteskundeen ondotik Itun berri baten adostearen bidez, 2015ko abenduaren 12an munduko Estatu guziek onarturiko Pariseko Hitzarmenak helburu duen planetaren beroketa +2ºen azpian zinez atxiki nahi badugu, ekiteko edo eragiteko gelditzen zaizkigun 3 urteentzat.

Ezohizko hitzaldi honen sartzea urririk da, baina gomendatua tokiaren atxikitzea izena emanez telefonoz 05 59 59 33 23 zenbakian ede info@bizimugi.eu emailan.