Bizi !

Jada 22 ordu Biziko kideak atxiloturik atxikiak direla! Berehalako askatzea!

Asteazken honetan, maiatzaren 29an, 18:00etan, sustengu elkarretaratze berria Donibane Lohitzuneko polizia-etxe aitzinean

Biziko hainbat kide arrastatuak izan dira eta atxiloturik atxikiak dira Donibane Lohitzuneko polizia-etxean. Arrastatze horiek harremana lukete astearte honetan, maiatzaren 28an, Arrangoitze, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune eta Senpereko herriko etxeetan kenduak izan diren Macron-en 5 potretekin. 

Bada orain 22 oren pasa bortizkeriarik ezaren ildoko militante horiek atxikiak direla segurtasun indarretaz. Bizik fermuki eskatzen du haien berehalako askatzea eta irmoki gaitzesten ditu militante klimatikoen kontrako gehiegizko atxiloturik atxikitze luze horiek.

Jasangaitza izanen zaigun mundu bateruntz garamatzaten klima nahasmenduaren arduradunak behar litaizke arrastatuak eta jujatuak izan. 

Sekulan ez badira aitzin libratuak, Bizik sustengu elkarretaratze berri batetara deitzen du asteazken honetan, maiatzaren 29an, 18:00etan, Donibane Lohitzuneko polizia-etxe aitzinera. 

Sinboloak defendatzen dituzte, guk, bizia defendatzen dugu!