Gurekin batera, “Migrazio politikak salatzen ditut” kanpainan parte hartu duzue, eta heldu den urriaren 7an Baionan egingo den epaiketaren aitzineko azken txanpan gaude.
Oraindik ahal dugu:
Autoinkulpazio kolektiboa izenpetu, erantsita duzue eta e-mailez igorri, jadanik egina ez bada.
Ekonomikoki parte hartuz hemen: https://www.helloasso.com/associations/lab-langile-abertzaleen-batzordeak/collectes/j-accuse-es-politiques-migratorios
Bukatzeko, migrazio politika arrazisten aurka jadanik antolatuak diren hitzordu ezberdinetan parte hartzera gomitatzen zaituztegu, nun “j’accuse” kanpainaren presentzia ozen eramaten saiatuko garen:
- Mugarik gabeko festibala irailaren 27an abiatuko da Baionan
- Irailaren 28an, Hendaia eta Irun artean, “Velorution” Cimade elkarteak antolatua
- Urriaren 4an Iruñean
- Urriaren 7an, Baionako Auzitegian, 13:00tik goiti.
Eskerrik asko zuen elkartasunagatik, eta gurekin batera egiten jarraitzeagatik.
Ez izan zalantzarik zure inguruan dei hau zabaltzeko.