2021eko azaroaren 20an, 8000 herritarrek higiezinen eta lurren espekulazioaren aurka eta Herrian bizitzeko eskubidearen alde manifestaldian parte hartzen zuten. Eta, horren bidez, Ipar Euskal Herrian azken 25 urteotan etxebizitzaren eskubidearen alde izandako mobilizazio jendetsuena bilakatu da. Eragina handia izan du: Eric Spitz Prefetaren eskutik frantses Estatuak berak, manifestaldi horrek Euskal Herriko etxebizitzaren zerbitzuko urgentziarako, mobilizaziorako eta anbizio kolektiborako ekarritako mezua entzun zuela jakinarazi zuen. Hainbat engaiamenduk segitu diote, horien artean Hirigune Elkargoaren hautagaitza sustengatu izana alokairuak mugatzeko dispositiboan sartzeko edo etxebizitzaren lurraldeko Gidaritza Batzordea sortu izana Ipar Euskal Herriarentzat. Azken honen zereginen artean etxebizitza sozialak ekoizteko lurren finkapena eta Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren merkatua erregularizatzea kokatzen dira.
2021eko azaroko mobilizazioaren eragin anitzen artean kokatzen den lurralde gidaritza batzorde hori berriz bilduko da 2022ko abenduaren 19an.
Kari horretara, Ipar Euskal Herriko mila herritarrek 2023ko apirilaren 1n larunbatarekin, Baionan iraganen den “Vivre et se loger au Pays – Herrian bizi” bigarren manifestaldi handian parte hartzeko Deia izenpetzen eta publiko egiten dute.
“2021eko azaroaren 20an baino herritar gehiago biltzea” deitzen dute, “Estatu mailan zein maila hurbilean hartuko diren erabakietan oraindik pizu gehiago izateko”. Eta “merkatuaren eta errege bilakatu den diruaren esku suntsitzailearen parean, Ipar Euskal Herriak ondasun amankomun bat diren lurren eta etxebizitzen kontrola berreskuratu behar duela” aldarrikatzen dute.
Manifestaldi hori neguko geldialdiaren biharamunean izango da, etxebizitzaren aldeko europako mobilizazio egunaren karietara.
Herrian Bizi – Se loger au Pays Plataforma