Euskoaren biltzar berezia
Abenduaren 22an larunbatez goizeko 9:30etan Baionan
Heldu zira?
2019 urtean mobilizazio kanpaina handi bat prestatzeko eta Euskoaren erabilpena areagotzeko, Biltzar Berezi bat antolatua da abenduaren 22an larunbatarekin Baionan! Ideiak, dohain bereziak edo sinpleki gogoarekin bazaudete kolektiboki egiten den gogoeta tarte horretan parte hartzeko, zatozte denak, 9:30tatik 12:30ak arte, Manu Robles Arangiz Fundaziora, Cordeliers karrika 20, Baionan! Biltzarraren ondotik, bistan da, potetxo bat hartzeko tartea izango da…
Euskoaren Biltzar bereziko gai zerrenda :
9:30: Harrera eta parte hartzaileen aurkezpena
9:45 / 10:30:
Eztabaida kolektiboa: «Euskoa erabiltzeko harrotasuna» kanpainaren erronkak eta helburuak. Nola?
10:30: 4 gogoeta talde ttipien prestakuntza: bakoitzaren helburu eta lan eremua
1) Kanpaina: lema eta erakargarritasuna
2) Komunikazio euskarri ezberdinak: : eskupaperak, pegatinak, txapak, afitxak, bideoak, sare sozialak, etab.
3) Ekintzak, Eusko gertakari bereziak, presentzia kontzertuetan, militante egunak, herriko bestak …
4) Partaidetza eta aliantza logikak: zinemekin, enpresa komiteekin, besta komiteekin, herriko etxeekin, %3a duten elkarteekin.
10:40: 4 gogoeta taldeen osaketa
10:45: 4 gogoeta taldeen bilkura
11:30/12:30: 4 gogoeta taldeeen lanen aurkezpena. Biltzararen segida.
12:30/14:30: krakada eta aperitifa