Andana bat izan ginen manifestaldietan irailaren 7eta 23an, urriaren 2an eta oraino gaur.
Badira jadanik greban ezarri diren langile multzoak, jantegietako eta Marseillako portuko langileak; 12aren ondotik greba iraunkorrerako deialdiak, usu intersindikalak, biderkatu dira azken egunotan : kimika, garraio, RATP, trenbide, gas hodi, elektrika eta abarreko langileenak… eta mugimendua hasten da gazteen munduan.
Presioa gorantz doa. Egoera gure alde da greba orokor baten egiteko, hori baita Sarkozy eta haren gobernuari gibelerat egin arazteko molde bakarra.
Denek batera sustengatzen dugun aldarrikapena : erretretaren kontra-erreforma bazterrerat ematea. Gaur Baionan bildu diren grebalariek greba iraunkorraren alde egin dugu eta bihar lantegi guzietan, publiko zein pribatuetan, grebaren iraun arazteko batzar orokorrak antolatzera deitzen ditugu. Langile bakoitzak bere lantegian behar du erabaki.
Iragaiten diren luzapeneri buruz pundua egiteko, gure ekintzen kudeatzeko eta mugimenduaren segidaz eztabaidatzeko lanbide arteko biltzar nagusiren atxikitze erregularreri deitzen dute.
Lehen hitz orduak bihar asteazkenarekin urriaren 13an 9etan et 18etan Baionako Lan Burtsan.