“Euskoen aholkulari” formakuntza bat antolatua da azaroaren 3an larunbatez MRA Fundazioan, atsaldeko 2ak30tan.
Bi oren eterdi irauteko pentsatua, euskoari buruz beren jakitatea sakondu nahi duten guzieri zabaldua da, tokiko monetaren aholkulari bilakatzeko.
Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa sustatu nahi duteneri formakuntzan erakutsia izanen da nola euskoa presentatu bilkuretan, txosnetan edo sinpleki beren ingurukoekin.
Usuenik pausatuak diren galdereri erantzunak ekarriak izanen zaizkie, euskoaren helburueri et funzionamenduari buruz.
Formakuntza urririk / dohainik. Izen emaitea hobe 06.14.99.58.79 zenbakian edo elkarte@orange.fr helbidean.
Euskal Moneta elkartea
http://www.euskalmoneta.org/