Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian).
Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta kementsuenentzat 2:00etako hetsiera arte iraunen du. Erran gabe doa ibilaldiaren zati bat bakarrik egin nahi dutenei, poteoa bertan behera uzteko baimena emanen zaiela .
Le circuit du poteo eusko-ren ibilbidea :
19.00 : Bar Basque (Espaniako karrika / Rue d’Espagne)
19.30 : Fandango
20.15 : Machicoulis
20.45 : Moka
21.15 : Cave Beñat
22.00 : Sankara
22.45 : Kalostrape
23.30 : BAB Café
24.15 : Les Pyrénées