Bizi !

Euskal Herritik autobus bat Nice-erat!

G20aren aitzinean, entzunaraz dezagun herrien ahotsa!

(autobusezko bidaia horretan parte hartzeko, izena eman ezazue,
astelehen arratsa aintzin ondoko helbidean: info@bizimugi.eu !)

Zer da…Krisi kapitalista bat?
 [:]
Lehenik, ikus dezagun zer EZ den krisi kapitalista bat.

1. Munduan zehar 950 milio ezin janez goseak atxikiak izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.
2. Mundu osoan 4,75 miliar jende pobre izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.
3. Munduan miliar bat langabetu izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.

Gehiago:[:]

4. Lan munduan den jendearen %50-a prekaritatean izan dadin, hori ez da krisi kapitalista bat.
5. Munduko biztanlegoaren %45ak ez dezan edangarria den uraren eskura-tzeko parada zuzenik ukan, hori ez da krisi kapitalista bat.
6. 3 miliar pertsonek ez dezaten gu-ttiengo osasun zerbitzuen lortzeko parada ukan, hori ez da krisi kapitalista bat.
7. 113 milioi haurrek ez dezaten hezkuntzaren ezagutzeko parada ukan eta 875 milio pertsona helduk oraino analfatetak izanez jarrai dezaten, hori ez da krisi kapitalista bat.
8. 12 milioi haur hil ditezen urtero sendatzen ahal diren eritasun batzuren gatik, hori ez da krisi kapitalista bat.
9. 13 milioi pertsona hil ditezen munduan ingurumenaren kaltetzearen eta aldaketa klimatikoaren gatik, hori ez da krisi kapitalista bat.
10. 16.306 espezie desagertzeko punduan izan ditezen, haien barne direlarik ugaztunen laurdena, hori ez da krisi kapitalista bat.

Alabainan, hori guzia jadanik bazen, krisia aintzin.
Zer ote da beraz, krisi kapitalista bat?
Noiz hasten da krisi kapitalista bat?
Krisi kapitalistaz ari gira 950 milio per-tsona gosez hiltzea, pobrezian 4,7 miliar pertsona atxikitzea, planetaren %80 langabezian eta prekaritatean murgiltzea, munduko biztanlegoaren %45a urik gabe uztea, eta osasun zerbitzu gabe %50, poloen hurtzea, haurrer laguntza emaiteari uko egitea, arbolak suntsitzea eta hartzak desagertaraztea ez delarik gehiago aski errentagarri, munduko 1000 enpresa multinazionalentzat eta 2 milioi eta erdi milionarioentzat…
Cannes-en, azaroaren 3 eta 4an, Nicolas Sarkozy-ren Lehendakaritza pean bilduko den G20a bakarrik arduratuko da kapitalisten errentagarritasunaren indarberritze edo leheneratze neurrietaz.
Planetaren eta gure jendarteen egiazko arazoak zinez konduan hartuak izan ditezen, entzun araz dezagun herrien ahotsa!!!

ASTEARTEA, AZAROAREN 1AN,
DENAK NICE-EN IRAGANEN DEN
NAZIOARTEKO MANIFESTALDI ERRALDOIERAT !

Alternatibak badira, ez ditzagun utz boteretsuak beren aterabideen inposatzen!
20 dira, miliarrak gira !