Bizi !

Euskal Herritik Akizerat, denak gira Jon Palais

Hainbat mugimendu, sindikatu, elkarte eta Euskal Herriko talde politikoek deitzen dute Akizera joatea heldu den astelehenean 2017ko urtarrilaren 9an. Jon Palais Biziko militantearen kontrako lehen auziaren karietara. Azken honek 5 urteko atxiloaldia eta 75 000 euroko isuna irriskatzen ditu, hein handi batean zerga ihesa laguntzea leporatua zaion BPN bankuaren agentzia batean aulki-errekisizio ekintza baten egiteagatik.

Ondoko erankundeek, zerga ihesa eta inpunitate fiskalaren kontrako, eta trantsizio soziala eta ekologikoaren diruztatzearen aldeko mobilizatze herritara eta zabala deitzen dute datorren urtarrilaren 9an : 


Ingurumenaren defentsaren aldeko elkarteak : Association Nivelle-Bidassoa, Action Citoyenne Environnementale, Bizi, CADE, Villefranque Cadre de Vie, Mouguerre Cadre de Vie, Eguzki, Stop Mines EH ; elkarte desberdinak : CDDHPB (Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque), Emmaus Tarnos, Inter AMAP Pays Basque ; sindikatuak : Union Locale CGT de Bayonne, CGT Cheminot de Bayonne, CGT Cheminots Hendaye, Union locale CGT Hendaye, CNT Euskal Herria, ELA sindikatua, ELB, ESK, LAB ; alderdi eta mugimendu politikoak :Aitzina, Démocratie et Socialisme, EELV Pays Basque, Ensemble Pays Basque, EH Bai, NPA

Autobusez Akizera joateko, baitezpadakoa da izena emaitea heldu den larunbata aitzin, urtarrilaren 7an eguerdi azken epea, 05.59.25.65.52 deituz edo info@bizimugi.eu (Abiatzea Baionatik 11etan ttanko Paul Bert plazan, itzultzea Akizetik 20tatik goiti, 11 euro joan-jina).