Bizi !

EUSKAL HERRIAREN HISTORIA EZAGUTU : Kasik 100 pertsonek parte hartu dute lehen egunean. Jarraipena larunbatean, otsailaren 12an iraganen da Gazteluberriko IUTko anfiteatroan (San Andres Plaza ondoan)

Larunbata honetan, otsailaren 5an, Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta ARIHP (l’Association pour la Recherche et l’Initiation à l’Histoire du Pays Basque ) elkarteak 20, Cordeliers karrikan antolatu duten Formakuntza zikloaren lehen bi hitzaldiek, mintzaldien gela mukurru bete dute. Kasik 100 pertsonek jarraitu dute goizean Philippe Mayte-ren mintzaldia Euskal Herriaren historia aurreari eta antikitateari buruz, eta 90 bat pertsonek arratsaldean parte hartu dute Antton Curutcharryk Euskal Herriaren Erdi Aroari buruz, hots Nafarroko Erreinuari buruz, emanikako aurkezpenan.

Parte hartzaileen erdia egon da eguerditan auzoko ostatu batean bazkaltzen bere iruzkin eta ezagutzak partekatuz. Bi hitzaldiek eta eztabaiden denborek lagundu dute ikuslegoa momento formatzaile batzuren bizitzen eta historialariek gure lurraldearen historiari buruz duten ezagutzaren egoera ezagutzen.

Manu Robles-Arangiz Fundazioko Xabier Harlouchet-en aburuz “hitzaldi horiek molde bizi eta pedagogikoan eskaini dituzte gure iraganaren ulertzeko gako batzu. Parte hartu duten publikoak interesa baieztatu du, “Euskal Herria 1789 aintzin eta gero”, datorren larunbatean, otsailaren 12an, izanen den formakuntzaren azken parteko bi hitzaldietan izena emanez”.

“Nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakin behar… ” erran famatua jarraikiz, otsailaren 5eko arrakastak eraman ditu Manu Robles-Arangiz Fundazioa eta ARIHP elkartea Gaztelu Berriko IUTko anfiteatroaren atxikitzea.
Bertan 150 pertsona sartzen ahal badira ere, izena eman behar da 06-84-52-74-35 deituz edo formakuntza@iparmraf.org helbidera idatziz.