Asteazken honetan, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan, Baionan, Xaho Pelletier pentzean, Laborarien Xokoaren ondoan, Euskal Hirigune elkargoa sinbolizatzen duen etxe bat eraikia izanen da.
Ainitz artista eta pertsonalitate ere hor izanen dira besta giroko topaketa elkarretaratze honetan. Helburua da eremu instituzional berri horren sortzeari dagokionez tokiko jendarte zibilaren atxikimenduaren erakustea.
Alabainan, deus ez da behin betiko irabazia. Ipar Euskal Herriko hautetsien eta jendarteko aktoreen gehiengoak Herri Elkargo honen sortzearen alde lan egiten duelarik, batzu ari dira saiakera ezberdinak egiten polemiken sortzeko, errekurtsoen pausatzeko, helegiterik gabeko emaitza (Herri Elkargoari bai erran diote biztanleriaren bi erenak ordezkatzen dituzten herriko etxeen %70ak) lortu duen bozkatzearen onartzea errefusatuz.
Herriarteko egitura berri honen sortzeak Ipar Euskal Herriari eskainiko dizkio trantsizio energetikoaren arloan, dena autozko garraioari politika alternatiboetan, baserri gune den barnekaldea eta hiri gune den kostaldearen arteko elkartasunean ekintza posibilitate gehigarri batzu bai eta ere medio gehiago.
Bizi!k deitzen du beraz Herri Elkargo honen plantan emaitea sustatzerat eta parte hartzerat saldo haundian Denak Batera elkarretaratzean, asteazken honetan, uztailaren 27an.
Bizi !
Auto-partekatzea Denak Batera ekitaldira joateko:
www.batera.info/auto-partekatze-hitzorduak-denak-batera-ekitaldira-joateko/?lang=eu