Publizitatea erregulatzea metamorfosi ekologikorako palanketarik bat da. Horretarako, Herriko etxeek Herriarteko tokiko publizitate araudia (RLPi-a) plantan ezartzeko aukera badute, entseina, aurreseinaleei eta kanpoko publizitateari dagokienez (instalazio-lekua, tamaina, kopurua, mota…) Publizitate Araudi Nazionala baino arau murrizgarriagoak ezartzeko.
Gaur egun, Euskal Elkargoa 158 Herriko Etxe hunkituko dituen bere RLPi-a garatzen ari da. Diagnostiko fase baten ondotik, orientazio orokorrei buruzko fasea martxan da, martxo-apirilean herritarrekin eta Herriko etxeekin eginen diren kontsultekin, arauak eta zonifikazioak zehaztu aitzin.
Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak gutun bat bidali die 158 Herriko Etxeei muga-neurrien inguruan jarrera har dezaten eskatzeko, bereziki iragarki argitsuak, eta are gehiago iragarki digitalak debekatzeko. Era berean, herritarrei jadanik  3.300 sinadura baino gehiago bildu dituen debekatze galdea egiteko petizioaren bidez ekitea proposatzen du.
Frantses Estatuan, hainbat kolektibitateren kasuek frogatzen dute bizi-ingurunea zinez babesten duen RLPi bat aukeratzea posible dela. Parisek eta Lyon Handiak publizitate digitala debekatua dute beren RLPn; Poitiers Handiak debekatua du hiriko altzarietan eta saltoki aitzindegietan.
Beste Herriko Etxe batzuek beren espazio publikoa askatzeko hautua egina dute, hiri-altzarien kontratua ez berrituz. Hala egin da Mordellesen (35) non auzapezak, Thierry Le Bihanek, osasun publikoaren arrazoiengatik iragarkiaren bidez hiri-altzariak finantzatzea gelditua duen, eta Grenoblen ere, bertan 326 afixaketa eskema kendu zituzten, informazio taulen truke.
Mordelles herriak 7.500 biztanle ditu eta Rennes Metropoliaren PThA-RLPi-aren pean da. Mordelles-ko auzapezaren ustez, PThA horrek arras murriztu du leku pribatuetako publizitatea. Herriak pedagogia lan bat eraman du ere ekonomia saileko eragileen artean, panel, entseina eta aitzinentseinak arauetan ezar ditzaten eman zaien epean.Â
Baina hiri altzarietako iragarki gehienak atxikiz, arazoaren erdia baizik ez da landu, auzapezak dioenez. Trantsiziorako Tokiko Batzordeak –zozketa bidez hautatu eta herritar bolondresek osatua- publizitateak leku publikoetan duen lekuaz elkar aditze saio bat egin eta publizitatea lurralde osoan desager dadin nahi duela adierazi du. Eremu publikoan gehiegizko kontsumorako mezuak hedatzea trantsiziorako politika proiektuaren aurka doala uste duenez, herri kontseiluak erabaki du ez duela berrituko informaziorako hiri altzarien kontratua. 2022ko azaroaz geroztik zuen kontratu hori JCDecaux enpresarekin.Â
Aldi berean, hautetsiak gazteen artean ematen diren menpekotasunak lantzen dituzten osasun erakunde publikoekin jarri dira harremanetan gaiari buruzko informazioa biltzeko. “Alkoholaren, janari txarraren edota jokoen menpe diren nerabeen ehunekoek harriturik utzi naute” dio auzapezak. Horiek hola, argazkitan eman ditut metropoliko 43 herrietako bidaiari babeslekuetan ageri diren publizitateak.Â
Hortaz ohartzea kezkagarria zen: alde batetik, alkoholaren iragarki franko baziren eta, bestetik, iragarki hauek usu hezkuntza-etxeetako jalgibideetan kokatzen ziren [kolegioak, lizeoak, unibertsitateak] eskola-oporren aitzineko garaietan. Gehiegizko kontsumoaz harago, osasun publikoko arazo bat da hori1». Horregatik, auzapezak Rennes Métropole-ri ere eskatu zion bere hiri-altzarien kontratua berriz negoziatzea, herrian gelditzen ziren bidaiari-aterpeetako berrogeita hamar paneletan publizitate oro debekatzeko.
Aldiz, jendartearentzat eta elkarteentzat informazio guneak atxiki behar direla azpimarratu dute herritarrek. Horren ondorioz, Herriko Etxeak 60.000 euro inbertitu zituen egurrezko afitxaketa-gailu berri batean : «Hau da gure independentziaren eta gure askatasunaren kostaprezioa espazio publikoan», dio Le Bihan Jaunak.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.
- Aipamenak eta informazioak Mordelles herriaren monografiatik ateratuak dira, “Publizitatea, komunikazioa eta trantsizio ekologikoa: nola jokatu lurralde mailan?” La Fabrique Ecoologique-ek egin ikerketatik.
︎