BIZIk mobilizazio hori sustengatzen du. Marieniako lurrak elikadurarendako diren laborantza lurrak dira. Hala izaten segitu behar dute. Lurren artifizializazioa ez da ezinbestekoa: hautu politikoa da.
Marienia : ordu da hazlurrak behin betiko babesteko! Urrats berri bat ekainaren 14an, igandearekin! Herri mobilizazioa da garaipenen bermea. Horrela, 2025eko udaberrian barazkiak eta urrian garia landatu ondoren (azken hau esku anonimo batzuek pozoindua) urrats berria emanen dugu ardi errebelde batzuen laguntzarekin, abere okupazioa abiatuz!
Zatozte kopuru handian, ekainaren 14an igandearekin, mobilizazio egunera, 11etatik goiti :
– Arditegiaren eraikuntza lana
– Lurraren aldeko borroken topaketak
– Ardi errebeldeen heltzea eta instalazioa
– Bazkari partekatua
– Antzerki, musika eta animazioak
Xakurren presentzia ez da egokia egun horretan.