Bizi !

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 11an, ostiralarekin Baionan

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza

Ostiralean, azaroaren 11n, Baionan


Bizi! eta Action Non-Violente COP21-ek, Baionan, azaroaren 11n, 10:00etarik 18:00k arte, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruz formakuntza osoa eta praktikoa  antolatzen dute..

Formakuntza urririk da eta beren burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan kokatzen dutenei idekia da. 

Alabainan, horrelako ekintzak biderkatuko dira datozen hilabeteetan, bereziki “Faucheurs de Chaises / Aulki bahitzaile” delakoek hastear duten kanpaina berriaren karietara. Ekintza berri batzu burutuak izanen dira azarotik goiti eta hori urtarrilaren 9a arte. Data horretan da auziperatua izanen Bizi!ko kidea den eta “aulki bahitzailea” den Jon Palais.

Formakuntzak aurkeztuko du “Aulki bahizaileen” ekintza berrien kontzeptua, Iparraldean eta Estatu mailan zabaldua izanen dena,eta bertan landuak izanen dira bortizkeriarik gabeko ekintza baten antolaketaren printzipio eta teknika praktikoak.

Horrelako ekintza batetan parte hartzeko prest izanez geroz, ez duda, eta has formakuntza honetan izena emanez!


Bertan kafea eta tea eskainiak izanen dira, baina bazkariarentzat bakoitzak ekarri beharko du denen artean partekatzeko gisan den edateko edo jateko zerbait.