Bizi !

Bizikutzu 57 – 2025ko martxoa

« Usu, etsipenak hainbat borroka irabazi ditu. »
Voltaire

Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez  helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu

Editoriala

“Edonondik etorririk ere, berriak txarrak dira” zioen kantu batek. Eta egia da gehiegizko informazioaren praktikak atseden guti uzten duela larrialdi klimatikoa kontuan hartzearen  gibelatzean edo sinpleki, haren ukatzean!

Baina ikuskizun politiko-mediatiko triste honetatik harago, militanteek, isil-isilik, munduaren beste ikuspegi bat eta perspektiba berriak eskaintzen dituzte, hala nola euskoa Hegoaldera zabaltzeko proiektua.

Bizik dinamika horretan parte hartzen du eta bazterrak mugiarazten ditu, berrikitan Publizitatea Geldi kanpainak erakutsi duen bezala. Horren erakusle da, halaber, eztabaida eta hitzaldiekin egin informazio-lana, gai ekologikoak beren konplexutasunean ulertzea ahalbidetzen duena eta, beraz, diskurtso murriztuen erraztasuna saihesten duena.

Gerta lekiguken etsipena sendatzeko, aholku bat, kasik errezeta bat: senda ezazu borroken irabazteko ekintza militantearen bidez!

Portreta
Léna, 23 urte, Angelu

“Euskal Herrian elkarte sare bat eta elkartasun sare zinez trinkoak aurkitu ditut, eta hori paregabea iruditu zait.”

Euskal Herrian migratzaileak laguntzen dituen elkarte batean lan egiten dut, eta horren karietara dut Bizi! aurkitu.

Ikasketak Bretainian egin nituen, gero Frantziako hego-ekialdean, eta beti sartu izan naiz pertsona migratzaileekiko elkartasun elkarteetan, baina Euskal Herrian elkarte sare eta elkartasun sare zinez trinkoak aurkitu ditut, eta hori paregabea iruditu zait. Bizi!-ko “migratzaileen sustengu taldea”-n sartu naiz, sail horretan ari diren elkarte ezberdinen artean zubiak egiten laguntzen duena eta toki mailan gogoeta kolektiboa elikatzen duena : hori berehala interesatu zitzaidan. J’accuse kanpainan engaiatuak gara, pertsona auzipetuak laguntzeko eta migrazio politikak salatzeko. Zinez bihotz-sustagarria zait hainbeste jende mobilizatzen ikustea, baita liluragarria ere sail hortan ari diren Ipar zein Hego Euskal Herriko erakundeen bilkura batean parte hartzea.

Honara heldu nintzen hemengo inor ezagutu gabe, edo kasik, eta Bizi!-k bidea eman dit nire militante sentsibilitate berdinak dituen jendearekin elkartzeko, eta Euskal Herria hobeki ulertzeko, hartan integratzen saiatzeko.

Jatorriz bretoia izanki, pozten naiz kultura eta batez ere tokiko hizkuntza ere baloratuak diren herrialde bat aurkitzeaz: Bretainia hortaz inspiratu beharko litzateke!

Kanpoko berri
Adimen Artifiziala: hondamendi ekologikoa

Adimen Artifizialerako lasterketa abiatua da, proiektuak eta inbertsioak erraldoikeriaz lehiatzen dira, baina oraindik promes bat baizik ez denak alimaleko kostu ekologikoa ukanen du.


Joan den abenduaren 6an, Eliseoak iragarri zuen Arabiar Emirerri Batuekin hitzarmen bat izenpetuko zuela Europako Adimen Artifizialaren “campus” handiena eraikitzeko Frantziako estatuan. Datu zentro erraldoi bat izanen du, gigawatt bat arteko kalkulu gaitasunekoa.


Emirerriek 30 eta 50 miliar euro artean inbertitu nahi dituzte azpiegitura horretan, baina ez dute jakinarazi horren kokapena. Ziztu bizian kontra joaten ari garen pareta jadanik aski lodia ez balitz bezala, horra non, AArako (Adimen Artifizialerako) lasterketarekin, egiazko ofentsiba hasten dugun biziaren aurka.


Larrialdi klimatiko, sozial eta ingurumenekoen tenorean, alderdi horrek ez ditu prentsan titulu handiak sortzen, alta teknologia horren kostu ekologikoa gaitzekoa da. Energia eta lehengai franko kontsumituz, AAk besteak beste arriskuan ezartzen ditu enpresa teknologiko handien “zero garbia” planak.


Nazioarteko Energia Agentziaren proiekzio baten arabera, datu zentroen, AAren eta kriptoaktiboen mundu mailako industriak elektrizitate kontsumoa bikoiztuko luke 2026rako, eta atmosferan 37 miliar tona CO2 gehiago sortuko lituzke. Hau da, Japonia bezalako herrialde baten urteko kontsumoaren parekoa.


Frantziako estatuan, sektore horrek bakarrik 50 milioi tona CO2 sortu beharko lituzke urtero 2050ean, Arcep eta Arcom erregulazio agintariek ohartarazi dutenez. “Adimen artifiziala zentzugabekeria hutsa da”, honela laburbildu du Celia Izoardek, Reporterre-n idazle, kazetari eta kronikagileak.

Bisita gidatua
Publizitatea Geldi Taldea 

Rol garrantzitsua du publizitateak gainkontsumo eredu bat sustatzeko. EHE-n aitzinamendu konkretuak lortzeko borrokatzen da Publizitatea Geldi Taldea.

2022an zen Publizitatea Geldi Taldea egituratu eta ofiziala egin Bizi!-ren baitan. Rol garrantzitsua du publizitateak klimak eskatu norabide aldaketarekin bat egiten ez duen gainkontsumo ereduaren sustapenean!


Gaur egun, bere bataila nagusian buru belarri sartua da taldea: Euskal Hirigune Elkargoa apailatzen ari den     Herriarteko Tokiko Publizitate Araudia (RLPI/HTPA). Helburua izanik HTPA honek gainpublizitatetik babes gaitzan eta Bizi!-ren proposamenak bere egin ditzan.


 Egunerokoan eragin zuzena ukanen du araudi honek Ipar Euskal Herriko 158 herrien eta haien biztanleengan. Publizitatea jadanik denetan sartzen da, usu legearen kontrako jokamoldeak erabiliz: eskolen inguruan, autobus aterpeetan, herri eta hirien sarbideetan, zirkulazio argien aitzinean. Garrantzitsua da publizitate mailukatze hau mugatzen laguntzea eta babes neurriak defenditzea.


 2025eko ikainean bozkatuko dute THPA proiektua. Lehenago dugu mugitu behar! Publizitatearen lekua Ipar Ipar Euskal Herrian azkarki mugatuko duen THPA lortu behar dugu. Horretarako hainbat neurri plantan ezarri behar dira, hala-nola publizitate panel numerikoen debekua, publizitaterik gabeko eremu bat… Zuen agendak atera itzazue, martxoaren 22ean, antipub besta antolatuko du taldeak, Patxokin, Baionan, 19:00etatik aitzina, afixak bestelakotzeko lantaldea, quizz eta kontzertuarekin!

Egin dugu!
Ahal bezainbat jende formatu eta informatu

Informatzea eta formatzea Bizi! elkartearen ekintzaren zutabeak dira. Urte guzian, hitzaldiak eta debateak antolatzen ditugu, denek tematika desberdinak ezagutu eta barnatu ditzaten.

Bizi! elkartearen lan ardatz garrantzitsuetariko bat da. Gai desberdin batzuei buruz formatu eta informatu, bai maila teoriko eta orokorrean, bai hurbiltze konkretuago eta bertakoagoarekin.

Orain dela guti, hautetsientzako formakuntza bereziak antolatu ditugu (ikus bizikutzu 44).

Baina molde zabalagoan, denei zuzendutako mintzaldi batzuk ere proposatu ditugu.

Joan den urriko Klima astean, mahai-inguru batek bertako eragile batzuk bildu zituen Iparraldeko trantsizio ekologikoari buruz puntu bat egiteko.

Urte beraren bukaeran, Nicolas Goñik mintzaldi bat eman zuen ur baliabideari buruz, aldaketak eta hauen ondorioak baita baitezpada hartu behar diren neurriez ere.

Urtarrilean, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedentzia zibilari buruzko formakuntza antolatu genuen, baita Atalante eta beste elkarte militante batzuekin, etorkinei buruzko film eta eztabaida bat ere.

Berrikitan, Hegoaldeko sindikalista batek eta Jon Palais-ek mintzaldi bat animatu dute klima eta justizia soziala paraleloan ezartzeko.

Bat-bateko gaininformazioaren (edo desinformazioaren) tenorean, mintzaldi eta eztabaida hauei esker urruntasuna har daiteke eta gai konplexuak hobeki uler daitezke.

Egon zaitezte (egiazki) informatuak eta adi gure agendari!

Egutegia

Martxoaren 5ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Martxoaren 8an, larunbatarekin   17:00
Emakumeen eskubideen nazioarteko egunerako manifestaldia
Abiatzea Baionako geltokitik

Martxoaren 10ean, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Martxoaren 11n, asteartearekin   19:00 – 20:30  
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura  
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Martxoaren 12an, asteazkenarekin   18:30 – 21:30
Digitalaren Freskoa (izena emaitean)
Akelarre, Pontrique karrikako 4 – Baionan

Martxoaren 17an, astelehenarekin   19:00 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Martxoaren 19an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Martxoaren 22an, larunbatarekin   19:00etarik goiti  
Publizitatearen kontrako besta
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Martxoaren 22an, larunbatarekin   10:00 – 13:00
Hitza Hitz Formakuntza: Herriko Etxeen kargualdi bukaerako datuen ebaluaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Martxoaren 22an, larunbatarekin   17:00
Elkartasunen martxa « elkarrekin arrazakeria eta faxismoaren kontra »
Merkatu Estaliaren aintzinean – Baionan

Martxoaren 24an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Martxoaren 28an, ostiralarekin   19:00 – 21:00
Bizi: Barnekalderen bilkura  
EHLGko egoitzan – Ainiza -Monjolosen

Apirilaren 2an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Apirilaren 8an, asteartearekin   19:00 – 20:30  
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Apirilaren 14an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Apirilaren 16an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Apirilaren 16an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren Deskubritze Aperitifa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Apirilaren 21ean, astelehenarekin   19:00 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Apirilaren 25ean, ostiralarekin   19:00 – 21:00
Bizi: Barnekalderen bilkura  
EHLGko egoitzan – Ainiza -Monjolosen

Apirilaren 26an, larunbatarekin   10:00 – 13:00
Hitza Hitz Formakuntza: Herriko Etxeen kargualdi bukaerako bilanaren ebaluaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Apirilaren 28an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 1ean, ostegunarekin
Langileen eguna

Maiatzaren 7an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan