Ez da alternatibarik Margaret Thatcher
Editoriala
Beraz,
Margaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen!
Hemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa
ezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken
txostenak hori oroitarazten digu beste behin.
Hemengo eta beste
nonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude
ez elkorrak ez itsuak txosten zientifikoen aitzinean eta bata
bestearen ondotik datozen hondamendien parean. Eta gure “ordezkariak”
orduan?
Begirale ekologisten txosten dorpeek frogatzen duten
bezala, azken lehendakaritzarako hauteskundeetako programak negar
egingarriak dira. Ezin zenbatuzko alerta eta abisuren aitzinean, hiru
ziminoen antzera elkorrak, itsuak eta mutuak, edo burua hondarrean
sartzen duen ostruka bezala segitzen dute.
Baina gu, ez gira ez
ziminoa ez ostruka, horregatik ozenki oihuka eta alde guzietatik
mugitzen jarraituko dugu, animalia horiek entzun eta ikus gaitzaten.
Potreta Maeva, 25 urte, Angelu
«Anitz jendek jarduteko gogoa dute eta ez dakite nola jokatu. Bizin engaiatzea norberaren ahotsa entzunarazteko modu bat da.»
Ikasketen
ondotik (geopolitika eta nazioarteko giza eskubideen zuzenbide
sailean) eta franko bidaiatu ondoan, Euskal Herrira itzuli nintzen
2021eko urrian. Gogoa nuen hazi nintzen lekuan engaiatzeko eta
kezkatzen ninduten gaiak defendatzeko. Bizik lanpostu bat
proposatzen zuen zerbitzu zibikoen arloan, ez nuen elkartea
ezagutzen, baina defendatzen zituen ideiekin berehala bat egin nuen.
Anitz ikasten dut egunero. Pertsona irekiak, begitartetsuak,
engaiatuak topatzen ditut, eta haiekin ideiak partekatzea eta
mobilizatzea biziki aberasgarria zait. Militanteen engaiamendua
miresten dut. Zoragarria zait ikustea nola bakoitza bere denboraren
eta ahalen arabera, bere gisara, edozein postutan engaia daitekeen.
Eta nik, surfaren mundutik etorria, asko ikasten dut Euskal Herriaz
eta euskaradunen munduaz.
Etorkizunaz
kezkatzen garen garai zail huntan, uste dut Bizik defendatzen dituen
kausak eta ideiak are garrantzitsuagoak direla, engaiatzea are
funtsezkoagoa. Anitz jende ahalbiderik gabe sentitzen dira, zerbait
egin nahi dute eta ez dakite nola. Norberaren ahotsa entzunarazteko
hauteskundeak ez dira bide bakarra, eta Bizin engaiatzea beste modu
bat da, aberasgarriagoa eta interesgarriagoa.
Kanpoko berri: “Egingarria” bada, egin dezagun!
Gogora dezagun lehenik hori: IPCC 1988an sortu zen. Nazio Batuen Erakundeak haren finantzaketa segurtatzen du eta agintzen dio. Mundu osoko ehunka zientzialari biltzen ditu, denak Gaitasun akademiko handikoak dira eta beren zintzotasuna zalantzarik gabe frogatua dute.
Haren azken txostenak, seigarrenak, “Inpaktuak, egokitzapena eta zaurgarritasuna 2022” izenekoak, epe laburreko mugarriak ezartzen ditu mundu mailan: 2050erako karbono neutraltasuna lortu eta, 2030 baino lehen, Berotegi Efektuko Gasen isuriak %40ez murriztu behar dira, beroketa 1,5 edo 2 gradutara mugatzeko.
Urgentzia berriz azpimarratua da. Deus ez bada egiten, nahasmendu klimatikoak, baina baita politikoak, ekonomikoak, migrazioen arlokoak ere… orain arte sekulan ezagutu ez ditugun neurrikoak izanen dira.
Txosten horrek ere dio geldirik egoteak ekarri ondorioak garestiago gostako direla gertakari horiek saihesteko beharrezkoak diren inbertsioak baino. Beste molde batez erranez, sistema kapitalistak berak interesa luke trantsizio ekologikoari ekiteko. Harrigarria da!
Baina IPCCko adituek ez dute soilik deiadarra jo. Konponbide zehatzen «tresna kutxa» eskaintzen ere dute, haien arteko batek erran duen bezala. Askotan ezagunak eta jada erabiltzen diren aterabideak dira (Biziren Metamorfosi Ekologikoaren Itunean ere aipatuak dira), eta sektorez sektore 2030. urteko helburua lortzeko parada ematen dute.
Lehen lerroan, energiarena (munduko isurien %34) eta erregai fosilak alde batera uzteko behar gorria. Gero industria eta bere fabrikazio-prozesuak (%24), laborantza eta oihanak (%22)…
IPCCk aitortzen du: hori erronka handia da. Baina «egingarria» dela zehaztu du, bi baldintzatan: horren egiteko borondate politikoa, eta berehala obratzen hastea. Zer itxoiten dugu?
Bisita gidatua: Ekintza Taldea
Ekintza Taldea ekintzak pentsatzen eta antolatzen ditu. Adituak eta arituak diren pertsonez osatua da. Eragile ezberdinekin eztabaidatu eta egoeraren analisia egin ondoren, kanpaina baten edo kanpainaren etapa baten bururapen gisa, ekintza heldu da. Ekintzak aktualitatean eta Biziren balio ekologiko eta sozialetan oinarritzen dira.
Indarkeriarik gabekoak dira, batzuetan desobedientzia zibilekoak, eta askotan sinbolismo deigarria eta bigarren gradua uztartzen dituzte. Helburua salatzea da eztabaida abiaraztea edo borrokak irabaztea.
Hau izan daiteke:
– Legearen oroitarazteko ekintzak (kolektibitateek hiri-bideak berritzen dituztenean, Ingurumen Kodearen L.228-2 artikuluak behartzen ditu bizikleta-antolaketak egitera. Hiri batzuk lege hori urratu zuten eta, lege horren oroitarazteko, tindaketak egin genituen berritzen ari ziren bideetan).
– Konbentzitzeko ekintzak (Departamenduko Kontseiluaren aitzinaldean pankarta bat hedatu genuen AHTaren kontrako jarrera argia eskatzeko),
– Salatzeko operazioak (Donibane Lohizunen etortzekoa den Foch Aparkalekuaren kontrako antzerki satirikoa), etab.
Taldeak, gainera, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntzak proposatzen ditu. Horietan, ariketak egiten dira, aplikazio praktikoak erakutsiz, beste molde batez mobilizatzen ikasteko, jendarteak eta planetak egun bizi dituzten arazo larrien heinean erantzuteko, ekintza eta mobilizazio determinatuak plantan emaiteko.
Egin dugu: Maiatzaren leheneko manifestaldian parte hartu
Bizik beti parte hartzen du maiatzaren leheneko manifestaldian, borroka ekologikoaren eta borroka sozialaren arteko oinarrizko lotura adieraziz. Biziko militanteek parte hartu dute, aurten ere, “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: alternatiba gu gira!” lemaren gibelean bateratu diren beste 7 erakunderekin. Maiatzaren leheneko manifestaldiak 2 500 lagun bildu ditu Baionan, besta giroan.
BIZIk ALDArekin bat egiten du gazteak eta klase herrikoiak etxetik kanporatzen dituzten politikak salatzeko, bereziki higiezinen espekulazioaren eta AHT proiektuaren kontra eginez, bi gertakari horiek etxebizitzen arazoa larriagotzen eta larriagotuko baitute. Bi elkarteen soinu-kamioian, “Emeki Luke” (Luky lukeren parodia bat) agertu da. “Frikunen itzulera” lema erabiliz, AHT proiektua trabatu eta 4 Daltonak atxilotu ditu: Joe Rousset, William Castex, Jack Brisson eta Averell Lasserre, lau frikun horiek AHTren aldeko engaiamendua argiki erakutsi baitute, nahiz eta proiektu klimatizida den eta klase sozial ahulenak oraino gehiago prekarizatuko dituen.
Egutegia
- Maiatzaren 9an astelehenez, arratseko 6ak eterditan: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Maiatzaren 10an, asteartez, arratseko 7etan:: Komunikazioa lan taldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Maiatzaren 12an, ostegunez,arratseko 6ak eterditan:, EtorkiZUna, Bizin etorkinekiko elkartasunaz ari den lantaldearen bilkura Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an, Baionan.
- Maiatzaren 14an, larunbatez, arratsamdelp 14:00etan, Biziren Biltzar Nagusia, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikaren 20an, Baionan.
- Maiatzaren 16an, astelehenez,arratseko 7etan:, Jakazan/k logistika taldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an, Baionan.
- Maiatzaren 18an,, asteazkenez, arratseko 7etan: Kide berriei harrera Manu Robles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Maiatzaren 18an, asteazkenez, arratseko 7etan:: Euskaraz Bizin lantaldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Maiatzaren 19an, ostegunez, arratseko 7etan:: Komunikazioa lan taldearen bilkura Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Maiatzaren 26an, ostegunez, arratseko 7etan: Bizi! Barnekalde Biziren tokiko lantaldearen bilkura, EHLGko egoitzan
- MAiatzaren 30an, , astelehenez, arratseko 7etan:: Habitat-Etxebizitza lan taldearen bilura Manu Robles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Ekainaren 1an, asteazkenez, arratseko 7etan:: Biziren Hilabeteko Biltzar irekia Manu Robles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Ekainaren 7an, asteartez,arratseko 7etan:, Garraiobide Alternatiboen aldeko lan taldearen bilkura Manu Robles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Ekainaren 9an, ostegunez,arratseko 6ak eterditan:, EtorkiZUna, Bizin etorkinekiko elkartasunaz ari den lantaldearen bilkura Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an, Baionan.