Bizi !

Bizi! mugimendu osoaren mobilizazioa beharko da Euskokart parioa kausitzeko 

 

2013an Euskal Moneta elkartea sortu denetik geroz, Bizi!k parte hartzen du elkarte horren ondoan EUSKO proiektuan. Tokiko moneta ekologiko eta solidario hau, ekonomiaren bertokiratzeko tresna garrantzitsua da, trantsizioan den gure lurraldearen zerbitzuko.

Gaur egun, Euskoa, Frantses Estatuko lehen tokiko moneta da, eta Europa mailan 3 garrena. Baina Euskoak nahi du urrunago joan, eskalaz aldatu gure lurraldearen ekonomian bere eragina indartzeko. Billeteetaz gain, euskokartaren, hots ordainketa numeriokoen egiteko karta sistema baten plantan emaiteko parioa egin da.

Euskokartara pasatzea gure lurraldearentzat desafio handia da. Beste lurraldeetako tokiko monetentzat ere lagungarri izanen da. Euskokartarentzat, azken 2 urteetan, jadanik eginak izan dira inbertsio garrantzitsu batzu Euskal Moneta elkartearen lan eta diru kopuru mailan: garapen informatikoa, lan juridiko eta administratiboa, etab.

Bi pario garrantzitsu:

Gaur erronka bikoitza da:

  • ahal bezain goiz lortzea Eusko Numerikoaren lehen 500 konduen idekitzea, euskokarta baldintza onetan has dadin. Bizi!ren kideak deitzen ditugu ahal bezain laster beren konduaren idekitzera ondoko loturan klikatuz:www.euskokart.org/ouverture-de-compte.php
  • karten ordainketa onartzeko makinak eta kartak berak ordaintzen dituen inbertsioa osatzea, eusko numeriokoaren plantan emaiteko, hortarako behar den aintzinkonduaren hesteko 30 000 euro bilduz.

 

 

Diru emaitza egiten dut: http://euskokart.org