Bizi !-k humanista eta progresista gisa, legea denentzat aplikatu dadila eskatzen du:
-
Eri diren presoentzat zigor suspentsioen aplikazioa
-
Baldintzapeko askatasunen aplikazioa
-
Dispertsioaren bukaera
Bortxagabeko mugimendu konbentzitu gisa egiten dugu, Euskal Herrian egiazko bake iraunkor bat lortzeko xede irmoarekin.
Luhusoko ekimenak eta apirilaren 8ko gizarte zibilaren hitzorduak, armagabetzearen prosezuaren esparruan, oldar berri bat eman diote bake prozesuari! Giza eskubideen alde eta gatazkaren konponketaren alde aintzina segitzen dugu.
Gobernuek beren ardurak hartu behar dituzte gatazkaren konpobidearentzat eta honen ondorioak tratatu behar dituzte Aiete-ko konferentzian nazioarteko komunitateak hasi zuen bide orria segituz.