Bizi !

Bizi! eta legebiltzarrerako Iparraldeko hautagai ezberdinak

Bizi!k Euskal Herriko hautesleak deitzen ditu beren botzen finkatzerat, ekainaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketentzat bereziki konduan hartuz hautagaiek ekarri dituzten erantzunak funtsezkoak diren aldaketa klimatikoa eta energia trantsizioaren arloan. Gure eta gure haurren geroa jokoan da.
Erantzun horiek hobeki ezagutzeko, Iparraldeko 3 hautesbarrutietan aurkezten den hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion galdeketa bat, 25 punduz osatua, non zehazten ziren hainbat proposamen konkretu besteak beste energia trantsizioaren, aldaketa klimatikoaren borrokatzearen, fiskalitatearen, etxebizitzaren berriketa termikoaren, laborantzaren, garraioaren, lan denboraren, hiriguneen zabaltzaren, objektuen zaharkitze programatuaren, hondakinen biltze eta tratatzearen arloetan.

Inolako txeke zuririk erantzuna ekarri ez duten hautagaiei :
Hautagaien gehiengo haundi batek erakutsi badigu galde horiei buruz zuen interesa, galdeketak osaturik igorriz, haietarik 13k – orain arte diputatuak diren 3ak barne – erakutsi dute beren axolagabetasuna, gure jendartearen geroarentzat hil edo bizikoak eta zentralak diren gai horientzat, edo, guttienez beren ezintasuna guri aurkezteko gai horiei lotuak zituzten proposamenak. Bizi !k fermuki deitzen du inolako txeke zuririk ez izenpetzea, eta ondorioz inolago boturik ez ekartzea -2012ko legebiltzarrerako hauteskunde hauetan- ondoko hautagaiei: UMPko 3 hautagaiei Michèlle Alliot-Marie, Jean Grenet eta Marc Oxibar-i ; Lutte Ouvrière-eko 3 hautagaiei Ratsimba Berthe, Danielle Hubert eta Michèle Noulibos-i ; PNV-ko 2 hautagaiei Pako Arizmendi eta Jean Tellechea-ri ; Jean Lassalle-i (Centre pour la France) ; Danielle Schaff-i (UPF) ; Eric Pététin-i (EPOC) ; Serge Nogues-i (NPA) et Jean-François Zunzarren-i (DVD).
Lortu ditugun 24 erantzunetan, Front de Gauche-ak ekarri dizkigunak sobera lauso eta orokorrak dira eta aurkeztu ditugun proposamen zehatz bakotxari buruz FGak zer posizio defenditzen duen ulertzea ezinezkoa bilakarazten dute. Ondorioz, erantzuna eman ez dutenen kategorian sartu ditugu.
[:]
Erantzunen edukia konduan hartu, ekainaren 10 eta 17an bozkatzeko:
Lehenik nahi ginituzke eskertu galdeketa honi molde zehatzean erantzuteko indarra egin duten beste hautagai guziak. Erantzunez, erakutsi dute guttieneko interes bat, eta kasu batzuetan interes argi eta garbi bat, uzkailketa klimatikoaren borrokari eta trantsizio energetikoari buruz. Egin dituzten erantzunak gure bizimugi.eu web gunean osoki irakurgai izanen dira eta erantzun horien ikerketak hautagai haien artean talde ezberdin batzu agertarazi dituzte:

– Beroketa klimatikoaren borrokatzeko eta trantsizio energetikoari buruzko Bizi!-ren proposamen gehienak sustatzeko prest direnak, ideia ugari gehituz gainera, ondoko hauek dira : EH Bai-ko hautagaiak (Peio Etcheverry-Aintchart, Laurence Hardouin eta Anita Lopepe), eta Europe Ecologie-ko hautagaiak (Philippe Etcheverry, Alice Leiciagueçahar eta Marie-Ange Thébaud);

Klika behereko irudian EHBAI-en 3 hautagaien erantzunen irakurtzeko :

Klika behereko irudian Europe Ecologie-ren 3 hautagaien erantzunen irakurtzeko:
Leiciagueçahar Alice – Thébaud  Marie-Ange

Etcheverry Philippe

Txosten horietaz ezagutza on bat duen eta gai horietaz interesa berezi bat duen hautagai bat, gure proposamenen zati haundi bat sustatzeko prest dena nahiz eta desadostasun garrantzitsuek kontrajartzen gaituzten lan denboraren gaia bezala, eskuineko Jean Baptiste Mortalena da;

Klika behereko irudian Mortalena Jean-Baptiste (Divers Droite)-en erantzunen irakurtzeko:

Bizi!-ren proposamenen zati asko sustatzeko prest den hautagai talde bat bainan baztertzen ahal ez diren beste proposamen batzuekin ados ez direnak, ondoko hauek dira : Marie Contraires (Centre pour la France) ; Colette Capdevielle (PS) ; Sylvie Laplace eta Pedro Carrasquedo (NPA) ; Stéphane Bernard (EBR-T);

Klika behereko irudianContraire Marie (Centre pour la France)-en erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian Capdevielle Colette (PS)-en erantzunen irakurtzeko :

Klika behereko irudian Laplace Sylvie et Carrasquedo Pedro (NPA) -ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian Bernard Stéphane (EBR-T)-ren erantzunen irakurtzeko :

Bizi!-ren proposamenen zati ttipi bat sustatzeko prest den hautagai talde bat eta galdera batzueri erantzunik emaiten ez duena edo desadostasun argiak azpimarratzen dituenak proposamen askori, ondoko hauek dira : François Maitia eta Sylvianne Allaux (PS) ; Sophie Hautenauve (PPfr) et Jacques Veunac (Centre pour la France) ;

Klika behereko irudian Maitia François (PS)-ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian Allaux Sylviane (PS) -ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian Hautenauve Sophie  (PPfr)-ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian  Veunac Jacques (Centre pour la France) -ren erantzunen irakurtzeko:

– Bizi!-ren proposamenen gehienaren kontra diren bi hautagai, batez ere arlo horietan garrantzia estrategikoa duten proposamenekin: Pascal Lesellier (DLR) et Michel Lamarque (Indépendant)

Klika behereko irudian Lesellier Pascal (DLR)-ren erantzunen irakurtzeko::

Klika behereko irudian  Lamarque Michel (Indépendant) -ren erantzunen irakurtzeko:

– Azkenik, galdera gehieneri baiezko erantzuna eman duen hautagai talde bat bainan galdera askori erantzunik eman gabe edo erantzun ulergaitzak emanez ekologistatzat jotzen duten hautagaiak izanik ere, Bizi!-ren koordinaketak plantan ezarri duen Ebaluaketa taldea harritu ditu : Alliance Ecologiste Indépendante-eko hautagaiak dira (Thierry Buisson, Alexa Hilaire eta Christophe Leprêtre).

Klika behereko irudian  Buisson Thierry (AEI) -ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian  Hilaire Alexa (AEI)-ren erantzunen irakurtzeko:

Klika behereko irudian Leprêtre Christophe (AEI) -ren erantzunen irakurtzeko:

Ebaluaketa horren emaitzak masiboki ezagutarazi:

Bizi!-k ebaluaketa horren emaitzak masiboki zabaldu ditu ekainaren 7a ostegunetik goiti.

Zure inguruan ebaluaketa hori zabaltzea eta pasaraztea eskertzen zaitugu!

Bi itzulien artean jokoan egonen diren hautagaien jarrera edo ez-jarrera orroitaraziko dugu.