Beti Bizi!
Climat d’urgence
Tokiko mugimendu ttipia izanagatik, Bizi! Euskal Herritik haratago ezagutua da. Hura izan da hain zuzen, larrialdi klimatikoaren erronkaren altxatze lanean ari den Alternatiba herritar mugimenduaren sorburua. Talde ez-bortitz hau, ultra-aberatsen zerga ihesean gaizkidetasunaz hobendun den HSBC bankuko aulkien lehen bahitzeak bezalako kolpe distiratsuen egilea da ere. Hamar urtez 20 kidetik 600 kidera pasatuz, 300 000 biztanle dituen lurralde ttipian, Bizi! lanean ari da 2009ko ekainetik «Euskal Herriaren eta munduaren metamorfosi sozial eta ekologikoaren alde». Liburu hau, hamarkada honetan kurritu den ibilbidera itzultzen da 300 orritan, erdiak argazki eta afixaz osatuak.