Apirilaren 25an ostiralarekin20:30tan Itsas Mendi zinegelan (Urruña):
20:30-21:35 : Nils Aguilar-en “Cultures en transition” filma
21:35-22:45 : Bertokiratzeaz solasaldia ondoko pertsonekin :
– Mixel Berhocoirigoin, laboraria, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara);
– Manu Castagnet, Eusko (tokiko moneta);
– Marion Real, Bizi !-ren Trantsizioa taldea
Gure janari hornitze sistemak petrolioaren menpe osoan dire. Kamioi guziak kolpez gelditzen balira, 3 edo 4 egunen buruan supermerkatuak hustuko lirateke. Klima aldaketa eta erregai fosilen urritzea, gure lurraldeen ekonomia sendotzeko eta harremanak aberasteko parada izaten ahal dire, menpekotasun hortik ateratzeko eta egiazko burujabetza baterat zuzentzeko. Konponbideak gure esku daude, merkeak dire eta gaurdanik plantan ezartzen ahal ditugu.
Apirilaren 26an larunbatarekin 17:00etan Euskal Herriko Laborantza Ganbaran (Ainiza-Monjolose):
« Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… Zer nolako burujabetza krisia gainditzeko?» hitzaldia
Joseba Azkarraga-rekin, soziologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria, trantsizioaren aditua (euskaraz, itzulpena kaskoen bidez)
Ekonomiaren eta gure bizien bertokiratzearen aldeko manifa alaia eta aldarrikatzailea!
Musikariak, batukada, hip hop, animazio ezberdinak… Zatozte denak oinez, skatez, txirrindulaz, zango-makolekin, rollerez, zure instrumentuekin, zuen proiektu artistikoarekin, mozorroarekin, seinale aldarrikatzaileekin, keffieheekin, ikurrinekin, kolore guzietako banderekin !
Xehetasunak info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52