Bizi !

Barnekaldean mugikortasunari buruzko inkesta haundia

Bide nagusi galkatuen eta enklabe zonaldeen artean, Banrnekaldeko mugikortasuna denak hunkitzen gaituen arazo bat da.

Arlo horretan hautetsier gure beharren berri emaiteko, Barnekaldeko Bizi!k mugikortasunari buruz eta autoari alternatiben atxemaiteari buruz inkesta herritar bat plantan emaiten du.

Honen helburua da guttienez 500 erantzunen biltzerat beharren, esperantzen eta aholkuen adierazgarri izanen den mugikortasunari buruzko txosten baten eraikitzeko. Horren bidez, hautetsien eta autobus, tren, edo elkarte munduan mugikortasunaren arloko erakundeeen partez oihartzun gehiago ukanen dugu inkestaren bukaeran antolatzeko xedea den mahai inguru baten karietara.

Zuen iritzia/esperientzia biziki garrantzitsua da. Zueri da orain itxanpat hartuz beherean eta sarean den inkestari zuen erantzunen ekartzerat :

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeTLGvaLXNvuI7QK_MDu2TKir4lPEd8AvWqkP1Bekc1gRTK8A/viewform

Hirigunetarik kanpo autoari zer alternatiba eskaintzen ahal den jakiteko, hara zonbait irakurketa lagungarri:

www.fondation-nicolas-hulot.org/magazine/les-solutions-de-mobilite-soutenable-en-milieu-rural-et-periurbain/?page=0&domaines1[]=3&domaines2[]=3&domaines3[]=3

http://www.rac-f.org/IMG/pdf/etude-solution-mobilite-soutenable.pdf

http://www.rac-f.org/les-solutions-de-mobilite

http://www.cler.org/La-mobilite-durable-dans-les

www.actu-environnement.com/ae/news/mobilite-durable-territoire-ruralite-innovation-transport-27077.php

www.covivo.fr/fr/covoiturage-dynamique.html

www.initiatives-vercors.fr/Experience-de-Covoiturage-en