Bizi-k bere gain hartzen du gaur urriaren 25ean goizeko 4:30etan Baionako BAB etorbidearen 4an den Espainiako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketa.
Berriz itzuliko dugu baldin eta Estatu Españolak preso dituen 9 bahitu katalandarrak libratuak badira.
Bitartean, ongi tratatua izanen dela hitza emaiten dugu.
Errotik demokraziari eta burujabetza herrikoiari lotua den bortizkeriarik gabeko mugimendu gisa, ezin dugu onartu, ezer ihardetsi gabe, 9 errepublikazale baketsu español monarkiak bahiturik atxikitzea.
Ezin dugu onartu bederatzi eta hamahiru urteko presondegi zigorra kondena jasan araztea gehienak hautetsiak diren 9 arduradun katalandarrei, erreferendum herrikoi baten antolakuntzan parte hartzea gatik edo horren sustengatzea gatik, horren bidez Katalan Parlamentuaren gehiengoaren nahiak errespetatuz.
Atxilotuak diren 9 pertsonak katalan gobernuaren 6 kide dira, haietan lehendakari-ordea, katalan Parlamentuko lehendakaria eta bi elkarte lehendakari, denak ezagutuak beren engaiamendu errepublikar, demokratiko eta baketsuarentzat.
Ezin dugu onartu 2019an, Europaren bihotzean, Errepublikar hautetsi batzu kartzelatuak izan daitezen beren biztanleriaren kontsulta bat antolatu dutelako, molde demokratiko eta ez-bortitzean. Isilik edo geldirik egoteak Historiaren aurrean horren konplize bezala utziko gintuzke.
Nehork edo ezerk ez du deretxoa populu oso bat bortxaz, mehatxuaz eta beldurraz hertsatzea. Katalan populuak behar du libreki eta demokratikoki bere geroari buruz erabakitzeko ahala ukan. 2017ko urriaren 1an erreferendum herrikoian parte hartu duten 2,3 milioi katalandarrei ematen zaien erantzuna ezin da inondik ere beren ordezkarien edo bozeramaileen kartzelatzea izan.
Elkarrizketaren eta hautestontzien bideak gaina hartu behar du errepresio basatiari eta azken honek sortzen dituen frustrazio eta bortizkeriei.
Baionan, urriaren 25an