44 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko, besta egiteko tokiko ekonomia eta euskara sustengaztuz !
Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, 23 Tonneliers karrikan, Pannecau karrikaren ondoan.
Aldagune hori asteazkenetik ostiralera eguerditik arratseko 8-etara eta larrunbatean eta igandean eguerditik arratseko 6-etara idekia izango da.
Ez ahaztu zure kide txartela! Eta oraindik ez baduzu, bertan kidetzen ahalko zara.
Uztaritzeko bideruntz den biribilguneko Lafitte baratze saltegiak aldagune jarduera segituko du besten denboran.
Baionan euskoa onartzen duten ostatu jatetxeen zerrenda aurkituko duzue ohar honen atzealdean edo hemen klik ezazu, eta jakin ezazu ere Euskal Monetaren kide den ELB laborari sindikatak Euskoak onartuko ditu Chao-Pelletier kaian laborari platerak proposatuko dituen salmahainan goizeko 11-etatik arratseko 11-ak arte. Eta Baionako eta Miarritzeko ikastolak, talo, sandwich eta edarientzat, bat Lafayette galeria ondoan eta bestea Saint-André trinketearen ondoan, Tonneliers karrikan, Patxokiaren ondoan!
Eta Tonneliers karrika berdin honetan ez ahaztu Kubako Etxea talde elkartea, 8 zenbakian, salsa dantzatzeko!
Besta denboran ere Euskoa denen esku !