Arratsalde honetan Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu Baigorrin antolatu Klima Martxak 70 pertsona bildu ditu. Ber momentoan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak iragan da eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Atzo, 500 lizeoko ikaslek klimaren aldeko martxa bat egin zuten, ekintza eta mintzaldi andana bat tartekaturik. Sartzea, berehala, klimaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio azkar batekin hasi da.
Ekintza eta manifestazio horiek aste berezi honen bukaeran gertatzen ari dira. Momento hauetan zientzialariek klimaren egoeraren bilakaerari buruzko txosten oso kezkagarria plazaratu dute eta justiziak lehendakariaren potreta kendu duten bi militante hobengabetu baititu, «beharrarengatik eta bidezko motiboengatik», «Humanitatearen geroa larriki kaltetzen duen (…) klima nahasmenduaren aitzinean» Estatua geldirik egoten baita. Mobilizazio horiek New York-en eginen den Nazio Batuen Erakundearen gailurra (klimari buruzkoa, hain zuzen) baino lehen heldu ziren eta Ipar Euskal Herrian burutuko diren ekintza andana baten seinale ziren. Ekintza horiek, bereziki, garraioei eta mugitzeko moldeei buruzkoak izanen dira —horiek baitira berotegi efektuko gasa sortzen duten sektore nagusiak—, bai eta klimaren batailako hemengo «fronte» anitzei buruzkoak ere.
Gaur, kantoineko hidroelektrizitate ekoizpen guneetatik txirrindiraultza bat egin dugu. Ezen, errepikatzen diren erabaki administratibo batzuk (erreketan urtegiak kentzea, baimenak berritzeko zailtasunak, etab.) Euskal Herri barnealdeko energia berriztagarrien ekoizpen ahalmena murrizten ari baitira, eta tokiko hautetsiek moratoria bat eskatzen dute urtegi errauste edo naza kentzeei dagokienez.
Ostegunetik geroz, Negawatt-eko Thierry Salomon-en presentzia bai eta gaur egin ditugun eiheren bisitak lagun, parada ukan dugu deskubritzea energiaren arloan konduan hartu behar den logika bat : neurritasna, eraginkortasuna… eta berriztagarraik.
Eta energia berriztagarri hoberena da, behar gabe kontsumitzen EZ duguna !
Ondorioz, gure kontsumo eredua errotik berriz ikusi behar dugu.
Ikasi dugu tokiko energia berriztagarrien ekoiztearen kasuan:
- garraio/sareetan galtzeen ttipitzea dela ( %80 galtzen da kanpotik etortzen dne energia nuklearraren kasuan!).
- Tokiko ekonomia solidarioa garatzen dela auto-kontsumo taldeen plantan emanez.
- Energetiko arloan burujabe ezartzen girela energia fosil eta nuklearretik ateratuz gatazka geopolitiko eta larrialdi klimatikotik urrunduz.
Azkenik, ikasi dug gure lurraldeak proposatzen dituela energia berriztagarrien arloan alternatiba batzu :
- Egurraren arloan (sugarai, edo norbanakoen mailan)
- Metanizazioa ( laborantzan)
- Energia fotoboltaikoa (Iener-en kasan)
- Hidro-elektrizitatea.
Tokiko iniziatiba zehatz batzu deskubrituko ditugu aldaketaklimatikoaren kontra borrokatzeko Bil Etxean izanen diren erakus mahainetan.
Gero, ostegunetik geroz, Barnekaldean iragan diren larrialdi klimatikoaren arloko sentsibilizazio kanpainaren bururatzeko hitz hartzek labur batzu iraganen dira non autoari alternatiba eskaintzen duen mugikortasuna barnekaldean eta energia berriztagarriak (elektrizitatea) aipatuak izanen diren, Negawatt-eko Thierry Salomon-ek azken hitz hartze batekin lekukotasun horiek guziak osatuko dituelarik.
Inoiz baino arrazoin gehiago badira klimarentzat eta justizia sozialarentzat mobilizatzeko ostiralean eta larunbatean, irailaren 20 eta 21ean. Zertako?
Azken ikerketa zientifikoek duda izpirik gabe erakusten dute gure berotegi efektuzko gasen isurketen ttipitze masibo eta berehalako bat ez badugu lortzen, ondorio ezin pentsatuekilako eszenario bati buruz goazela, hots 2100ean beroketa klimatikoa +7°C-tan izaiteari buruz. 2040 urteetarik beretik ondorioak ikaragarriak izanen dira zeren hor ditugu +2°C-ak gaindituko. Gure haurrei atxikiak ote gira? Gure geroari berari?
Jendartea, infernuruntz ziztu bizian doan tren batean da. Beharrik gero eta gehiago jende, Greta Thunberg-etik NBE-ko Idazkari Orokorrera, xutitzen dira tren horren blokatzeko edo desbideratzeko. Haien ikusten bakarrik egonen gira?
Aste honetan, Lyon-en, epaile batek kuraiaz beteriko erabaki bat hartu du, desafio historiko honen heinekoa, bi militante klimatiko hobengabetuz eta desobedientzia zibilaren erabilpenari zilegitasuna emanez Estatuaren geldirik egoitearen kasuan «jendartearen geroa larriki hunkitzen duen nahasmendu klimatikoaren aitzinean». Gauzak mugitzen hasten dira, orain da presioa indartzeko garaia!
Oraino gehiago sartze honetan, gobernuak, Historiaren kontrako norabidean doazen politikak bikoizten dituen unean. Adibide bakar baten hartzeko, erretreten erreforma golpe sozial txarra da, bai eta ere golpe ekologiko txarra: bere gaitasun ekologiko eta naturalak jadanik gainditzen dizkiogun planeta batean, «gehiago lan egin» eta ondorioz «gehiago ekoiztu» logika defendatzeak erran nahi du jendartea bere buruari harrika ari zaiola.
Tokian ere gauzak mugitzen dira. Azken aldietako klimaren aldeko martxek eta dena autoz logikaren alternatiben aldeko ekintzek tokiko egutegi politikoaren erdian ezarri dute gai hori. Lehen aurrera pausu batzu lortu dira. Askoz, askoz gehiago lortu behar dira. Momento hauetan berean beste gai garrantzitsu batzu jokatzen ari dira: energia berriztagarrien tokian ekoizteko gure gaitasunak, laborantza herrikoi, biologiko eta tokiko baten aldeko tresnak, zirkularragoa eta birtokiratua den ekonomia baten aldeko medioak, Lurraldeko Klima-Aire-Energia Plana, Hiri Bidaien plana, Bizilekuen Tokiko Programa, herriko etxeetako hauteskundeetako zerrenda ezberdinen programak, etab. Presioa eman behar dugu, maila guzietan, orain, inoiz baino gehiago!
Berantago, berantegi izanen da. Dena orain jokatzen da! Borroka garrantzitsu batzu oraino irabazten ahal ditugu!
Négawatt-eko Thierry Salomon-en 9/20eko Bil Etxeko hitzaldiko zonbait irudi lagungarri: