Akizen, urtarrilaren 9an – Astelehen arratsalde honetan, Akizen, Aulki Bahitzaile baten lehen auzia iragan da. Zerga injustizia gaitzesteko, Euskal Herritik eta Estatu mailatik 2 000 pertsonatik goitik eta sustengu politiko bai eta elkarte eta sindikatu sutengu ainitzek parte hartu dute. Estatuak, Jon Palais-ren hobengabetzea eskatuz, Aulki Errekisizio ekintza horien zilegitasuna baieztatu du, jakinez BNP Paribas bankuak galdegina zuela €1-eko kalte-ordaina, auzialdian BNP-ren ausentzia bistakoa zelarik. Epaiketaren erabakia urtarrilaren 23an emanen du auzitegiak.
13:20tan, Aulki Bahitzaileak sustengatzerat etorri zen gaitzeko jendaldearen oihu eta txaloen artean, Jon Palais eta bere abokatuak, Eva Joly eta Caroline Joly, Akizeko auzi zibilen auzitegira sartu dira. Bertara jinak ziren pertsonalitate eta kazetarien errezebitzeko ttipiegia zen auzialdi gela batean, Jon Palais-k asumitu ditu aulkien errekisizio ekintzak beren zilegitasuna aurkeztuz. Bere bi lekukoek, Vincent Drezet eta Antoine Peillon-ek, bai eta ere bere abokatuek, hitza hartu dute zerga paradisuak diren mundu mailako ekonomiaren zilo beltzak eta BNP Paribas-ren jokamoldea gaitzesteko eta desobedientzia zibilaren zilegitasuna azpimarratzeko.
Salaketa pausatu duen BNP Paribas bankuak euro sinboliko bat galdegiten du kalte-ordain gisa eta auzialdian bere ordezkatzeko ez du abokatu bat izendatu. Huts egite hori parezkatzen ahal da bankuaren errudun izaite aitormen batekin. Alabainan, begi bixtan da bankua gainditua izan dela herritar mobilizazioataz. Eva Joly-k untsa azpimarratu du BNP Paribas bankuak bere etekinen erena zerga paradisuetan duela eta ber bankua hainbat eskandalutan inplikatu dela azken urteetan. Auzitegiak BNP Paribas-ren jokamoldeari buruzko argumentuekiko erakutsi duen interesa dela eta, Jon Palais-ren aurkako auzia bankuaren auzi bilakatu da. Auzialdia bururatu da urtarrilaren 23ko epaiaren abisuarekin.
Aulki bahitzaileentzat, mobilizazio egun hau dudan emana ez den arrakasta bat da. 13:00etan berean, 2 000 pertsonatik goiti bildu dira Auzitegi aitzinean, Akizeko karriketan ibili aitzinetik. Arratsaldeko 14:00etarik goiti, sindikatu, elkarte, artista eta politika munduko pertsonalitate zonbait zerga ihesaren kontrako borrokaren erronka ekologiko, ekonomiko eta sozialen berriz aipatzera etorri dira, ber momentoan «hitzaldi kinkiek» eta kontzertuek ekitaldiari dimentsio pedagogiko bat eta besta giro bat ekartzen zioten.
Goizean, Frantses Estatuko Lehendakaritzarako 5 hautagai [1] galdezkatuak ziren zerga iruzurrari buruz bai eta ere optimizazio fiskalari buruz mahai inguru baten karietara [2]. Denak engaiatu dira zerga ihesaren kontra borrokatzea. Keinu baikorra Aulki Bahitzaileentzat. Alabainan, Aulki Bahitzaileek lehendakari gai guziak erronka horri buruz beren iritzia emaiterat deitzen dituzte.
Aulki Bahitzaileek, urtarrilaren 23ko epaiaren mentura dela eta galdegiten dute beren militanteen kontrako jaukimenduak geldituak izan ditezen. Ez dira Aulki Bahitzaileak edo Alerta Joleak auziperatu behar, baizik eta talde antolatuan egina den zerga ihesa. Eta kolektiboak zerga iruzurrarekin eta inpunitate fiskalarekin bukatzeko eta trantsizio ekologiko eta sozialaren finantzatzeko neurri zehatzen plantan emaiteko deia luzatzen du.
Eguna bururatu da #EndTaxHeaven zerga ihesaren kontrako mundu mailako ekintza astearen aldeko dei berezi batekin. Mobilizazioak hasiko dira 2017ko apirilaren 3an, Panama Papers-en agertzearen urtebetetzean eta bururatuko dira apirilaren 11an Aulki Bahitzaileen bigarren auzian. Data horretan Amis de la Terre-eko Lehendakaria, Florent Compain, auzitegira deitua izanen den.
1] Mahai inguruan parte hartu dute ondoko hautagaiek: Yannick Jadot (EELV), Sandrine Charnoz-ek Benoît Hamon (PS) ordezkatzen zuen, Pierre Larrouturou (Nouvelle Donne), Corinne Morel-Darleux-k Jean-Luc Mélenchon (la France insoumise) ordezkatzen zuen, Philippe Poutou (NPA), Charlotte Marchandise (hiritar hautagaia).