Alternatibaren aldez aurretik, Baionako L’ATALANTE zinegelak bi gaualdi berezi proposatzen dizkizu.
- Osteguna irailaren 26a, 20ak45etan, Autre Cinéma aretoan GIEC (Klimaren Bilakaerari Buruzko Gobernuarteko Aditu Taldea) taldearen txostena kaleratuko den egunean, engaiamenduari buruzko filma bat:
-
Les Lendemains
- Frantzia – 2013 – 1h54- Bénédicte Pagnot zinegileak egina, Pauline Parigot, Pauline Acquart eta Louise Szpindel-ekin.
Baxuaren emaitzak ateratzen dira, Audreyk lortzen du, Nanouk ez. Bi lagunek, bizian, bide ezberdinak hartzen dituzte. Audreyentzat fakultatea da, pisu berri bat, bizi berri bat hiri berri batean. Bere bizikidearen engaiamendu politikoa inozoa iruditzen zaio. Alta, bere aita lanetik kanporatua izan da eta horrek kezkatzen du. Gwen ezagutzen du, eta, lagun batzuekin okupatzen duen etxe okupatua ezagutarazten dio. Audrey bertan bizitzen hasten da eta GRAL mugimendu politiko erradikalaren ekintzetan parte hartzen du. Zatozte Bénédicte Pagnot zinegilearen lehenengo fikziozko film luzea ezagutzera. Era ezin egokiagoan nerabe garaiari buruzko gogoetzera eramaiten gaitu: kontzientzia eta inkonzientzia poltikoa? nola eta non finkatu mugak?- Ondotik zinegilearekin topaketa bat izanen da.
-
- Ostirala, irailaren 27an 19ak30tan l’Atalante aretoan GIEC taldeak txostena kaleratuko duen egunean, Klima larrialdiari buruzko gaualdi berezia BIZI ! mugimendua eta TACA elkartearen partaidetzarekin.
- 19ak30 : laborarien bazkari eta informazio guneak
- 20ak30 : Dokumentalen proiekzioak:
-
Do the Math - Estatu Batuak – 2013 – 0h40
- Bill Mac Kibben eta James Hansen, 350.org webgunearen zientifiko adituenak eta animatzaileak dira, Atmosferan berotegi efektuko gasen emendatzeak eta aldaketa klimatikoak izango duten eraginari aurre egiteko gure belaunaldiek eta ondokoek izango dituzten desafioak azalduko dituzte.
-
Chasing Ice - Estatu Batuak 2012 – 1h20
- Jeff Orlowski egina Chasing icek klima berotzearen eragina jasaten duten Artikoko izotzmendien irudiak hartuz James Balog argazkilariaren lana azaltzen du, National Geographic aldizkariaren argazkilari handienetariko bat da.
-
- Ondotik, antolatzaileekin gaualdi/eztabaida izanen da.