67 710 euro bilduz otsailaren 3ko, Alternatiba Itzuliak bere esperantza guziak gainditu ditu: finkatu zuen bere crowdfunding finantzaketa parte hartzailearen helburua %110-etik goiti kausitu du.
Pario horrek ezinezkoa zirudien hartua izan zelarik. Eta oraino konplikatuagoa bilakatu da Estatu mailan urtarrila hastapenean iragan diren gertakari tragikoen ondorioz nagusitu den giro iluna dela medio. Crowdfunding kanpaina bera gelditua izan da gertakarien ondotik min eta emozio kolektiboaren denboren errespetatzeko.
Altabada, pario hori irabazia izan da, aitzinetik finkatutako epeetan, mobilizazio kolektibo indartsu bati esker, eta Alternatiba herrixkak diren aldaketa klimatikoaren saihesteko herrixken dinamikari esker.
1589 milesker:
1589 emaitza egileek ahalbidetuko dute 2015 urtean ezagutuko den klimaren, trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko mobilizazio herrikoik anbiziotsuenaren logistika gastuen finantzaketa. Haien baitan 7 erakundek ere ekarri dute beren aportazioa interneten bidezko diru bilketa honetan: Les Amis de la Terre, Agir Pour l’Environnement, ATTAC France, Avaaz, Avenir Climatique, Greenpeace, Solidaires. Bereziki eskertuak izan bitez!
Alternatiba Itzuliak 5 000 km eginen ditu klimaren alde ekainaren 5etik irailaren 26a arte, Baionatik Parisera, 6 Estatu europear zeharkatuz. Bere helburua da hamarnaka edo ehunaka milaka herritar mobilizatzea, ehunka “Vélorutions” edo Txirrindula manifestaldien bidez, bilkura publikoekin, janaldi kolektiboekin, kontzertu eta elgarretaratze ezberdinekin. Desafio klimatikoa altxatuz, mundu hobe bat eraikitzen duten alternatiba sozial eta ekologikoei buruz herritar eta tokiko hautetsiak sentsibilizatu nahi ditu.
Milaka pertsona biltzen dituzten Trantsizioaren herrixkak diren 50 Alternatibatik goiti iraganen dira ber garaian, ekainetik urria arte.
Arrakastatsua izan den lehen mobilizazio kolektibo hau seinale ona da geroari buruz. Alternatiba Itzulia hemendik goiti sartuko da bere gauzatze fasean ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarte mailako egunaren karietarat, Baionan, 2013ko urrian lehen Alternatiba iragan den herrian berean, hasteko prest izaiteko.
1589 milesker, hori guzia egingarri bilakarazi baituzue!
Elgarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun, desafio klimatikoa altxatuz!
Alternatiba, Asteartean, 2015-eko otsailaren 3an
OI : 152 bolondresek jada ekartzen dute Alternatiba Itzuliari Estatuko lurralde osoan gaindi beren laguntza. Finantzaketa parte hartzaile operazio hau eta gero, lekuaren gainean berean dugu denek elgarrekin klimari buruzko mobilizazio herrikoi honen prestaketa jarraituko. Zuk ere nahi baduzu abentura kolektibo honetan parte hartu, izena eman dezakezu hemen: https://alternatiba.eu/sengager/volontaire/