arratsaldeko 3etan, Lauga gelaren aintzinean, Baionan
Manifestaldi hortarat joaiteko, ezin bazirezte tren edo autobusez etorri,
auto-parteka ezazue, ondoko loturan zuen izena emanez:
http://www.wigowiz.com/carte.php?m=Cpc1568
Irakur ezazue lasai ere, Bizi!ren 10 militantek idatzitako gutun idekia :
La LGV contre le climat
” Gaur egun nagusia den ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, garraio, ekonomia destokiratu, laborantza intentsibo, etab. ereduaren jarraipenak, atzerabiderik gabeko hein baten gainditzerat eramaiten ahal gaitu. Hots 2050 urtetik beretik, gaur sortu diren haurrek 40 urte ez dituztelarik ukanen ere, klima uzkailketaren hasterat.
Beroketa efektuzko gasen isurketa mailan (gaur egungo klima makurtze eta uzkailketaren iturri diren isurketa horien mailan) AHTak omen abantailak baditu. Akitanian AHTaren alde direnek, beren hautuaren justifikatzeko, usu AHT bide berriak hainbat isurketa baztertuko lituzkela diote hegazkin eta autoekin konparatuz.” Segida irakurtzeko