Bizi !

3 hitzaldi publiko “Petrolio merkearen bukaeraz”

Osteguna, azaroaren 29an, arratseko 20:30etan Donibane Lohitzunen (Xardin Erretegian)

Ostirala, azaroaren 30an, arratseko 20:30tan, Donapaleun (Xerbitxu Gunearen gibeleko salan)

Larunbata, abenduaren 1an, arratsaldeko 15:00etan Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan)

Guy Chauveteau-k, CNRSeko zuzendari ohiak eta Petrolioaren Frantses Institutoko Kontseilu Zientifikoaren kide ohiak,  ezohizko 3 hitzaldi emanen ditu « Petrolio merkearen bukaeraz eta horren ondorioetaz », azaroaren 29 eta 30an Donibane Lohitzunen eta Donapaleun, eta abenduaren 1an, Baionan.

Gaur egungo munduak, gure jendarteak eta gure bizimoldeak irauliko dituen, berehalakoak diren 2 krisi motari behar du aurre egin.Krisi energetikoari eta klimatikoari… Bi krisi horiek ber jatorria dute: erregai fosilen erabilpen masiboa. Oro har ber erremedioak dituzte: gure etxebizitzen isolazioa, gure toki aldatzeen murriztea, garraio publiko eta kolektiboen garatzea, ekonomiaren ber-tokiratzea, ondasun iraunkorren lehenestea eta ez « erabil eta botatzeko »ena…

Munduak, datorren urteetan jarraituko du petrolioaren ustiatzen, baina petrolio gero eta karioago bat, ez dena konbentzionala. Erregaien prezioaren igotzeak, molde mekanikoan, beste energia guzien  prezioen igotzea ondoriotzat ukanen du.

Gaur egundik trantsizioaren ez prestatzeak erran nahi du jendarteko pobreenen sakrifikatzea onartzen dela, bai eta klase ertainaren parte haundi batena. Alabainan, datorren hamarkadan gertatuko den energia kariotzea dela eta ez dute beren bizimoduen egokitzeko mediorik ukanen energia merke baten dependentziak garatu dituen gure jendarteen aldaketa erradikalari aurre egiteko unean.

Hitzaldiak antolatuak dira Bizi ! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaz (+ Aldaka gaztetxea Donapaleuko hitzaldiarentzat)

Sartzeak urririk

Xehetasun eta izen emaiteak info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52   zenbakian