Bizi Mugimendua

Irailak 26 – Baionan ibiliko gira klimaren alde

Irailaren 26an, larunbatarekin, Baionan ibiliko gira klimaren, bizidunen, bakearen eta justizia sozialaren alde.

Kaos klimatikoaren uda izan da: suteak, lehorteak, bero-boladak… Horrez gain, laborantza-larrialdiko legeak pestizida berriak eta ura gutxi batzuen onerako pribatizatzea ekarri ditu.

Bitartean, Herriko Etxeak babesten dituen Funts Berdea 2,5 miliar eurotik 837 milioira jaitsi da, eta TotalEnergiesek 5.4 miliar dolar sakelaratu ditu hiruhileko bakar batez.

Irailaren 26an, beraz, horien alde ibiliko gira:

  1. Larrialdi-plana
  2. Eztitze-plana
  3. Egokitze-plana
  4. Erregai fosilen enpresen superirabazien zergapetzea
  5. Armamentu-industriaren superirabazien zergapetzea
  6. Aberats handiei klima-zerga ezartzea

Hitzordua: 14:00etan, Baionako Askatasunaren plazan.