Bizi !

2023an, bat egin Bizirekin eta parte hartu Argiarekin batera, klimaren eta justizia sozialaren alde!

Agur, Argia naiz, Biziko kidea eta, elkarteko beste eragileekin batera, klima nahasmenduaren kontra eta justizia sozialaren alde ekiten dut!

Gaur, klimaren mundu eguna da! Eta zuri mintzatzeko aukera da.

Larrialdi klimatikoaren aitzinean geldirik ez egotea deliberatua, ene ahotsa eta energia beste ekintzaileenari juntatzea eta ekitea erabaki dut. Klima-nahasmenduaren ondorioak mugatzeko aterabideak badira, eta elkarrekin egoera aldatzen ahal dugu!

Bizin sartu naiz klima eta justizia sozialeko gaien arloko mugimendu militante batean inplikatu nahi nuelako. Ene ustez, tokiko maila da jokatzeko eta gauzak aldatzeko mailarik onena. Bizik alternatiba mobilizatzaileak eta kontent uzten dutenak nabarmentzen ditu, ibilbidez aldatzeko eta klima-aldaketari buru egiteko.

Bizik Ekintza zuzen eta kolektiboen bidez egunero ekiteko eta gure mezuei eta aldarrikapenei oihartzun gehiago emateko aukera ematen dit. Indarkeriarik gabeko hainbat mobilizaziotan parte hartu dut erabaki politikoen hartzaileak argiki galdezkatzeko, afitxa kolaketetan parte hartu dut, klima eta justizia sozialaren arloan tokiko erronkei buruz buruz komunikatzeko eta sentsibilizatzeko. Jende berria ere ezagutu dut, irekia, begitartetsua, engaiatua, ideiak partekatzeko eta kolektiboki mobilizatzeko parada eman didatena!

Zuek ere bat egin mugimenduarekin eta energiaz bete 2023an gure lurraldean eta hemendik kanpo ere ekintza konkretuak aitzinarazteko: bakoitza bere denboraren eta baliabideen heinean inplikatzen ahal da, edozein postutan!

Sekulan baino motibatuagoa, 2023an, aterabide faltsuak eta klima suntsitzaileak diren praktikak salatzeko eta posible diren alternatibak aitzinean emateko! Bere usaiako ohiturak segituz, Bizik ekintza determinatuak eta zehatzak, umore kutsu bat dutenak, antolatzen segituko du, egoeraren aldatzeko.

Jadanik proiektu enblematiko batzuren garatzen ari gira, heldu den astean berri gehiago emanen dizkizuet!

Zure laguntza ezinbestekoa da gure borrokak garaipen bilakarazteko.

Energia militante hori lantzeko eta alternatiben lurraldea argitzeko, etor gurekin! Kidetu edo emaitza bat egin.

Biziren lana indartzen laguntzen ahal duzu emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66ko kenkari fiskala lortuz) edo kidetuz, ordaintzeko bide hauen bidez:

→ Kentze automatikoz: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue

→ Banku-transferentziaz: https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/11/widget

– Biziren izenarekin den txekea igorriz Kordelierren karrikako 20. 64100 Baiona helbidera.

– Euskoz transferentzia eginez Euskal Monetaren webgunean (Gure datuak: Titularra: BIZI Elkartea; Kontuaren zenbakia: 711458641)