Bizi !

<img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/1f3a5.png" alt="πŸŽ₯" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" /> Behako bat Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldeari, Dominique BIZIko militantearekin! Gure energia zu ere zara! BIZI lagun ezazu! <img src="https://s.w.org/images/core/emoji/14.0.0/72x72/26a1.png" alt="⚑" class="wp-smiley" style="height: 1em; max-height: 1em;" />

Autoz egiten diren joan-etorriak Ipar Euskal Herri osoko berotegi efektuko gasen bigarren isurketa-iturria dira, eta lehena kostaldean. Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldea aktiboki ari da ingurumena gehiago errespetatzen duten alternatiben garapenaren alde!

Bizikleta-bide seguruen eta garraio publiko eskuragarrien garatzea…: konponbideak badira, baina noranzko horretan hartzen diren neurriak ez dira oraino aski!

Sentsibilizazio kanpainak eta botere publikoekiko elkarrizketak burutuz, taldeak garaipen ederrak lortu ditu.

Baina oraindik asko gelditzen da egiteko! Legea ez betetzea, zoritxarrez, ohikoa da. Izan ere, ingurumen kodeko L228-2 artikuluaren arabera, bizikleta-bideak ezarri behar dira bide guzietan.
Berriki, Bizi! -k desobedientzia ekintza bat antolatu du eta auzibidezko helegite bat aurkeztu, Claude Olive Angeluko auzapezak Brindos etorbidean bizikleta-bide bat ezartzeari uko egin baitio eta Bizi!-k egin eskaerari ez baitio erantzun ere.


Zuk ere funtsezko eginkizuna bete dezakezu borroka horretan: kide bilakatzea edo emaitza bat egitea ere engaiatzea da, eta Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldearen ekintzak sostengatzen laguntzea, mugitzeko molde eztien garapenerako aitzinamendu garrantzitsuak lortzeko!

Zu zara gure energia: zure laguntza ezinbestekoa daekintzaindartsuak burutzekoeta gauzak aldatzeko. Zu zara gure indarra!

Zure ekarpena egiten ahal duzu kidetuz edo emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66 zergetarik kentzen ahalko duzu) ordaintzeko manera hauen bidez:

Internet bidez, kidetuz: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue edo euskoz, zure eusko kontuaren zenbakia igorriz bizi.adhesion@gmail.com helbidera.

Emaitza eginez: – https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/11/widget

-edo txeke bat (Biziren izenean beterik) helbide honetara igorriz: Kordelierren karrikako 20a, 64100 Baiona.

-euskoz, Euskal Monetaren webgunean transferentzia eginez (Kontuaren zenbakia: 711458641)