1) Alokairuaren mugatzea azaroaren 25ean indarrean sartuko da. Neurri honek tentsio-eremuko 24 herrietan alokairuen zenbatekoaren gorakada geldituko du. Zure alokairua www.cadre-loyers.fr webgunean egiaztatu dezakezu.
2) Frantses Legebiltzarrak azaroaren 7an onartu zuen “tokiko mailan mublatu turistikoen erregulazio tresnak indartzea helburu duen legea”. Airbnb bezalako plataformak mugatzeko tresna berriak plantan ematen ditu.
Etxebizitza eskubidea oinarrizkoa da. Eta bizilekutik hurbil den etxebizitza eskainiz deneri, eguneroko auto-bidaiak murriztuko ditugu. Gogora dezagun garraioa dela berotegi-efektuko gasen lehen iturria euskal kostaldean.
Neurri horien beharrak argi erakusten du merkatu libreak ez diela biztanleriaren beharrei erantzuten eta beharrezkoa dela epe laburreko irabazien bila dabilen merkatua interes orokorra errespetatzera behartzea!
Bizik @Alda-ri goresmenak igortzen dizkio egiten duen lan eredugarriagatik eta neurri hauek bultzatu dituzten hautetsien izpiritu boluntarista goresten du. Mobilizazioak balio du, segi dezagun!