{"id":51890,"date":"2026-10-16T11:59:28","date_gmt":"2026-10-16T09:59:28","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=51890"},"modified":"2026-10-16T11:59:29","modified_gmt":"2026-10-16T09:59:29","slug":"mobilizaziorako-deia-gazteria-mobilizatua-justizia-sozialaren-eta-klimatikoaren-bai-eta-etorkizunaren-arloko-erronkak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/mobilizaziorako-deia-gazteria-mobilizatua-justizia-sozialaren-eta-klimatikoaren-bai-eta-etorkizunaren-arloko-erronkak\/","title":{"rendered":"Mobilizaziorako deia : Gazteria mobilizatua: justizia sozialaren eta klimatikoaren, bai eta etorkizunaren arloko erronkak"},"content":{"rendered":"\n<p>Nonahi, gazteria mobilizatzen ari da, eta haren aldarrikapenak ezin argiagoak dira. Lizeoetan sortu eta gero, gazteen mobilizazioak unibertsitateetara hedatu dira, eta laster babes frango lortu dituzte. Beste behin ere gogorarazten digute munduaren bukaera saihesteko eta hilabete bukaerara heltzeko borroka, erronka beraren bi alderdi direla: justizia sozialarena.<\/p>\n\n\n\n<p>Erakasle eta langile eskasia, eraikin zaharkituak&#8230; Baliabide faltak toki guzietan&nbsp; eragina du, eta jadanik biziak diren lurralde-desberdintasunak indartzen ditu. Bazterketa sozial horri ingurumen-injustizia sakona gehitu zaio orain. Gazte berberek jasaten dute zigor bikoitza: batetik, baliabide gutiko eta eraikin zaharkituak dituzten ikastetxeetara baztertuak dira; bestetik, maiz, energia aldetik eraginkortasun ttipiko etxebizitzetan bizi dira, eta hirietako bero-uharteetan itotzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Politikaren geldirik egotearen ondorio larrienak pertsona ahulenek pairatzen badituzte ere, biztanleria osoa hunkitzen du egoera honek. Adibidez, frantses Estatuan, 50.000 ikastetxe baino gehiago dira eraikinen egokitzapenaren eta berritzearen erronkari buru egin behar diotenak. 2026ko ekaineko bero-boladan, guti gorabehera 4.000 eskola aldi baterako hetsi ziren, eta beste 11.000 ikastetxek beren funtzionamendua egokitu behar izan zuten. Nola ikasi behar da behar bezala, eta nola egin azterketak holako baldintzetan?<\/p>\n\n\n\n<p>Gure sustengua ekartzen diogu geroari buruzko perspektibak hetsiak&nbsp; ikustea errefusatzen duen belaunaldi honi. Lizeoak eta fakultateak blokeatuz eta aktibismo determinatuaren tresnak baliatuz, gazteek ez dute demokrazian parte hartzeko duten eskubidea soilik defendatzen. Aukera-berdintasuna, ikasteko eta bizitzeko baldintzen hobekuntza, desberdintasun sozialen eta lurralde-desberdintasunen murrizketa, eta gaur egungo erronken neurriko hezkuntza- eta ingurumen-politikak gauzatzea ere aldarrikatzen dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>Jendarte- eta ingurumen-arazoak hertsiki lotuak dira, eta erantzun koordinatuak behar dituzte. Desberdintasunen kontrako borroka, pertsona guziek bizi-baldintza duinak izateko parada eta trantsizio ekologikoa elkarrekin kontuan hartuak izan behar&nbsp; dira&nbsp; ekintza publikoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Egoerak norabide-aldaketa sakona galdatzen die gobernuari eta parlamentariei. Zilegiak diren gazteen aldarrikapenek erantzun politikoak galdatzen dituzte, ez errepresioa. Martxan diren aurrekontu-eztabaidek parada ematen dute hezkuntzaren aldeko eta zinezko eraldaketa ekologikoa gauzatzeko baliabide handiak bideratzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Horregatik, dei egiten dugu parte hartzera<\/strong> <strong>urriaren 17ko mobilizazioan,\u00a0 larunbatean, 14:00etan, Baionako tren-geltokian.<\/strong><\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-500x281.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51887\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-500x281.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-300x169.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-768x432.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-847x476.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33-600x338.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/photo_2026-10-16_11-07-33.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nonahi, gazteria mobilizatzen ari da, eta haren aldarrikapenak ezin argiagoak dira. Lizeoetan sortu eta gero, gazteen mobilizazioak unibertsitateetara hedatu dira, eta laster babes frango lortu dituzte. Beste behin ere gogorarazten digute munduaren bukaera saihesteko eta hilabete bukaerara heltzeko borroka, erronka beraren bi alderdi direla: justizia sozialarena. Erakasle eta langile eskasia, eraikin zaharkituak&#8230; Baliabide faltak toki &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/mobilizaziorako-deia-gazteria-mobilizatua-justizia-sozialaren-eta-klimatikoaren-bai-eta-etorkizunaren-arloko-erronkak\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":765,"featured_media":51887,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51890"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/765"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=51890"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51890\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":51891,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51890\/revisions\/51891"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/51887"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=51890"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=51890"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=51890"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}