{"id":51629,"date":"2026-07-06T12:24:19","date_gmt":"2026-07-06T10:24:19","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=51629"},"modified":"2026-07-06T12:24:21","modified_gmt":"2026-07-06T10:24:21","slug":"bero-uhinak-politikoak-dira-horiei-aurre-egitea-ere-bai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bero-uhinak-politikoak-dira-horiei-aurre-egitea-ere-bai\/","title":{"rendered":"Bero uhinak politikoak dira, horiei aurre egitea ere bai"},"content":{"rendered":"\n<p>Hainbat urtetatik klima nahasmenduaren ondorioak pairatzen dituzten Hego globaleko populazioentzat ez bezala, Europan ondorio berriago horiek errealitate horretaz ohartzea areagotzen dute. Alta, hamarkadak ibili dira klimatologoak alarma jotzen, beti mezu bera errepikaturik\u00a0: karbono fosila erretzearengatik atmosfera berotzen da, muturreko eguraldiak bortitzagoak, luzeagoak eta ohikoagoak bilakatzen dira, eta haien albo kalteak gizartean, ekosistemetan eta ekonomian biderkatzen dira. Petrolioa, gasa eta ikatza erretzen jarraitzen duguno, ez gara normaltasunera itzuliko, baizik eta bero uhin bortitzagoak. Ongi baino hobeki ezaguna da mezua, hainbatetan errepikatua, baina erabaki hartzaileek ez dute oraindik serioski hartzen, arazoa begibistakoa izan arren. Klimatologoak atsekabetzen dira duela 20 edo 30 urte ezer egin ezean gertatuko zela iragarri zutena gauzatzen dela ikustean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Beranta eta prestaketa-eza<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Beroaldi berri batek uztailaren hasiera markatzen du, hirugarrena maiatzaren 25 eta 26koaren, eta ekainaren 21aren astekoaren ondotik. Azken horretan 5 egunez jarraian Biarritzeko meteo estazioan 37 eta 41 graduren artean izan zen. Beste toki batzuetan 44 baino gehiago. Gorputzek eusten dute, gehiago ezin dutenek izan ezik, adinak edo eritasunak ahulduak direlako, edo etxebizitza prekariotan bizitzera behartuak, edo beren zereginek eguraldi txarra (kanpoan) edo horren ondorioak (gaizki isolaturiko eraikinetan) pairatzera behartzen dituztelako, edo freskura bilatzen ari zirela ito direlako. Ekainaren 21ko astean suhiltzaileei deiak ipar EHan %50ez emendatu dira, ambulantziei %20ez<a href=\"#sdfootnote1sym\" id=\"sdfootnote1anc\"><sup>1<\/sup><\/a>, Frantziako mailan jadanik baliabide gutiegi dituzten ospitaleek ezin diote paziente kopuruari aurre egin<a href=\"#sdfootnote2sym\" id=\"sdfootnote2anc\"><sup>2<\/sup><\/a>. Biarritzen eta Baionan Irati aretora eta Jean Dauger kirol zelaira bideratuak izan ziren eskola publikoetako ikasleak, haien ohiko ereikinenk ez baitituzte bero sapatik babesten. Halere toki kopurua ez zen nahikoa eta burasoei proposatu zitzaien haurrak etxean atxikitzea. Azken momentuan inprobisaturiko konponketa horiek argiki erakusten dute kolektiboki zein berant ibili garen eta zein guti prestatuak garen, politika aski ausartek gure iharduerak eta biziguneak aspaldidanik egituratu behar zituztelarik.<\/p>\n\n\n\n<p>Makro-etxaldeetan, oiloak eta zerriak masiboki hil dira, larrutze zerbitzuak gainezka dira, abere asko bertan presaka lurperatuak izanen dira, horrek dakarzkien osasun arriskuekin. Erreketan ur maila larriki apalak ziren ekainean. Berotzen diren eta oxigenoa galtzen duten uretan milaka arrain hil dira, Naoned hiritik gertuko Ancenis-Saint-G\u00e9r\u00e9on herrian bezala. Hegalaldia elkarteak egoera larrian ziren ohi baino xori gehiago artatu ditu<sup>1<\/sup>. Aurreko udetako bero uhin eta idorteek zanpaturiko oihanek hilkortasun handiak pairatuko dituzte, hainbat fruitu ekoizleren frutondoek bezala.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ardura ukatuak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bitartean, Frantziako gobernuari ez zaio hoberik bururatzen MaPrimeRenov\u2019 laguntza dispositiboaren diruztatzea murriztea baino, dispositibo hori etxebizitzen isolatzea lagundu behar lukeelarik. Berdinki, udalerriak klima aldaketari egokitzeko legundu behar lituzukeen funts berdearen diruztatzea ere murriztu du. Lurralde kolektibitateei erregai fosil gutiago erabiltzeko funtsezko laguntza ekartzen dien ADEME agentzia ere kolokan da, desegituratua izateko mehatxupean. Nolako kapitainak bere suhiltzaileei ura mozten die sute betean, eta zeren izenean&nbsp;?<\/p>\n\n\n\n<p>Udalerri mailan, neurri berdeen desegite erabakiak biderkatzen dira, ideologia hutsez. Bordelen, auzapez berriaren taldeak &#8220;Bordeleko eraikin neurritsu&#8221; labela deuseztu du, horrek promotoreak behartzen zituelarik bio-oinarriko materialak erabiltzera, zimentua mugatzera eta eraikuntza proiektuetan landaretza masiboki integratzera. Lore kutxak ere kentzen ditu horien orden aparkalekuak ezartzeko. Gugandik hurbilago Urru\u00f1an udalerriak bidegorri bat kentzen du bertan autoak berriz pasa daitezen.<\/p>\n\n\n\n<p>Europa mailan ere, 2024tik inguruneari buruzko legedia atzerakadak bat bestearen ondotik joan dira, baita diruztatze murrizketak edota klima aldaketa arintze eta horri aurre egiteko neurrien deuseztatzeak ere. Beti bi arrazoin berberengatik&nbsp;: epe-laburreko finantza-ikuspegia, eta neurri ekologikoen aurkako ideologia. Sute betean, kapitainek suhiltzaileei ura mozten diete ura garestiegia omen delako eta suhiltzaileak militanteegiak omen direlako. Premia larriagorik eta handiagorik ez balitz bezala.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Zientziaren kontrako norabideko hautu politikoak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Reporterre webgunean Vincent Lucchesek<a href=\"#sdfootnote3sym\" id=\"sdfootnote3anc\"><sup>3<\/sup><\/a> eta ARGIAn Urko Apaolazak<a href=\"#sdfootnote4sym\" id=\"sdfootnote4anc\"><sup>4<\/sup><\/a> oroitarazten duten bezala, bero uhinak ez dira zerutik heldu, bortizkeria politikoa dira. Zientziaren kontra, ondasun amankomunaren kontra, zaurgarrienen babesaren kontrako norabidean nahitara harturiko erabaki politikoen ondorioak dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Zergatiak ezagunank direnean, arriskuak aztertuak direnean, informazioa aspaldidanik erabaki-hartzaileei ekarria denean, erabaki hartzaileek funtsezko deus egin gabe igarotako hamarkada horiek eta legegintzako sabotaia horiek kriminalak baizik ez dira. Kriminalak, bete gabeko erantzukizunen katearen bukaeran hildakoak baitira, gero eta kopuru handiagoan, eta desproportzionalki zaurgarrienen artean. 2025 jadanik ekaineko bero uhinean<a href=\"#sdfootnote5sym\" id=\"sdfootnote5anc\"><sup>5<\/sup><\/a>, estima hori noski gora doitua izanen delarik eta horri heldu di diren bero uhinen hilak gahituko zaizkiolarik.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ez etsi<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ez dugu inoiz aski erranen&nbsp;: gradu hamarren bakoitzak merezi du. Amore ematen badugu, ondorioa are txarragoa izanen da. Klimatologoa eta IPCCko presidenteorde ohia den Jean-Pascal Van Yperselek buru egitera deitzen du, etsipena litzatekeelako erregai fosilen lobbyari egin diezaiokegun opari hoberena. Ez ditugu gure lurraldeak abandonatuko, bertan jadanik martxan diren alternatibak indartuko ditugu&nbsp;:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Bertan beroz itotzen ez garen eta bero uhinak elikatzen ez dituen etxebizitzetarako, Hego Akitaniako etxebizitza neurritsuaren xartak hainbat aholku ematen ditu, eraikinak ia energiaren ia erdia<a id=\"sdfootnote6anc\" href=\"#sdfootnote6sym\"><sup>6<\/sup><\/a> erabili eta BEGen%16<a id=\"sdfootnote7anc\" href=\"#sdfootnote7sym\"><sup>7<\/sup><\/a> isurtzen dituen gure lurralde honetarako.<\/li>\n\n\n\n<li>Udako bero uhinek eta lehorte eta muturreko eurien aldizkatzeak elikadura ekoizpenaren egonkortasuna kolokan ezartzen duelarik, behar dugun laborantza indartzea dagokigu\u00a0: tokikoa, bere lurzoruak biziarazten dituena, eta biztanle bakoitzari elikadura osasuntsu eta eskuragarria bermatzen diona.<\/li>\n\n\n\n<li>Ekonomia globalarekiko menpekotasuna murriztu dezagun\u00a0: ekonomia zirkularra garatu dezagun \u2013 konponketa, berrerabilpena eta zaborren murrizketaren bidez \u2013 tokiko enpleguen zerbitzuko, eta tokiko monetaren erabilpena orokortu dezagun.<\/li>\n\n\n\n<li>autoen hegemonia iraganean utzi behar dugu, praktikoak eta denei egokiak diren garraio kolektiboak garatuz, eta bizikleta bideak garatuz bizitoki eta lantoki nagusien artean<\/li>\n\n\n\n<li>erregai fosilak ere iraganean utzi behar ditugu\u00a0: energia burujabetzarantz joateko, ekoitzi dezagun tokiko energia herritar eta berriztagarria.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote1sym\" href=\"#sdfootnote1anc\">1<\/a> Ici Pays Basque irratia, ekainaren 25a<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote2sym\" href=\"#sdfootnote2anc\">2<\/a><em> <\/em><em>Apr\u00e8s sept jours de canicule, des hyperthermies, des malaises cardiaques et de premiers d\u00e9c\u00e8s\u00a0: les h\u00f4pitaux \u00e0 un \u00ab\u00a0point de basculement\u00a0\u00bb<\/em>, Le Monde, ekainaren 26a<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote3sym\" href=\"#sdfootnote3anc\">3<\/a> https:\/\/reporterre.net\/La-canicule-est-une-violence-politique<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote4sym\" href=\"#sdfootnote4anc\">4<\/a> https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/beroaldia-ez-du-zeruak-ekarri-biolentzia-politikoa-da<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote5sym\" href=\"#sdfootnote5anc\">5<\/a> \u201cLa canicule a d\u00e9j\u00e0 fait 1300 morts en Europe depuis le 21 juin, selon l&#8217;OMS\u201d, RTS, ekainaren 29a<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote6sym\" href=\"#sdfootnote6anc\">6<\/a> Iturria: AREC 2022<\/p>\n\n\n\n<p><a id=\"sdfootnote7sym\" href=\"#sdfootnote7anc\">7<\/a> Iturria: Ipar EH Elkargoko klima, airera eta enregia planaren legealdi erdiko txostena<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat urtetatik klima nahasmenduaren ondorioak pairatzen dituzten Hego globaleko populazioentzat ez bezala, Europan ondorio berriago horiek errealitate horretaz ohartzea areagotzen dute. Alta, hamarkadak ibili dira klimatologoak alarma jotzen, beti mezu bera errepikaturik\u00a0: karbono fosila erretzearengatik atmosfera berotzen da, muturreko eguraldiak bortitzagoak, luzeagoak eta ohikoagoak bilakatzen dira, eta haien albo kalteak gizartean, ekosistemetan eta ekonomian biderkatzen &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bero-uhinak-politikoak-dira-horiei-aurre-egitea-ere-bai\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":608,"featured_media":51625,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51629"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/608"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=51629"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51629\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":51630,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51629\/revisions\/51630"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/51625"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=51629"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=51629"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=51629"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}