{"id":51365,"date":"2026-05-06T21:16:10","date_gmt":"2026-05-06T19:16:10","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=51365"},"modified":"2026-05-06T21:16:12","modified_gmt":"2026-05-06T19:16:12","slug":"bizikutzu-64-2026ko-maiatza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-64-2026ko-maiatza\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 64 &#8211; 2026ko maiatza"},"content":{"rendered":"\n<p> <\/p>\n\n\n\n<p>Res non verba<br \/>Latinezko erran-moldea &#8211; Ekintzak, ez hitzak <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Mundua etengabeko krisian dagoela dirudi, boteretsuenen kapritxoen menpe; haien ikusmuga gehienetan ondoko hauteskundeetara edo inbertsioen etekinetara mugatzen baita.<\/p>\n\n\n\n<p>Sarritan ahulenek eta ingurumenak ordaintzen dituzte ondorio oso negatiboak.<\/p>\n\n\n\n<p>Krisiekin batean, edo ondoren, ekonomikoak direlarik 2008an bezala non \u00abzinezko aurkaria finantza (baitzen)\u00bb, edota osasun alorrekoak, COVID pandemiaren kasuan, beti datoz iragarpen-efektuak: usu \u00abhistoriko\u00bb gisa aurkezten dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Orduan, iduri du denek kontzientzia hartzen dutela gure sistema, kontsumo moldeak eta ohitura kaltegarriak sakonki aldatzearen garrantziaz.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina zer gertatzen da ondorengo munduarekin?<\/p>\n\n\n\n<p>Hormuzko itsasartearen blokeoak eta hidrokarburoen fluxuak, beste behin ere, promesa anitz egiteko aitzakia dira, bereziki trantsizio energetikoari dagokionez. Baina \u00abaldi berean\u00bb, gibelkako urrats handiak ere ematen dira (energia-ihes handiko etxebizitzak, laborantzan\u2026).<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi! bezalako mugimenduek jarrera horiek salatzen dituzte eta ekintza pragmatiko eta zehatzera gomitatzen dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da gehiago \u00abstorytelling\u00bb-erako garaia.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta\u00a0: Nicolas, 45 urte, Urru\u00f1a<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>&#8220;Bizin klimaren garrantziaz jabetu naiz. Esango nuke Bizik Euskal Herrira eta bere esparru militanteetara klimaren gaia hurbiltzen duela<\/em>.&#8221;<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"383\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-500x383.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51368\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-500x383.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-300x230.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-768x589.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-1536x1178.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-847x649.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI-600x460.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Nicolas-GONI.jpg 1565w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Urru\u00f1arra naiz. Gaur egun gehienetan Finlandian banago ere, nire bizitza soziala oraindik neurri handi batean Euskal Herrian dago. Halieutoa naiz, eta lanetik kanpo baratzean aritzea gustatzen zait. Biek dute lotura elikagaien ekoizpenarekin eta dimentsio ekosistemikoa.<br \/>2012an sartu nintzen Bizin. Garai hartan trantsizioak kezkatzen ninduen; gutxi hitz egiten zen horretaz eta horregatik eman nuen izena.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Hasieran, batez ere baliabide energetikoek kezkatzen ninduten; gero, Bizin, klimaren garrantziaz jabetu nintzen. Esango nuke Bizik Euskal Herrira eta bere esparru militanteetara klimaren gaia hurbiltzen duela.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Bizin gehien markatu nauena 2013ko Alternatiba izan zen, eta gero, 2018tik aurrera, EH Burujabe lurralde proiektua. 2012tik hona ikusi dut klimaren gaia gizartean gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen, eta 2019tik aurrera berriz garrantzia galtzen, pandemiaren ondorioz sortutako kontakizunen eraginez.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Klimaz, baliabide naturalez eta interdependentziaz ere hitz egiten dut Euskal Herriko hedabideetan: bi astean behin \u00abkapsula\u00bb bat Goiz Berrin 2019tik 2024ra, artikuluak Enbatan 2020tik, eta Argian 2022tik. Nire ekarpenak batez ere idatzizkoak dira, eta gai hauek molde hurbilagoan sentiarazten saiatzen naiz.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri\u00a0: Frantzia federal baterantz?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Frantziako zentralismoa azken uneak bizitzen ari ote da? Diskurtsoetan, eta baita ekintzetan ere, gertatzen ari diren aldaketek bide-aldaketa baten aukera erakusten dute.<br \/><br \/>Deszentralizazioa. Horra hor diskurtso politikoetan maiz agertzen den benetako \u00abitsas sugea\u00bb, komunikazio handiz lagunduta. Baina hitzetatik harago, sistema jakobino zaharrak bere horretan dirau, bere astuntasun eta ezintasun kronikoekin.<br \/>Hala ere, badirudi haizea aldatzen ari dela, eta ikuspegi pragmatikoak ikuspegi ideologiko hutsari kosk egiten diola.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Joan den hilabetean Alsazia Grand Est eskualdetik bereizteko lege-proiektua onartzea martxan den aldaketaren adibide da. Beste ekimen batzuk ere norabide berean doaz: PACA eskualdeko presidenteak duela gutxi adierazi zuen \u00abFrantziak hemendik aurrera benetako federalismo frantseserantz urrats historikoa eman behar duela. Ez da deszentralizazio ekintza bat gehiago, benetako haustura baizik\u00bb.<br \/>Eta Senatuan ere, Renaissance taldeko hautetsi batek \u00abProudhonen printzipio federatiboari\u00bb egin zion erreferentzia (sic).<br \/>Iritzi publikoa ere halako bilakaera instituzional baten aldekoa da. 2025eko IFOP inkesta batek hori erakusten du: frantsesen % 71 eskualdeen boterea indartzearen alde daude, % 73 lege nazionalak tokiko errealitateetara egokitzearen alde, eta\u2026 hiru euskaldunetik bi Estatus Bereziko Kolektibitate (EBK) baten sortzearen alde daude, Lyon metropoliarentzat dagoenaren antzekoa.<br \/>Beraz, bai klase politikoaren zati batek, bai iritzi publikoaren gehiengo zabal batek, beharrezkotzat jotzen dute bilakaera hori.<br \/><br \/>Euskal Hirigune Elkargoak (Euskal Elkargoak) bere egituran aitzina joateko bokazioa du, EBK bilakatzeko. Batera plataformak daraman aldarrikapena da (ikus Bizikutzu 61. zk.), berriki berrantolatua, eta maiatzaren 9an eginen du bere biltzar nagusia.<br \/>Agian Euskal Elkargoko hautetsi berriek baliatuko duten aukera bat bada hor?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"318\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-500x318.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51372\" style=\"width:848px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-500x318.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-300x191.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-768x488.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-847x538.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy-600x381.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/banksy.jpg 1392w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua: <\/strong><strong>Herritar zerbitzuak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bizi elakrtean zerbitzu zibikoan ari diren hainbat pertsonaren presentziak talde militantea sendotzea eta gure ekintzak garatzea ahalbidetzen du.<br \/><br \/>Bizik azken neguan bi boluntario hartu zituen zerbitzu zibikoan: Jennifer Mbang eta Lucile Chambon. Ingurumen politikako masterra egina, Lucile 2026ko martxoko herrietako eta elkargo hauteskundeekin lotutako Hitza Hitz kanpaina indartzera etorri da.<br \/>Bereziki komunikazioa eta hautetsiekiko harremanak landu ditu. Horrez gain, Biziko beste lan batzuetan ere lagundu du, hala nola Patxoki hustean eta boluntarioen mobilizazioan.<br \/>Gaur egun, herrietako hautetsiei beren agintaldiaren lehen urtearen bururatzean banatuko zaien sintesi-kita prestatzen ari da, eta aldi berean, maiatzaren 1.eko manifestaziorako boluntarioak mobilizatzen.<br \/>Lucilek eta Jenniferrek aktiboki parte hartzen dute elkartearen egunerokoan. Astero egiten diren eguneroko kudeaketa taldearen (EGT) bilkuretan eta, noski, Hitza Hitz taldearenetan parte hartzen dute.<br \/>Jenniferrek, hura ere Hitza Hitz kanpaina indartzeko kontratatua, hiru bideo egitean lagundu du, Lucia Barahonarekin elkarlanean, udal ekimenei buruz. Horrez gain, Biziren standaren arduraduna izanik, hainbat ekitalditan egon da: Urdaibai-k<br \/>Gernikan lortutako garaipena, Aberri Eguna, Eusko Eguna, eta laster maiatzaren 1.a. Lucileren kasuan bezala, haren egunak astelehenero EGT bilkuran zehazten diren zereginen arabera antolatzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Egin dugu! <\/strong><strong>Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskunde kanpaina<br \/><br \/><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Herriko Etxeetako\u00a0 eta elkargoko hauteskundeak parada izan dira Biziren ideiak eta proposamenak hautagaiei\u2026 eta orain hautetsiei helarazteko.<br \/>\u00a0<br \/>Biziko militanteek gogor lan egin dute klima herri eta elkargo hauteskundeen kanpainaren erdigunean kokatzeko. Agintaldi berri honetarako, Ipar Euskal Herriko biztanleen % 56 biltzen duten 28 herri izanen dira Bizi! elkarteak proposaturiko Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Ituna sinatu duten gehiengoek gobernatuak.<br \/>Apirilaren 11n, larunbatez, agintaldiko lehen elkargo kontseiluak Euskal Elkargoko Lehendakaria hautatu zuen. Denen harridurarako, Alain Iriart \u2014Hiriburuko auzapeza, ezker abertzalea eta Biziren Itunaren sinatzailea\u2014 bigarren itzulian gehiengo absolutuz gailendu zen.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Alain Iriartek engaiamendua hartu du 2026ko Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Ituneko neurriak gauzatzeko, bai herri mailan bai Euskal Elkargo mailan. Bizik zoriondu du eta irrikaz espero du ekintzen bizkortzea lurraldearen eraldaketa ekologikoa lortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Bizik espero du, halaber, Trantsizio ekologikoaren arduradun izanen den Lehendakariorde berria ezagutzea, harreman eraikitzaile bati lehenbailehen ekiteko, klimaren eta herritarren interesaren alde.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51370\" style=\"width:848px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-847x635.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/on-la-fait.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Maitzaren 6an, asteazkenarekin&nbsp;&nbsp; 19:00 &#8211; 21:00<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Maiatzaren 11n,<\/em><em> <\/em><em>astelehenarekin <\/em><em>&nbsp;&nbsp;<\/em><em>18:30 <\/em><em>&#8211;<\/em><em> 21:00 <\/em><em><br \/><\/em><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Maiatzaren 20an, asteazkenarekin <\/em><em>&nbsp;&nbsp;<\/em><em>19:00 <\/em><em>&#8211;<\/em><em> 21:00<\/em><br \/><strong>AHT <\/strong><strong>g<\/strong><strong>elditu lan-taldearen bilkura<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Maitzaren 25ean, astelehenarekin&nbsp;&nbsp; 19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura<\/strong><br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 22 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Maiatzaren 29an, ostiralarekin&nbsp;&nbsp; 19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Bizi! Barnekalderen bilkura<\/strong><br \/>EHLGko egoitzan &#8211; Ainiza-Monjolosen<br \/><br \/><\/p>\n\n\n\n<p><em>Maiatzaren 30ean, larunbatarekin &nbsp;&nbsp;14:00 &#8211; 18:00<\/em><br \/><strong>Biziren Biltzar Nagusia<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 3an, asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em>&nbsp; &nbsp;<br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 3an, asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<\/strong><br \/>Enbataren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 8an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;18:30 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 17an, asteazkenarekin&nbsp; &nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>AHT gelditu lan-taldearen bilkura<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Ekainaren 22an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 26an, ostiralarekin&nbsp;&nbsp; 19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Bizi! Barnekalderen bilkura<\/strong><br \/>EHLGko egoitzan &#8211; Ainiza-Monjolosen<\/p>\n\n\n\n<p><em>Ekainaren 29an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<\/strong><br \/>Enbataren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Uztailaren 1ean,&nbsp;asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em>&nbsp; &nbsp;<br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Res non verbaLatinezko erran-moldea &#8211; Ekintzak, ez hitzak Editoriala Mundua etengabeko krisian dagoela dirudi, boteretsuenen kapritxoen menpe; haien ikusmuga gehienetan ondoko hauteskundeetara edo inbertsioen etekinetara mugatzen baita. Sarritan ahulenek eta ingurumenak ordaintzen dituzte ondorio oso negatiboak. Krisiekin batean, edo ondoren, ekonomikoak direlarik 2008an bezala non \u00abzinezko aurkaria finantza (baitzen)\u00bb, edota osasun alorrekoak, COVID pandemiaren kasuan, &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-64-2026ko-maiatza\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":605,"featured_media":51368,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51365"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/605"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=51365"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51365\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":51375,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51365\/revisions\/51375"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/51368"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=51365"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=51365"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=51365"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}