{"id":51081,"date":"2026-03-08T10:59:00","date_gmt":"2026-03-08T09:59:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=51081"},"modified":"2026-03-08T10:59:01","modified_gmt":"2026-03-08T09:59:01","slug":"bizikutzu-63-2026ko-martxoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-63-2026ko-martxoa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 63 &#8211; 2026ko martxoa"},"content":{"rendered":"\n<p>Egia bortxarik gabe nagusitu behar da<br \/><strong>L\u00e9on Tolsto\u00ef<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko&#8230; gurekin harremanetan sar zaitez&nbsp; helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Herriko bozak dira herritarrak gehien mobilizatzen dituztenak. Horrek erakusten du, behin eta berriz, tokiko aterabideak direla baloratuenak.\u200b<br \/>Eta arrazoirekin, zeren senatuaren azken txosten batek baieztatzen baitu berotegi efektuko gas (BEG) isurien kontrako aterabideen % 75 toki mailan kokatzen dela.\u200b<br \/><br \/>Bizi! bere moldean ari da hauteskunde hitzordu garrantzitsu honetan parte hartzen. Ez zerrenda jakin baten alde eginez, baizik eta zerrenda guziei proposamen zehatzak proposatuz, bere estrategia pragmatikoari leial egonez.\u200b<br \/><br \/>Gaur egun sekula baino beharrezkoagoa da herritar arduratsu eta erneak izatea. Bizik, beste zenbait eragilek bezala, eginkizun hori betetzen segitzen du, gertakarietan oinarrituz eta espazio publikoan hain usu zabaltzen diren gezurretarik urrun egonez.\u200b<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Portreta<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Jennifer, 24 urte, Ziburu<\/strong><br \/><br \/>&#8220;<em>Ezezkotasun eta ezintasunezko sentsazio horren gurpil zoroa gelditzea lortu dut. Ez naiz borrokatzeko gogoa duen bakarra.<\/em>&#8220;<br \/><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"333\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-500x333.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51077\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-500x333.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-847x564.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait-272x182.jpg 272w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/portrait.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>Euskal Herrian hazi naiz, baina ama gaboniarra dut eta aita, berriz, flamandarra. Ttipitatik ari naiz injustizien kontra borrokatzen saiatzen. Horregatik ikasi nuen zuzenbidea. Baina konturatu naiz zuzenbide teorikoa ez dela inola ere errealitatearen isla.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Natura anitz maite dut. Mendiko edo itsasbazterreko ibilaldiak antsiaren aurkako sendagaiak ditut. Antsia hori areagotu zait batez ere Covidaren ondotik, bereziki gure gizartean den injustiziak, gure politikarien hipokrisiak eta bizidunarekiko errespetu eskasak elikatzen duten antsia.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Ingurumenaren alde engaiatzeko nahia izan zen Bizin sartzera bultzatu ninduena. Gure lurraldearen alde modu zehatzean aritu nahi nuen eta Hitza Hitz kanpaina politiketan eragin erreala izateko ekimen bikaina iruditu zitzaidan. Zerbitzu Herritarraren karietara ari naiz Hitza Hitz kanpainarentzat, eta bereziki komunikazioaz arduratzen naiz.\u200b<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Ene pentsamenduei erranahi baikorragoa ematea lortu dut eta ezkortasun eta ezintasunezko gurpil zoro hori gelditzea. Jatorri askotako jende andana ezagutu dut. Hainbeste adeitasun eta baikortasun sentitzeak zauri bat sendatu dit: ez naiz lurraldea sutan ezarri gabe borrokatu nahi den bakarra.<br \/>Ez nintzen elkarte munduan ohitua, baina lehen esperientzia honek begiak ireki dizkit, zehazki ari izan daitekeen mundu bat erakutsiz.<br \/><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri<br \/>Beskoitzeko Robles Arangiz etxea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Historiaz beterik den Robles Arangiz familiaren etxea Iparraldeko hainbat eragilerentzat formakuntza eta topagune izanen da etorkizunean.<br \/><br \/>Beskoitzen kokatua, Leku Eder etxea Manu Robles Arangiz-en familiaren etxea izana da; Manu izan zen ELA sindikatuaren sortzaileetako bat. Estatu kolpe frankistaren ondotik, familia Iparraldera erbesteratu zen eta hemen finkatu. Historiaz beteriko etxe hau harrera -eta erresistentzia- leku izan zen Bigarren Mundu Gerlan, eta gero, ospe handiko ostatua, hainbat pertsona ospetsuk maiz bisitatua. Etxeak euskal kultura eta arte munduko zenbait figura handi hazten ikusi du.<br \/><br \/>Etxea egun batez espekulazio merkatuan sar ez zedin eta interes orokorraren eta Euskal Herri askeago eta solidarioago baten eraikuntzaren zerbitzuko erabil zedin, Manu Robles Arangiz-en oinordekoek 2024an ondoriotasunez utzi zuten.<br \/>Berritze lan handien ondotik, bilkura eta formakuntza zentro iraunkor bilakatuko da etxea, Baionako atarian. Formakuntza, transmisio, gogoeta eta ikerketa gune estrategiko bilakatzeko xedea du, militantzia eta elkarte arloetan.<br \/><br \/>Logelak, sukalde eta komun kolektiboak, bulegoak eta bilkura gelak izango ditu etxeak, eta egun bakarreko edo egonaldi luzeagoetarako lan saioak egin nahi dituzten taldeei harrera eginen die; gainera, logistika espazioak ere eskainiko ditu.<br \/>Robles Arangiz etxearen berritzeak Biziko laguntzaileen inplikazio sendoa du oinarri: azken hilabeteotan hainbat lan brigada parte hartzaile antolatu dira lanak aitzina eramateko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"348\" data-id=\"51075\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-500x348.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-51075\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-500x348.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-300x209.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-768x535.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-847x590.png 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1-600x418.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/robles1.png 1442w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"216\" data-id=\"51079\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-500x216.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-51079\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-500x216.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-300x129.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-768x331.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-847x365.png 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2-600x259.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Robles2.png 1168w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua<br \/>Hitza Hitz Taldea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>2026ko Ituna, Herriko bozetarako aurkezten diren zerrendei proposatzen zaie. Tresna ezinbestekoa zaie biztanleei, beren hautua egiten laguntzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Hitza hitz. Aturri bazterreko arte urbanoan zein tokiko marka batzuen baliatze merkantilean, atsotitz ezaguna aspalditik famatua da Iparraldean.<br \/>Bizin, Hitza Hitz izena darama, batez ere, lurraldearen trantsizio ekologiko sakona bultzatzeko helburua duen lan-talde oso aktiboak. Haren kideek, begirale ekologikoek, duela 6 urte Metamorfosi Ituna sinatu zuten 46 Herriko Etxeen ekintzak segitu dituzte. Jarraipen txostenak, berri paperak, hautetsi eta langileentzako formakuntzak eta sentsibilizaziorako afixak prestatu dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Klima eta biztanleentzat 2026ko Itun berria herriko bozetara aurkezten diren zerrendei proposatzen zaie. Herritarren beharrei eta larrialdi ekologikoari aldi berean erantzuten dieten ekintzak biltzen ditu. Bizik martxo hasieran argitaratuko du zerrenden engaiamenduen berri emanen duen barometroa.<br \/>2026ko Itunak, gainera, baliabide izan nahi du udal taldeentzat, eta lehen agintaldiko urtean egin behar diren ekintzak gogorarazten dituen laguntza kit bat bidaliko zaie. Beren herrian ekintzak bizkortu nahi dituzten begirale berriak ongi etorriak dira!<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Egia usu auzitan ezartzen den garaian, Hitza Hitz taldearen hitza baliabide baliotsua da lurraldeko biztanleentzat, erabaki argituak hartzen laguntzen baititu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu<\/strong><br \/><strong>Klimaren aldeko 2026ko Ituna<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kolektibitateek klima arloko borrokan duten botereaz ohartzea eta hauteskundeetan ohartuki bozkatzea da 2026ko Itunaren helburua.<br \/>\u00a0<br \/>Datozen Herriko bozen karietara, martxoaren 15ean eta 22an, Bizik argitaratu du klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itun berria. Itunak dituen hemeretzi neurriek fitxa zehatz bat badute, plantan ezarri beharreko ekintzak baita baliabide eta adibideak ere zehazten dituena. Azken asteotan, elkarteak hauteskundeetarako zerrenda guziei Ituna sinatzeko deialdia egin die, etorkizun bizigarria bermatzeko eta denen ongizatea eta osasuna hobetzeko indarrez eta erabakitasunez ari izateko engaiamendua har dezaten.<br \/>GIEC\/IPCCaren azken txostenaren arabera, etorkizun erresiliente eta bizigarria oraino gure esku da, baldin eta berotegi efektuko gasen isuriak anitz, laster eta molde iraunkorrean murrizten baditugu \u00abhamarkada kritiko\u00bb honetan. Herriko Etxeen eta Euskal Hirigune Elkargoaren baitan, hautetsiek ekintza palanka anitz dituzte okerrena saihesteko!<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunak, programen anbizio ekologikoa handitzea eta hautagai zerrendak tresnez hornitzea du helburu. Herritarrentzat, tokiko kolektibitateen boterea hobeki ulertzen lagunduko du eta ohartuki bozkatzea ahalbidetuko. Lerro hauek idazten ditugun unean, jada hamaika zerrendak Ituna izenpetua dute.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51073\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-847x635.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/onlafait.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Martxoaren 8an, igandearekin &nbsp;&nbsp;11:00etan<\/em><br \/><strong>Emazteen eskubideen aldeko borrokaren nazioarteko egunaren karietara manifestaldia<br \/><\/strong>Abiatzea, Baionako Geltokitik<br \/><br \/><em>Martxoaren 9an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;18:30 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Martxoaren 15ean, igandearekin<\/em><br \/><strong>Herriko Bozen lehen itzulia<\/strong><br \/><br \/><em>Martxoaren 22an, igandearekin<\/em><br \/><strong>Herriko Bozen bigarren itzulia<\/strong><br \/><br \/><em>Martxoaren 23an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<\/strong><br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 22 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Martxoaren 24an, asteartearekin<\/em><br \/><strong>Etor Bizirekin lasterka egitera Korrikara<\/strong><br \/>Hitzordua, 1479 km-an, Mubec karrikan &#8211; Baionan &nbsp;&nbsp;21:15ean.<br \/><br \/><em>Martxoaren 28 eta 29an<\/em><br \/><strong>Estaldura leungarrien prestaketa Beskoitzen<br \/><\/strong><br \/><em>Apirilaren 1ean, asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Apirilaren 13an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;18:30 &#8211; 21:<\/em>00<br \/><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Apirilaren 15ean, asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>AHTri EZ lan taldearen bilkura<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Apirilaren 25 eta 26an<\/em><br \/><strong>Holtzen plantan ematea Beskoitzen<\/strong><br \/><br \/><em>Apirilaren 27an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<br \/><\/em><strong>Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Apirilaren 27an, astelehenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:<\/em>00<br \/><strong>Euskaraz Bizin lantaldearen bilkura<\/strong><br \/>Enbatan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<br \/><br \/><em>Maiatzaren 1ean, ostiralarekin<\/em><br \/><strong>Manifestaldi aldarrikatzaile eta solidarioa Baionan<\/strong><br \/><br \/><em>Maiatzaren 6an, asteazkenarekin &nbsp;&nbsp;19:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egia bortxarik gabe nagusitu behar da<br \/>\nL\u00e9on Tolsto\u00ef<\/p>\n<p>Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-63-2026ko-martxoa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":605,"featured_media":51077,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51081"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/605"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=51081"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51081\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":51082,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/51081\/revisions\/51082"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/51077"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=51081"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=51081"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=51081"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}