{"id":48617,"date":"2025-03-05T15:49:14","date_gmt":"2025-03-05T14:49:14","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=48617"},"modified":"2025-03-05T15:49:16","modified_gmt":"2025-03-05T14:49:16","slug":"bizikutzu-57-2025ko-martxoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-57-2025ko-martxoa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 57 &#8211; 2025ko martxoa"},"content":{"rendered":"\n<p>\u00ab <em>Usu, etsipenak hainbat borroka irabazi ditu.<\/em> \u00bb<br \/><strong>Voltaire<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko&#8230; gurekin harremanetan sar zaitez&nbsp; helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Edonondik etorririk ere, berriak txarrak dira&#8221; zioen kantu batek. Eta egia da gehiegizko informazioaren praktikak atseden guti uzten duela larrialdi klimatikoa kontuan hartzearen&nbsp; gibelatzean edo sinpleki, haren ukatzean!<\/p>\n\n\n\n<p>Baina ikuskizun politiko-mediatiko triste honetatik harago, militanteek, isil-isilik, munduaren beste ikuspegi bat eta perspektiba berriak eskaintzen dituzte, hala nola euskoa Hegoaldera zabaltzeko proiektua.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik dinamika horretan parte hartzen du eta bazterrak mugiarazten ditu, berrikitan Publizitatea Geldi kanpainak erakutsi duen bezala. Horren erakusle da, halaber, eztabaida eta hitzaldiekin egin informazio-lana, gai ekologikoak beren konplexutasunean ulertzea ahalbidetzen duena eta, beraz, diskurtso murriztuen erraztasuna saihesten duena.<\/p>\n\n\n\n<p>Gerta lekiguken etsipena sendatzeko, aholku bat, kasik errezeta bat: senda ezazu borroken irabazteko ekintza militantearen bidez!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Portreta<\/strong><br \/><strong>L\u00e9na, 23 urte, Angelu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>&#8220;Euskal Herrian elkarte sare bat eta elkartasun sare zinez trinkoak aurkitu ditut, eta hori paregabea iruditu zait.&#8221;<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"637\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/thumbnail_portrait-500x637.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-48615\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/thumbnail_portrait-500x637.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/thumbnail_portrait-300x382.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/thumbnail_portrait-600x765.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/thumbnail_portrait.jpg 670w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Euskal Herrian migratzaileak laguntzen dituen elkarte batean lan egiten dut, eta horren karietara dut Bizi! aurkitu.<\/p>\n\n\n\n<p>Ikasketak Bretainian egin nituen, gero Frantziako hego-ekialdean, eta beti sartu izan naiz pertsona migratzaileekiko elkartasun elkarteetan, baina Euskal Herrian elkarte sare eta elkartasun sare zinez trinkoak aurkitu ditut, eta hori paregabea iruditu zait. Bizi!-ko &#8220;migratzaileen sustengu taldea&#8221;-n sartu naiz, sail horretan ari diren elkarte ezberdinen artean zubiak egiten laguntzen duena eta toki mailan gogoeta kolektiboa elikatzen duena : hori berehala interesatu zitzaidan. <em>J\u2019accuse<\/em> kanpainan engaiatuak gara, pertsona auzipetuak laguntzeko eta migrazio politikak salatzeko. Zinez bihotz-sustagarria zait hainbeste jende mobilizatzen ikustea, baita liluragarria ere sail hortan ari diren Ipar zein Hego Euskal Herriko erakundeen bilkura batean parte hartzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Honara heldu nintzen hemengo inor ezagutu gabe, edo kasik, eta Bizi!-k bidea eman dit nire militante sentsibilitate berdinak dituen jendearekin elkartzeko, eta Euskal Herria hobeki ulertzeko, hartan integratzen saiatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Jatorriz bretoia izanki, pozten naiz kultura eta batez ere tokiko hizkuntza ere baloratuak diren herrialde bat aurkitzeaz: Bretainia hortaz inspiratu beharko litzateke!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Adimen Artifiziala: hondamendi ekologikoa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Adimen Artifizialerako lasterketa abiatua da, proiektuak eta inbertsioak erraldoikeriaz lehiatzen dira, baina oraindik promes bat baizik ez denak alimaleko kostu ekologikoa ukanen du.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Joan den abenduaren 6an, Eliseoak iragarri zuen Arabiar Emirerri Batuekin hitzarmen bat izenpetuko zuela Europako Adimen Artifizialaren &#8220;campus&#8221; handiena eraikitzeko Frantziako estatuan. Datu zentro erraldoi bat izanen du, gigawatt bat arteko kalkulu gaitasunekoa.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Emirerriek 30 eta 50 miliar euro artean inbertitu nahi dituzte azpiegitura horretan, baina ez dute jakinarazi horren kokapena. Ziztu bizian kontra joaten ari garen pareta jadanik aski lodia ez balitz bezala, horra non, AArako (Adimen Artifizialerako) lasterketarekin, egiazko ofentsiba hasten dugun biziaren aurka.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Larrialdi klimatiko, sozial eta ingurumenekoen tenorean, alderdi horrek ez ditu prentsan titulu handiak sortzen, alta teknologia horren kostu ekologikoa gaitzekoa da. Energia eta lehengai franko kontsumituz, AAk besteak beste arriskuan ezartzen ditu enpresa teknologiko handien &#8220;zero garbia&#8221; planak.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Nazioarteko Energia Agentziaren proiekzio baten arabera, datu zentroen, AAren eta kriptoaktiboen mundu mailako industriak elektrizitate kontsumoa bikoiztuko luke 2026rako, eta atmosferan 37 miliar tona CO2 gehiago sortuko lituzke. Hau da, Japonia bezalako herrialde baten urteko kontsumoaren parekoa.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Frantziako estatuan, sektore horrek bakarrik 50 milioi tona CO2 sortu beharko lituzke urtero 2050ean, Arcep eta Arcom erregulazio agintariek ohartarazi dutenez. &#8220;Adimen artifiziala zentzugabekeria hutsa da&#8221;, honela laburbildu du Celia Izoardek, Reporterre-n idazle, kazetari eta kronikagileak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"333\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-500x333.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-48611\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-500x333.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-300x200.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-768x512.jpeg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-847x565.jpeg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-600x400.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA-272x182.jpeg 272w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/IA.jpeg 960w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Publizitatea Geldi Taldea\u00a0<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Rol garrantzitsua du publizitateak gainkontsumo eredu bat sustatzeko. EHE-n aitzinamendu konkretuak lortzeko borrokatzen da Publizitatea Geldi Taldea.<\/p>\n\n\n\n<p>2022an zen Publizitatea Geldi Taldea egituratu eta ofiziala egin Bizi!-ren baitan. Rol garrantzitsua du publizitateak klimak eskatu norabide aldaketarekin bat egiten ez duen gainkontsumo ereduaren sustapenean!<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Gaur egun, bere bataila nagusian buru belarri sartua da taldea: Euskal Hirigune Elkargoa apailatzen ari den \u00a0 \u00a0 Herriarteko Tokiko Publizitate Araudia (RLPI\/HTPA). Helburua izanik HTPA honek gainpublizitatetik babes gaitzan eta Bizi!-ren proposamenak bere egin ditzan.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>\u00a0Egunerokoan eragin zuzena ukanen du araudi honek Ipar Euskal Herriko 158 herrien eta haien biztanleengan. Publizitatea jadanik denetan sartzen da, usu legearen kontrako jokamoldeak erabiliz: eskolen inguruan, autobus aterpeetan, herri eta hirien sarbideetan, zirkulazio argien aitzinean. Garrantzitsua da publizitate mailukatze hau mugatzen laguntzea eta babes neurriak defenditzea.<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>\u00a02025eko ikainean bozkatuko dute THPA proiektua. Lehenago dugu mugitu behar! Publizitatearen lekua Ipar Ipar Euskal Herrian azkarki mugatuko duen THPA lortu behar dugu. Horretarako hainbat neurri plantan ezarri behar dira, hala-nola publizitate panel numerikoen debekua, publizitaterik gabeko eremu bat&#8230; Zuen agendak atera itzazue, martxoaren 22ean, antipub besta antolatuko du taldeak, Patxokin, Baionan, 19:00etatik aitzina, afixak bestelakotzeko lantaldea, quizz eta kontzertuarekin!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu!<br \/><\/strong><strong>Ahal bezainbat jende formatu eta informatu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Informatzea eta formatzea Bizi! elkartearen ekintzaren zutabeak dira. Urte guzian, hitzaldiak eta debateak antolatzen ditugu, denek tematika desberdinak ezagutu eta barnatu ditzaten.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi! elkartearen lan ardatz garrantzitsuetariko bat da. Gai desberdin batzuei buruz formatu eta informatu, bai maila teoriko eta orokorrean, bai hurbiltze konkretuago eta bertakoagoarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain dela guti, hautetsientzako formakuntza bereziak antolatu ditugu (ikus bizikutzu 44).<\/p>\n\n\n\n<p>Baina molde zabalagoan, denei zuzendutako mintzaldi batzuk ere proposatu ditugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Joan den urriko Klima astean, mahai-inguru batek bertako eragile batzuk bildu zituen Iparraldeko trantsizio ekologikoari buruz puntu bat egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Urte beraren bukaeran, Nicolas Go\u00f1ik mintzaldi bat eman zuen ur baliabideari buruz, aldaketak eta hauen ondorioak baita baitezpada hartu behar diren neurriez ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Urtarrilean, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedentzia zibilari buruzko formakuntza antolatu genuen, baita <em>Atalante<\/em> eta beste elkarte militante batzuekin, etorkinei buruzko film eta eztabaida bat ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Berrikitan, Hegoaldeko sindikalista batek eta Jon Palais-ek mintzaldi bat animatu dute klima eta justizia soziala paraleloan ezartzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Bat-bateko gaininformazioaren (edo desinformazioaren) tenorean, mintzaldi eta eztabaida hauei esker urruntasuna har daiteke eta gai konplexuak hobeki uler daitezke.<\/p>\n\n\n\n<p>Egon zaitezte (egiazki) informatuak eta adi gure agendari!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-500x375.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-48613\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-500x375.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-300x225.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-768x576.jpeg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-847x635.jpeg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference-600x450.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2025\/03\/conference.jpeg 900w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 5ean, asteazkenarekin\u00a0 \u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Biziren hilabeteroko topaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 8an, larunbatarekin \u00a0\u00a017:00<br \/>Emakumeen eskubideen nazioarteko egunerako manifestaldia<br \/>Abiatzea Baionako geltokitik<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 10ean, astelehenarekin \u00a0\u00a018:30 &#8211; 21:00<br \/>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 \u2013 Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 11n, asteartearekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 20:30 \u00a0<br \/>Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura \u00a0<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 12an, asteazkenarekin \u00a0\u00a018:30 &#8211; 21:30<br \/>Digitalaren Freskoa (izena emaitean)<br \/>Akelarre, Pontrique karrikako 4 \u2013 Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 17an, astelehenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00 \u00a0<br \/>Jakazan\/k Biziren Logistika taldearen bilkura<br \/>Patxokian<br \/>Tonneliers-en karrikako 23bis-ean &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 19an, asteazkenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 22an, larunbatarekin \u00a0\u00a019:00etarik goiti \u00a0<br \/>Publizitatearen kontrako besta<br \/>Patxokian<br \/>Tonneliers-en karrikako 23bis-ean &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 22an, larunbatarekin\u00a0 \u00a010:00 \u2013 13:00<br \/>Hitza Hitz Formakuntza: Herriko Etxeen kargualdi bukaerako datuen ebaluaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 22an, larunbatarekin\u00a0\u00a0 17:00<br \/>Elkartasunen martxa \u00ab\u00a0elkarrekin arrazakeria eta faxismoaren kontra\u00a0\u00bb<br \/><strong>Merkatu Estaliaren aintzinean &#8211; Baionan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 24an, astelehenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura<br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Martxoaren 28an, ostiralarekin\u00a0 \u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Bizi: Barnekalderen bilkura \u00a0<br \/>EHLGko egoitzan &#8211; Ainiza -Monjolosen<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 2an, asteazkenarekin\u00a0 \u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Biziren hilabeteroko topaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 8an, asteartearekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 20:30 \u00a0<br \/>Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 14an, astelehenarekin\u00a0 \u00a018:30 &#8211; 21:00<br \/>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 \u2013 Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 16an, asteazkenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Kordelierren karrikako 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 16an, asteazkenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00<br \/>Biziren Deskubritze Aperitifa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 21ean, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00 \u00a0<br \/>Jakazan\/k Biziren Logistika taldearen bilkura<br \/>Patxokian<br \/>Tonneliers-en karrikako 23bis-ean &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 25ean, ostiralarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Bizi: Barnekalderen bilkura \u00a0<br \/>EHLGko egoitzan &#8211; Ainiza -Monjolosen<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 26an, larunbatarekin \u00a0\u00a010:00 &#8211; 13:00<br \/>Hitza Hitz Formakuntza: Herriko Etxeen kargualdi bukaerako bilanaren ebaluaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Apirilaren 28an, astelehenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 1ean, ostegunarekin<br \/>Langileen eguna<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 7an, asteazkenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<br \/>Biziren hilabeteroko topaketa<br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Kordelierren karrikako 20 &#8211; Baionan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00ab Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. \u00bb<br \/>\nAntonio Gramsci<\/p>\n<p>Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-57-2025ko-martxoa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":48615,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48617"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48617"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48617\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":48618,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48617\/revisions\/48618"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/48615"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48617"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48617"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48617"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}