{"id":48170,"date":"2025-01-13T11:09:20","date_gmt":"2025-01-13T10:09:20","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=48170"},"modified":"2025-01-13T11:09:23","modified_gmt":"2025-01-13T10:09:23","slug":"sute-alimaleak-kalifornian-ekiteko-premiaren-oroitaraztea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/sute-alimaleak-kalifornian-ekiteko-premiaren-oroitaraztea\/","title":{"rendered":"Sute alimaleak Kalifornian: ekiteko premiaren oroitaraztea"},"content":{"rendered":"\n<p><strong><em>2024. urtea da ofizialki erregistraturiko urterik beroena, eta muturreko gertakari meteorologikoak gero eta maizago agertzen dira, adibidez, azken egunetan Kalifornian, eta azken asteetan Mayotte eta Valentzian. Bizi! elkarteak ekiteko premiaz oroitarazten du eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoari bultzada emateko urtarrilaren 25 eta 26an Baionan trukaketa eta lan asteburura gomita luzatzen du.<\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>2024: Muga gainditua, Parisko klimari buruzko akordioa arriskuan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Copernicus, Europar Batasuneko datuak biltzeko programaren azken txostenak, baieztatzen du 2024a izan den urterik beroena dela eta azken bi urteetako batez bestekoak + 1,5 \u00b0C-ko beroketa gainditzen duela industria aitzineko garaiarekin alderatuta. Parisko itunaren helburu anbiziotsuena, planetako batez besteko tenperaturaren +1,5\u00b0C-ko igoera ez gainditzea, behin betiko gainditzeko zorian da datozen urteetan.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;<em>Uste baino askoz lehenago heldu den muga honek nazioarteko politiken klima-larrialdia mugatzeko\u00a0 porrota kolektiboa adierazten du. 1,5 \u00b0C hori ez da irudi abstraktu bat. Horrek ondorioztatzen ditu bero-bolada hilgarriak, laborantza uzta galduak eta populazio desplazamendu masiboak<\/em>&#8220;, gehitzen du Romain Dussaultek Bizirentzat.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Suteak Kalifornian: diruak ez du klima aldaketatik babesten<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Muturreko bero-boladak Hego Asian, uholde suntsitzaileak Erdialdeko Europan, Sahelen edo Valentzian, sute alimaleak Brasilen, Ipar Amerikan eta Errusian, zikloiak Karibetan, Hego-ekialdeko Asian edo Mayotte-en&#8230; Lurreko bazterrik ez da, gero eta maizago gertatzen eta biziagoak diren muturreko gertakari klimatikoetarik babestua. Batzuk oraino arriskutik babestua zirela uste zuten garaia bukatua da.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Los Angelesen, kontrolik gabeko suteek milaka hektarea eta etxebizitza hondatu eta, dozenaka mila pertsona ihes egitera behartzen dituzte. Lehorte kronikoek eta haize bortitzek bultzaturiko sugar hauek ere klima nahasi baten isla dira. &#8220;<em>Hollywoodeko izarrek berreraikitzeko bitartekoak izanen dituzte, muturreko gertakari meteorologikoen biktima gehienek ez bezala. Araiz sute hauek duten oihartzun mediatikoak lagunduko du murruari buruz buru belarri goazela mezua pasatzen. Aberatsenak ere klima gehienik suntsitzen dutenak dira, espero dugu ulertuko dutela ez dela ondoriorik gabe izanen, haientzat ere<\/em>\u201d salatzen du Bizirentzat\u00a0 Lilas Dinclauxek.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Tokiko mailan ekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bizirentzat ezinbestekoa da ekiten segitzea, txarrena saihesteko gradu hamarren bakoitzak balio du. Donald Trump berriz Estatu Batuetako presidentea den munduan, eta frantses estatuko gobernuburuak Pauera hegazkin pribatuz joan-jina egiten duelarik, Mayotte Chido zikloiak suntsitzen duen bitartean, elkarte ekologistak uste du esperantza beheretik datorrela, eta&nbsp; palanka asko badirela Ipar Euskal Herrian zehar berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko eta gure lurraldeak sendoago bilakatzeko kontrolaz kanpo gelditzen hasia den atmosfera batean.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoan parte hartzeko deia&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren alde engaiatu nahi duten pertsona guziak gomitatzen ditu trukaketa eta lan asteburuan parte hartzera urtarrilaren 25 eta 26an Baionan. Egitarauan: tailerrak eta aurkezpenak 2020-2026 kargualdiaren Herriko Etxeen eta Euskal Elkargoaren bilanari buruz, eta baita 2026ko herriko bozei buruzko desmartxa berriaren abiatzeari buruz.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Programa osoa eta izena emateko formularioa eskuragarri dira Biziren webgunean: <a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/metamorfosi-ekologikoa-2026ari-so-bilana-egiten-dugu\">https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/metamorfosi-ekologikoa-2026ari-so-bilana-egiten-dugu<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>L\u2019ann\u00e9e 2024 est officiellement l\u2019ann\u00e9e la plus chaude jamais enregistr\u00e9e, et les \u00e9v\u00e9nements climatiques extr\u00eames se font de plus en plus fr\u00e9quents comme ces derniers jours en Californie, et comme ces derni\u00e8res semaines \u00e0 Mayotte et \u00e0 Valence. L\u2019association Bizi! alerte sur l\u2019urgence \u00e0 agir et invite \u00e0 un week-end d\u2019\u00e9changes et de travail les 25 et 26 janvier prochains \u00e0 Bayonne pour dynamiser la m\u00e9tamorphose \u00e9cologique du Pays Basque Nord.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/sute-alimaleak-kalifornian-ekiteko-premiaren-oroitaraztea\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":608,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[442],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48170"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/608"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48170"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48170\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":48171,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48170\/revisions\/48171"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48170"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48170"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48170"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}