{"id":47946,"date":"2024-11-25T16:20:09","date_gmt":"2024-11-25T15:20:09","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=47946"},"modified":"2024-11-25T16:31:24","modified_gmt":"2024-11-25T15:31:24","slug":"bizikutzu-55-2024ko-azaroa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-55-2024ko-azaroa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 55 &#8211; 2024ko azaroa"},"content":{"rendered":"\n<p>\u00ab Ez lurra, ez emazteak,\u00a0 ez dira konkista lurraldeak. \u00bb<br \/><strong>Boliviako feministen eslogana<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko&#8230; gurekin harremanetan sar zaitez\u00a0 helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bizi!-rentzat, gaiak ez doaz bata bestearen kontra, errotik lotuak dira, elkarren menpekoak. Pixka bat gure ekosistemaren irudira, militanteen artean usu erabiltzen den terminoa erabiliz.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Munduaren akabantza, hilabete hondarra, borroka bera. Bada gure herrian leku garrantzitsua duen beste borroka bat, feminismoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta hau ere, ekologia arloko borrokarekin nahasten da, agerian ezarri dugun Boliviako esloganak hain ontsa&nbsp; erakusten duen bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina Mazan-eko bortxaketez ala AHTaz arizatean, harrapakinez eta menperatzeaz ari gara.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi!-ren Ekofeminismoa Taldea&nbsp; borroka bikoitz honen parte da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta<\/strong><br \/><strong>Elise, 49 urte, Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>&#8220;Taldeak ematen duen indarra eta kemena maite ditut.&#8221;<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"653\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-500x653.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-47933\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-500x653.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-300x392.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-768x1003.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-1176x1536.jpg 1176w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-scaled.jpg 1569w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-847x1106.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk1-600x783.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>Beti engaiatu naiz mugimendu kolektiboetan,&nbsp; taldeak ematen duen indarra eta kemena maite ditut.&nbsp; Bizi!-n gustatu zaidana, haren helburu bikoitza da: trantsizio ekologikoa eta justizia soziala; eta franko naturala izan zitzaidan Bizi!-n parte hartzea,&nbsp; Parisen hainbat urte iragan ondoan Euskal Herrira bizitzera itzuli nintzelarik.<\/p>\n\n\n\n<p>Zenbat eta gehiago ikertu, orduan eta gehiago kezkatzen nau egungo eta etorkizuneko egoerak. Militante izateak laguntzen nau depresioan ez sartzeko, mugimenduan sentitzeko. Balio berberak partekatzen dituen pertsona talde baten barnean lan egitea motibagarria da eta aldaketa bideragarriak ikusteko aukera ematen digu.<\/p>\n\n\n\n<p>Alternatiba eta Euskal Herria Burujabe bezalako&nbsp; hitzordu nagusietan parte hartu nuen eta maiatzetik goiti koordinaketa taldearen kide naiz. Jadanik anitz ikasi dut Bizi!-ko militante gisa. Laneko metodoak preziatzen ditut eta erabaki kolektiboak hartzeko tresna eraginkorrak plantan ematea estimatzen dut. Kanpaina bat behar bezala eramateko estrategiei buruz ere asko ikasten dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Trantsizio ekologikoan ahal bezain bat jende inplikatzeko, ezinbestekoa iruditzen zait kontakizun berriak lantzen segitzea. Adibidez, bihotz-pizgarria izan zitzaidan \u201c2053, Metamorfosiaren kontakizuna Euskal Herrian\u201d liburuaren idazketan parte hartzea, hau da 2053ko&nbsp; erronka klimatiko eta sozialei buru egitea kausitu duen Ipar Euskal Herria irudikatzen duen fikzioa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>AHT proiektuak berriz ere mehatxatzen du!<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>AHT proiektuak azeleraldia ukan berria du&#8230; gero eta lasterrago murruari kontra joateko!<\/p>\n\n\n\n<p><br \/>Uztailean, Europako Batzordeak 19,5 milioi euroko aurrekontua eman zuen Hego Mendebaldeko Trenbide Proiektu Handiaren (GPSO) bigarren faseari buruzko azterketetarako, Euskal Herria zeharkatuko lukeen trenbidea, Akizetik Estatu espainoleraino.<\/p>\n\n\n\n<p>Proiektu horren fermuki kontra den Bizi!-k, gure lurraldearentzat mehatxu berri honi ihardoki dio aberatsen manifa antolatuz Baionako ospitalearen aitzinean. Urriaren 10ean, goizez, gure militanteek ekintza parodikoa antzeztu zuten, GPSO horrentzat iragarri kostuaren eta Euskal Kostaldeko Ospitalearen zailtasun ekonomikoen arteko paraleloa egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Oinezkoei eta erizainei eskuorri bat banatu zieten, ironikoa bezain mamiari buruz funtsezkoa. Hor agertu zen \u201cAHT-aren 7 kilometroren prezioan, 1.240 oheko ospitalea\u201d eraiki zitekeela.<\/p>\n\n\n\n<p>Zenbait egun lehenago, ezkerretik, zentrotik eta ekologistetatik etorritako zenbait parlamentarik Michel Barnier-ri idatzi zioten luzamen bat plantan ezartzea eskatzeko eta eztabaidan jarria den proiektu horri buruzko erreferendum bat antolatzeko. Lehen ministroari igorri zioten gutunean, Gironde departamenduko hautetsiek proposatu zuten zenbait miliarren aurrezteko bide bat: Bordeleren eta Tolosaren artean abiadura handiko trenbidea sortzeari uko egitea, egungoaren berritzearen faboretan, Akitaniako 600 hautetsik baino gehiagok partekatzen duten jarrera.<\/p>\n\n\n\n<p>Egiten bada, trenbide berri honek 2042. urtera arte ez luke sortu behar, Tolosa-Bordele eta Bordele-Akize zatien eraikitzearen ondotik.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"333\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-500x333.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-47937\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-500x333.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-847x565.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv-272x182.jpg 272w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/lgv.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Omenialdia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Maixan Arbelbide joan zaigu, Bizi!ren lehen bazkideetarik bat, hastapenetik sustengua ekarri<br \/>diguna.<\/p>\n\n\n\n<p>Maixan Arbelbide joan zaigu, Bizi!ren lehen bazkideetarik bat, hastapenetik sustengua ekarri diguna.<\/p>\n\n\n\n<p>Milesker Maixan ekarri diguzun guziagatik. Agur eta ohore!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-47941\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-847x635.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/thumbnail_MaixanArbelbide-Argazkia-Gabrielle-Duplantier-Paf-elkarte-feministarekin-antolatu-feministe-feminista-erakusketa-2019-1.jpg 1134w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Ekofeminismoa<\/strong> taldea<\/p>\n\n\n\n<p>Duela guti berriz abiatua, Ekofeminismoa taldeak bere lekua aurkitu nahi du Ipar Euskal Herriko ekosistema feministan, eta eraikitzen ari den antolakuntza horretara bere harria ekarri.<br \/>2018an lehen <em>Euskal Herri Burujabe<\/em> kari sortua, Bizi!-ko Ekofeminismoa taldea lotan egon da, duela guti talde motibatu berri batek bultzatu arte.<\/p>\n\n\n\n<p>Oraindik lehentasunezko gairik zehaztu ez badu ere, taldeak zaintza lan bat segurtatzen du eta haren lau kide aktiboenak beren buruak tokiko sare feministan ezagutarazteko lanean ari dira. Ekimen horrek fruituak eman ditu.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cKolektibo guziak zerrendatu ditugu eta haiekin harremanetan jarri gara topaketa bat proposatzeko. Helburua zen ikustea zer ekarpen egin liezaiekeen Biziko Ekofeminismoa taldeak behar bereziak dituztenei &#8220;, dio taldeko kide batek.<\/p>\n\n\n\n<p>Helburua: elkar laguntzea eta taldean lan egitea, bereziki martxoaren 8an (emazteen eskubideen nazioarteko eguna) eta azaroaren 25ean (emazteei egindako indarkerien aurkako eguna). &#8220;Lehen topaketa honetatik sortu da Urru\u00f1ako Emazteen Etxearen galdea, hau da Bizi!-ko Ekofeminismoa taldeko militanteak topaketa bat animatzera etor daitezen.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Asmoa da engaiamendu militanteak guretzat zer erran nahi duen aurkeztea eta gure estrategiaz, programaz, modu informalean solastatzea, inspiratzailea izan dadin&#8221;. Urte bukaera honetan segur aski iraganen den topaketa.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"451\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-500x451.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-47935\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-500x451.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-300x271.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-768x693.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-847x764.png 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2-600x541.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Bk2.png 1020w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu<br \/><\/strong><strong>Eraikin xuhurraren ituna idatzi<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Eraikuntzaren arloak desafio bikoitza dauka: ekologikoa eta gizarte sailekoa. Bizi!-ren &#8220;Etxebizitza taldeak&#8221; araudi berri bat plantan ezarri du, arlo horrentzat onak izan beharko liratekeen ohitura batzuen azaltzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong><br \/><\/strong>Gainean aipatutako bi erronka horiek, preseski Bizi!-ren helburu espezifikoak dira. Eraikuntzaren arloak berotegi efektuko gasen laurdena sortzen du eta lurraldeko energia beharren erdia kontsumitzen.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Etxebitzitza taldeak&#8221; estuki lan egiten du &#8220;<em>Mouvement pour une Frugalit\u00e9 heureuse et cr\u00e9ative du Sud Aquitain<\/em>&#8220;-ekin, eta berriki araudi bat argitaratu dute obretako partaide ezberdinentzat (buruzagi, langile, enpresa), baita hautetsientzat ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Tresna horrek profesionalei ohitura on batzuen aholkatzea, eta haien bizi-kalitatearen baita klimaren babestea ere ahalbidetzen du.<\/p>\n\n\n\n<p>Zehazkiago, araudi horrek obrak hasi aitzin izan beharko liratekeen hausnarketa batzuk azaltzen ditu (zaharberritze edo eraikuntza berrien kasuan), erabiltzailearen inplikazioa eta testuinguru soziokulturala kontuan hartuz. Ekaiei buruzko edo beroketa, isolazio eta argiztatze obrei buruzko aholku batzuk zehazten ditu ere&#8230; biharko munduari egokitzeko helburuarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Aterabide zehatzak ekartzen dituen lan zorrotza da, Bizi!-k eta Etxebizitza taldeak ahal bezainbat zabalduko dutena, oraintxe bertan obratzeko xedearekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Bi euro\/eusko-tan salgai dira Bizi!-ren lokalean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hitzorduak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Abenduaren 4an, asteazkenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><br \/><em>Abenduaren 9an, astelehenarekin \u00a0\u00a018:30 &#8211; 21:00<br \/><\/em><strong>Begirale Ekologikoen topaketa<br \/><\/strong>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><br \/><em>Abenduaren 10ean, asteartearekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Etxebizitza lantaldearen bilkura<br \/><\/strong>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Abenduaren 16an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00<br \/><\/em>Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura<br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Cordeliers karrika 22 \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Abenduaren 16an, astelehenarekin\u00a0 \u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Jakazank Logistika lan taldearen bilkura<br \/><\/strong>Patxokian<br \/>Tonneliers karrika 23bis \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Abenduaren 18an, asteazkenarekin. \u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Deskubritze-Aperitifa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Abenduaren 18an, asteazkenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Euskaraz Bizin taldearen bilkura<\/strong><br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Cordeliers karrika 22 \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Abenduaren 23an, astelehenarekin \u00a0\u00a019:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Publizitatea Geldi Kolektiboaren bilkura<\/strong>\u00a0<br \/>Bizi!ren lokalean<br \/>Cordeliers karrika 22 \u2013 Baionan<br \/><br \/><em>Abenduaren 31ean, asteartearekinn \u00a0\u00a012:00 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz<br \/><\/strong>Patxokian<br \/>Tonneliers karrika 23bis &#8211; Baionan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Existitzea buru egitea da.&#8221;<br \/>\nJacques Ellul<\/p>\n<p>Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-55-2024ko-azaroa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":47933,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47946"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47946"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47946\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":47947,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47946\/revisions\/47947"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47933"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47946"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47946"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47946"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}