{"id":47149,"date":"2024-07-19T11:22:04","date_gmt":"2024-07-19T09:22:04","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=47149"},"modified":"2024-07-19T11:22:06","modified_gmt":"2024-07-19T09:22:06","slug":"sartzeko-hitzorduak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/sartzeko-hitzorduak\/","title":{"rendered":"Sartzeko hitzorduak!"},"content":{"rendered":"\n<p>Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak arintze bat dira. Eskuin muturrari buru egiteko hatsartze bat irabazi dugu. Ekintza kolektiboak bere fruitua eman zuen! Eskerrak gurekin lan egin duten guziei.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, Damoklesen ezpatak gure buruen gainean segitzen du eta egiteko obra alimalea da. Untsa merezitua den udako pausatik landa, Bizi! agorrilaren erdialdean lanera itzuliko da, gogoetan eta praktiketan erronka ekologiko eta sozialak aitzinarazteko.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>Alternatiba Itzuliaren pasaia<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p>Ekain hasieran Nantesetik ateratua, Alternatiba taldeak frantses Estatua zeharkatzen du&nbsp; 4 hilabetez larrialdi klimatikoaren mezua herriz herri eramateko, herritarretaz ahal bezain hurbil.<\/p>\n\n\n\n<p>Alternatiba Itzuliak Ipar Herrian etapa bat eginen du agorrilaren 17 eta 18an. Ezagutu egitaraua!<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\"><strong>Agorrilaren 17an, larunbatarekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>16:30ean: <strong>Txirrindiraultza. <\/strong>Ateratzea, Baionako Merkatu estaliko plazatik.<\/p>\n\n\n\n<p>19:00etan: <strong>\u201cZer estrategia eskuin muturrari eta klimaren desafioari buru egiteko?\u201d<\/strong>&nbsp; Alternatiba Itzuliaren taldearen eskutik + lagunarteko giroko gaualdia Baionako Zizpa Gaztetxean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-center\">&nbsp;<strong>Agorrilaren 18an, igandearekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>11:00etan: \u201c<strong>Eskuin muturrari buru egiteko, nola eraiki herri mugimendua?\u201d.<\/strong> Ikuspegi gurutzatuak Alda eta Bizi! Ondotik, bazkari partekatua. Patxa plazan, Baionan.<\/p>\n\n\n\n<p>Arratsaldean: Se loger au Pays &#8211; Herrian Bizi plataformaren \u201c<strong>Bigarren etxebizitzak: Stop! Aski<\/strong>!\u201d ekintza.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-content-justification-center is-layout-flex wp-container-core-buttons-layout-1 wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/alternatiba-itzuliak-ipar-euskal-herrian\">Informazio guziak<\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<p>Laguntzaileei dei egiten diegu. Txirrindiraultzarentzat esku ukaldi baten emaiteko prest zira? prestaketentzat? ekitaldien funtzionamendu onarentzat? Bete formulario hau:<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-content-justification-center is-layout-flex wp-container-core-buttons-layout-2 wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\">Ene laguntza eskaintzen dut<\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>2024ko Klima Egonaldia: sartzeko elkarretaratzea<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p><strong>Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera,&nbsp; hitzordua, <\/strong>Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin.<\/p>\n\n\n\n<p>Erronka? Trebatu, antolatu, sortu harremanak, urte berri batentzat baldintza onenetan berriz abiatzeko!<\/p>\n\n\n\n<p>Lurren artifizializazioa, burujabetza errealak, publizitatea, eskuin muturraren kontrako estrategiak, etxebizitza krisia, ekitaldien antolaketa, praktika militante onak, Herriko Etxeen mailako ekintzak, desobedientzia zibila, alternatiben indartzea: hitzordua, agorrilaren bukaeran, egitarau osoa ezagutzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 14an, larunbatarekin, Biziren 15. urteurrena ospatuko dugu: atzera begirako erakusketa, hitzaldia eta kontzertu gaualdia.<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Foisis (Itoiz-i omenaldia)<\/li>\n\n\n\n<li>Elektruka (zuzeneko elektrofolk)<\/li>\n\n\n\n<li>Fraggle (DJ set)<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Ordu arte, atxik data eta segurta zure tokia oraindanik!<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-content-justification-center is-layout-flex wp-container-core-buttons-layout-3 wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/2024ko-klima-egonaldia\">Informazioa eta izen emateak<\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<p>Ez zira sekulan engaiatu, baina segitzen gaituzu duela hainbat urte? Ezin duzu amore eman egun batez eskuin muturra boterera heltzearen aitzinean? Aurten\u00a0 balios izateko ekiteko molde bat xekatzen duzu? Klima Egonaldia sartze ateetarik hoberena da!<\/p>\n\n\n\n<p>Ordu arte, uda on deneri!<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi!&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak arintze bat dira. Ekintza kolektiboak bere fruitua eman zuen! Eskerrak gurekin lan egin duten guziei.<br \/>\nHala ere, Damoklesen ezpatak gure buruen gainean segitzen du eta egiteko obra alimalea da. Untsa merezitua den udako pausatik landa, Bizi! agorrilaren erdialdean lanera itzuliko da, gogoetan eta praktiketan erronka ekologiko eta sozialak aitzinarazteko.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/sartzeko-hitzorduak\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":608,"featured_media":47147,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47149"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/608"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47149"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47149\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":47150,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47149\/revisions\/47150"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47147"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47149"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47149"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47149"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}