{"id":47100,"date":"2024-07-03T11:09:54","date_gmt":"2024-07-03T09:09:54","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=47100"},"modified":"2024-07-03T12:13:08","modified_gmt":"2024-07-03T10:13:08","slug":"bizikutzu-53-2024ko-uztaila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-53-2024ko-uztaila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 53 &#8211; 2024ko uztaila"},"content":{"rendered":"\n<p>\u00ab Existitzea buru egitea da. \u00bb<br \/><strong>Jacques Ellul<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hautatzen dugun eskala eta ematen diogun izena edozein izanikan ere, ondorioa bera da: eskuin muturra beti aitzina doa. Askotan erantzun politikorik gabe gelditzen diren frustrazio eta haserreaz elikatzen dela badakigu. Hala ere, ez du erantzun sinesgarririk eskaintzen, bere baitan heste hilgarria izan ezik.<\/p>\n\n\n\n<p>Haren azken etsai ugarietako bat ekologia da. \u201cZigortzailea\u201d litzateke, norbanakoen askatasuna urratuko luke eta aitzinamendua motelduko.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik, beste eragile batzuen ondoan, bere indarrak bikoiztu behar ditu, beraz, jarrera horien erabateko zentzugabekeria behin eta berriz azaltzeko, eta, aldi berean, gure argumentuen oinarri arrazionalak argi uzteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik, ber maneran,&nbsp; betidanik bultzatu gaituzten elkartasun baloreak zabalago eramaten segituko du. Duela hamabost urte hasiriko borroka eta sekula baino gehiago bat egitera gomitatzen zaituztegu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Lilas, 25 urte, Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>&#8220;Ene militante ibilbidearen hasieran, zailtasunak nituen zilegi sentitzeko. Bizin, antolakuntza mailak harritu ninduen. Espazioa ematen zidatela sentitu nuen, ene iritziak inporta zuela.&#8221;<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"750\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-500x750.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-47101\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-500x750.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-300x450.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-768x1152.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-1024x1536.jpg 1024w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-847x1271.jpg 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1-600x900.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/PHOTO-2024-06-18-13-42-34-1.jpg 1066w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>Lilas dut izena, 25 urte ditut eta Baionan bizi naiz. Kasualitatez heldu nintzen Euskal Herrira, hizkuntzalaritza ikasketen karietara egin ikastaldi batentzat. Biarritzen frantsesa kanpoko hizkuntza gisa irakasten zuen eskola batean lan egiten nuen. Zinezko&nbsp; turismo industria!<\/p>\n\n\n\n<p>Giro ona zen baina ez nuen ene burua balore horietan kokatzen. Ikasleak hizkuntza bidaia batean ziren, hegazkinez heltzen eta Airbnb-etan egoten&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Garai hartan, elkarteetan eta klimaren alde engaiatu nahi nuen. Surfriderrekin hasi nintzen, gero pixkanaka Bizi! eta Alda ezagutu nituen.<\/p>\n\n\n\n<p>2023an, Bizin herritarren zerbitzurako iragarki bati erantzun nion,&nbsp; eta hara nola ur handietara jauzi egin nuen! Momentuz, kontratu finkoarekin nago Aldan baina agorrilaren 19tik goiti Biziko koordinatzaile berria izanen naiz. Hilabete eta erdi izanen dut egungo koordinatzailearekin, Oihanarekin, trantsizioa lantzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Ene militante ibilbidearen hasieran, zailtasunak nituen zilegi sentitzeko.&nbsp; Bizin, antolakuntza mailak harritu ninduen. Espazioa ematen zidatela sentitu nuen, ene iritziak inporta zuela. Iniziatibak hartzeko paradak eskaini zizkidaten. Fite ulertu nuen ez nindutela sekula bakarrik utziko. Gauza asko ikasi nituen, ber mementoan bizi pertsonalean une latza pasatzen ari nintzelarik. Bizik lagundu ninduen ene buruaren baitan konfiantza biltzen.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri<\/strong><br \/><strong>Zaintzekoa dugun itsasoa, errespetatzekoak ditugun jendeak<\/strong><br \/><br \/><\/p>\n\n\n\n<p>Urte baten buruan, Nice hirian NBEren itsasoari buruzko konferentzia iraganen da. Klimaren gaia bezain funtsezkoa da hau, bereiztezina baitzaio. Itsasoa gure planetaren birika eta termostatoa dela jakinik. Gure CO2 isurketen kasik herena xurgatzen du, Lurraren gainazaleko klima erregulatzen du eta haren fitoplanktonak oxigenoaren erdia sortzen du.<\/p>\n\n\n\n<p>120 GKE eta kolektibo, horien artean Bizi!, &#8220;itsasoaren zaintzearen aldeko herritar koalizioaren&#8221; baitan bildu dira berrikitan, Frantzia biltzar honen gomitatzailea bere itsas eremuak hobeki babestera bultzatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Frantziako gobernuak nazioarteko uren babesaren alde harturiko engaiamenduak aitzinean ematen dituelarik, bere ur metropolitanoen&nbsp; % 0,1a baino gutiago egiazki babesten du.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik beraz koalizioarekin bat egiten du, lurraldeko uretan arrantza industriala baztertzea galdegiten du, bereziki hondasare arrantza, itsas hondoa funditzen duena eta itsas bioaniztasunarentzat eta karbonoaren xurgatzeko gaitasunarentzat biziki suntsitzailea dena.<\/p>\n\n\n\n<p>Hemen, Bizik uste du neurri horrek euskal kostaldea ez ezik Landesetako kostaldea ere hunkitu beharko lukeela, hondasare arrantzaren eragina handiagoa baita han. Neurri horrek tokiko &#8220;arrantza ttipiari&#8221; egokitzea eskatzen dio (batez ere 12 metrotik beheitiko ontziei, eta bolintxari ttipiei), arrantza horrek \u2013 eta bertako kontsumitzaileek \u2013 ahalik eta hobekien balia ditzaten babesaren ondorioak.<\/p>\n\n\n\n<p>Laborantza herrikoiarekin gertatzen den gisara, arrantza ttipiaren baliabideak eta mozkinak oraino gutiegi ezagunak dira, orduan, garrantzitsua izanen da haien xedeko espezieak (boga, atun marraduna, umbrina&#8230;) tokian bertan hobeki ikertzea, arrantza anitza eta ondorioz erresilientea sustatuz. Era berean, tokiko arrantza (jantoki kolektiboaren bidez) eta pelagiko ttipien kontsumoa (sardina, berdelak, antxoa, boga&#8230;) instituzionalki sustatzen saiatuko da, bolintxa arrantzak karbono aztarna ahulena baitu.<\/p>\n\n\n\n<p>Gai berri bat irekitzen da eta sustatzaile guzien laguntzarekin baizik ez da hetsiko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"276\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-500x276.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-47103\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-500x276.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-300x166.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-768x425.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-1536x849.png 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1.png 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-847x468.png 847w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/Capture-decran-2024-07-02-a-18.32.09-1-600x332.png 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua<\/strong><br \/><strong><\/strong><strong>Biziren irudien atzean.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Komunikazioa Biziren ezinbesteko ekintza da, informatzeko, alertatzeko, proposatzeko&#8230; Argia, zehatza eta erakargarria izan behar du. Hau da gure elkarteko diseinatzaile grafikoen artea.<\/p>\n\n\n\n<p>Nolakoa litzateke Bizi! bere diseinatzaile grafikorik gabe? Gure elkarteak zuzentzen dituen kanpainek halako eragina baldin badute, neurri handian haiei esker da. Identitate bisuala, bideoak, afixak, maskotak&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Itzaleko komunikazio-lan ezinbesteko hau laguntzaile guti batzuek egiten dute, eta horietatik bi gutienez, gaur egungo &#8220;permanenteak&#8221;, noizean behin deitzen dituzten beste hiruzpalau laguntzailerekin ari diren profesionalak dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Zabaldu behar diren informazioaz erabakiak hartzen dituen Komunikazio taldeari lotuak, Biziko grafistek itxura anitzeko taldea osatzen dute, Biziren komunikazioa beti izan denaren antzera!<\/p>\n\n\n\n<p>Militantismoari egokituriko marketin eta publizitate kodeen ezagutzak eta jabetzak Biziren kanpainei ikusgarritasun gehiago ematen diete. Diseinatzaile grafikoek Logistika taldearekin ere lankidetza hertsian lan egiten dute. Lan talde honi esker grafisten ideiak gauzatzen dira banderola, esku-banderola eta beste euskarrietan.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Diseinatzaile grafikoek bi funtzionatzeko molde dituzte: batek irudia sortzen du eta besteek formatu ezberdinetan deklinatzen dute (sare sozialentzat, web-arentzat, publizitate agirientzat, etab.), edo pertsona bera A-tik Zra kanpaina osoaz arduratzen da. Taldeak indar berriak behar ditu, ondorioz, grafistagaiak, ager zaitezte gustian! Etor Bizirekin!&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"500\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2-500x500.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-47105\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2-500x500.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2-300x300.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2-200x200.jpg 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2-100x100.jpg 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2024\/07\/faxismoa_pitukara_1200px-600x600-2.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu<br \/>Ondoko lau urteetako bide-orriaren idazketa lana abiatua dugu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>4 urtean behin, Biziko kideek parte hartzen dute ondoko&nbsp; lau urteetarako lan-eremuak zehazten dituen.<\/p>\n\n\n\n<p>4 urtean behin, Biziko kideek parte hartzen dute ondoko&nbsp; lau urteetarako lan-eremuak zehazten dituen eta gero koordinazio-taldeak gauzatu beharko duen bide orriaren hausnarketa eta idazketa prozesuan.<\/p>\n\n\n\n<p>Lehen prozesuak, 2016an idatzitako \u201cSustraiak eta hegalak\u201d, adibidez, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektua idaztera bultzatu zuen. Bigarrenak, 2020ko \u201cTrantsiziotik metamorfosira\u201d txostena besteak beste, etxebizitzaren inguruko proiektua martxan ezarri zuen eta Hitza Hitz-ren lanaren garrantzia berretsi zuen. Prozesu bakoitzak elkartearen barne funtzionamendua hobetzeko parada eskaini du.<\/p>\n\n\n\n<p>Dokumentu egituratzailea&nbsp; da Biziren aktibitate, kanpaina eta iritzi guzientzat.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Prozesua tokiko eta mundu mailako egoeraren azterketa fase batetik pasatzen da, Biziren azken urteetako lanaren ebaluaziotik eta justizia sozial eta klimatikoaren arloko borrokan lehentasunak zehaztetik.<\/p>\n\n\n\n<p>Elkarte kide guziek parte hartzen dute testu baten lantzean, azken hau emandakinen bidez eraikitzen delarik, ezohiko biltzar nagusian bozkatua izan aitzin. Joan den maiatzeko Biltzar Nagusian abiatu zen hausnarketa, etapa ezberdinen egutegia udazkenean hedatuko dugu \u2026<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hitzorduak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Uztailaren 4an, ostegunarekin\u00a0\u00a0 18:30 &#8211; 21:00<\/em><br \/><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p><em>Uztailaren 10etik 14ra<\/em><br \/><strong>Baionako Bestak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Uztailaren 15ean, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 20:30<\/em><br \/><strong>Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura<\/strong><br \/><em>Bizi!ren lokalean<\/em><br \/>Cordeliers karrika 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Uztailaren 26an, ostiralarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Bizi! Barnekalde, tokiko taldearen bilkura<\/strong><br \/>EHLGren egoitzan &#8211; Ainiza-Monjolosen<\/p>\n\n\n\n<p>Agorrilaren 3tik 17ra\u00a0<br \/><strong>oporrak!<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Agorrilaren 19an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 20:30<br \/><strong>Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura<\/strong><br \/><em>Bizi!ren lokalean<\/em><br \/>Cordeliers karrika 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Agorrilaren 26an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00\u00a0\u00a0<br \/><strong>Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura<\/strong><br \/><em>Bizi!ren lokalean<\/em><br \/>Cordeliers karrika 22 &#8211; Baiona<\/p>\n\n\n\n<p>Agorrilaren 27an, asteartearekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 20:30\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Etxebizitza-Habitata lantaldearen bilkura<\/strong><br \/><em>Bizi!ren lokalean<\/em><br \/>Cordeliers karrika 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 4an,\u00a0 asteazkenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Biziren hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 9an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 18:30 &#8211; 21:00\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa<\/strong><br \/>Manu Robles-Arangiz Fundazioan<br \/>Cordeliers karrika 20 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Klima Egonaldia \/ Biziren 15 urtemuga<\/strong><br \/>Ibar Trinketean, Mugerre Elizaberrin<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 16an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 20:30\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Begirale Ekologikoen Komunikazio lantaldearen bilkura<\/strong><br \/><em>Bizi!ren lokalean<\/em><br \/>Cordeliers karrika 22 &#8211; Baionan<\/p>\n\n\n\n<p>Irailaren 16an, astelehenarekin\u00a0\u00a0 19:00 &#8211; 21:00\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<br \/><strong>Jakazank Logistika lan taldearen bilkura<\/strong><br \/>Patxokian<br \/>Tonneliers karrika 23 &#8211; Baionan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Existitzea buru egitea da.&#8221;<br \/>\nJacques Ellul<\/p>\n<p>Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-53-2024ko-uztaila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":47101,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47100"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=47100"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47100\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":47116,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/47100\/revisions\/47116"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47101"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47100"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47100"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47100"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}