{"id":45387,"date":"2023-09-09T11:28:47","date_gmt":"2023-09-09T09:28:47","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=45387"},"modified":"2023-11-29T11:29:56","modified_gmt":"2023-11-29T10:29:56","slug":"burujabetzak-zer-lehenetsi-nahi-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/burujabetzak-zer-lehenetsi-nahi-dugu\/","title":{"rendered":"Burujabetza(k): zer lehenetsi nahi dugu?"},"content":{"rendered":"\n<p>\nHerribiltzak\nArgia eta Mediabask-en argitaratu berri du \u201cEuskal Herri Burujabe:\ngure bizi baldintzak berreskuratuz\u201d dokumentuari ematen dion\nerantzuna, Bizik dokumentu hau\u2026  2018an argitaratu zuelarik.\nHerribiltzaren arabera, &#8220;Bizi mugimenduak zentzu faltsua ematen\ndio Burujabe hitzari&#8221;. Elhuyarren euskara-frantsesa itzulpenean\neta <em>Petit\nRobert<\/em>\nhiztegiaren frantsesezko definizioan oinarrituta, Herribiltzak uste\ndu &#8220;<em>Euskal\nHerria Burujabe<\/em>ren\nbenetako zentzua dela <em>Euskal\nHerria independente, euskal populua subirano<\/em>&#8220;.<\/p>\n\n\n\n<p>Logika\nhori jarraituz, 1993tik goiti Via Campesinak ezagutarazi duen\n&#8220;elikadura-burujabetza&#8221; kontzeptua\n&#8220;elikadura-independentziara&#8221; murriztuko litzateke?\nZentzugabekeria aski larria izanen litzateke: populazio, Estatu edo\nEstatu-talde bakoitzarentzat beren elikadura ekoizteko baliabideak\nautonomia osoz plantan ezartzeko eskubidearen onarpenean oinarritzen\nda &#8220;elikadura-burujabetza&#8221;, eta hori egokienak iruditzen\nzaizkien laborantza-politiken bidez, eta gainontzeko herrialdeetako\nbiztanleengan eragin negatiborik sortu gabe. &#8220;Elikadura-burujabetza&#8221;\nnozio hori Munduko\nMerkataritza Antolakundeak (MMA)\nsustatutako laborantza-merkatuen antolaketaren aurka agertu zen, eta,\nzoritxarrez, antolaketa hori estatu &#8220;independente&#8221; askok\nplantan ezarri zuten.<\/p>\n\n\n\n<p>Elikadura-burujabetzaren\ndefinizio horren ildotik, gure bizien baldintza guzien\ndeterminatzaile nagusiak defendatu nahi ditu Bizik, hau da, gaur egun\netxebizitzarako, berotzeko, elikatzeko, mugitzeko eta, areago,\nesanahi kolektiboa duen giza komunitate baten barruan pertsona gisa\neraikitzeko behar dugun guzia. Gaur egun denoi eta gure ondoren\negonen direnei harrera egin eta elikatzeko gai diren lurraldeak\neraiki nahi ditugu. Gure bizien baldintzen berreskuratze horri\n<em>burujabetza<\/em>\nerraten diogu.<\/p>\n\n\n\n<p>Hobe\note litzateke Bizik &#8220;bere energia burujabetza instituzionalaren\nalde&#8221; ezarriko balu, Herribiltzak gonbidatu bezala? Bistan\ndenez, bizi dugun errealitatearen alderdi askotatik, kanpoko hiriburu\nbatean botereen zentralizatzea eta kontzentratzea ez da, noski, gure\nbizien baldintzak defendatzeko, gure burujabetza defendatzeko\nirtenbiderik onena. Baina, zintzoki, ez dago arrazoirik pentsatzeko\nEuskal Herria bezalako lurralde ttikiagoen subiranotasun\ninstituzionala <em>a\npriori<\/em>\nhobea izango denik. 20 urteren buruan erran ahalko ote dugu gure\nenergia ongi erabilia izanen dugula Euskal Herriaren independentzia\nlortzeko gastatu badugu, Estatu berri hau paradisu fiskala baldin\nbada, bertan inor ez bada euskaraz mintzatzen, haren laborantza\niraungaitza baldin bada eta oraindik ez baditu populazioaren\nlaurdenaren beharrak ere asetzen, petrolioaren mende jarraitzen badu,\nharen kultura guziz folklorizatua bada, biztanleak hiri barneetatik\nerabat kanporatu dituzten turisten plazerrarentzat, etab?<\/p>\n\n\n\n<p><em>Robert<\/em>\nhiztegiaren arabera, estatu hori subiranoa litzateke. Ez Biziren\narabera. Baina horrek, bistan dena, ez du erran nahi burujabetza\ninstituzionala guretzat egokia ez denik. Elikadura, energia, kultura\neta abarren burujabetza proiektua kolektiboki definitzen badugu,\nbehar faltsuetatk askatzean eta ingurumen-iraunkortasunean\noinarriturik, tamalgarria izanen litzateke proiektu hori gorpuzten\nahalko lukeen erakunde politikorik ez sortzea. Adibidez, Iparraldeko\nerrealitate ekonomiko eta kulturalarekin bateraezina den\nlaborantza-ereduarengandik emantzipazioaren alde diharduen Laborantza\nGanbara bezalakoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik\nsubiranotasunari buruz dituen ikuspuntu horiek Telesforo Monzon\nFundazioak 2020an argitaratutako &#8220;Subiranismoa eta Burujabetzak&#8221;\nartikuluan<a href=\"#sdfootnote1sym\"><sup>1<\/sup><\/a>\nzehazten dira. Era berean, azaltzen dugu ezen, Europan, mugimendu\n\u00absubirano\u00bb deritzenek, eskuinekoek nahiz ezkerrekoek, <em>beheranzko<\/em>\nlogika bertikal bera dutela, zeinaren arabera erabaki politikoak\n\u2014eta, azken batean, biztanleei ezarriko zaizkien neurriak\u2014\nburujabetza instituzionalari buruz duten ikuskeratik eratortzen\nbaitira. Bizik aldiz <em>goranzko<\/em>\nlogika bertikala lehenesten du: gure bizien baldintzen defentsan\noinarritu behar dira erakunde aldarrikapenak.<\/p>\n\n\n\n<p>\nHorregatik,\nabertzale eta ez-abertzale direnek elkarrekin Euskal Herrirako\nlurralde jasangarri eta bidezko proiektu bera zehaztu dezaten lanean\nari da Bizi. Independentistek gehiengo soziala beren proiektu\ninstituzionalaren atzean biltzeko aukera izan nahi badute, interes\nhandia dute horretan laguntzeko! Baionan urriaren 7an eta 8an\nantolatuko den Euskal Herri Burujabe 2023 ekitaldian, Bizi taldeak\n2018ko dokumentuaren bertsio eguneratua aurkeztuko du, Euskal Herri\nburujabe, iraunkor eta solidariorantz egiteko metamorfosi ekologiko\neta soziala bizkortzeko proposamenekin. Proposamen hori helburu\nhoriek partekatzen dituzten guzien ekarpenekin aberasteko esperantza\ndugu. Baionan elkar ikusiko dugu laster!<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"#sdfootnote1anc\">1<\/a> David Lannes eta Nicolas Go\u00f1i, \u201d<a href=\"..\/..\/..\/..\/Downloads\/Telegram%20Desktop\/Subiranismoa%20eta%20Burujabetzak\">Subiranismoa eta Burujabetzak<\/a>\u201d<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herribiltzak Argia eta Mediabask-en argitaratu berri du \u201cEuskal Herri Burujabe: gure bizi baldintzak berreskuratuz\u201d dokumentuari ematen dion erantzuna, Bizik dokumentu hau\u2026 2018an argitaratu zuelarik. Herribiltzaren arabera, &#8220;Bizi mugimenduak zentzu faltsua ematen dio Burujabe hitzari&#8221;. Elhuyarren euskara-frantsesa itzulpenean eta Petit Robert hiztegiaren frantsesezko definizioan oinarrituta, Herribiltzak uste du &#8220;Euskal Herria Burujaberen benetako zentzua dela Euskal Herria &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/burujabetzak-zer-lehenetsi-nahi-dugu\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":608,"featured_media":45385,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[381,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45387"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/608"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45387"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45387\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":45388,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45387\/revisions\/45388"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/45385"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45387"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}