{"id":44695,"date":"2023-09-06T21:15:00","date_gmt":"2023-09-06T19:15:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=44695"},"modified":"2023-08-27T19:23:39","modified_gmt":"2023-08-27T17:23:39","slug":"bizikutzu-48-2023ko-iraila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-48-2023ko-iraila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 48 &#8211; 2023ko iraila"},"content":{"rendered":"\n<p>\n&#8220;Ez\ndugu gurasoen lurra ondoriotasunez ukaiten, seme-alabei mailegatzen\nbaizik&#8221;.<br \/>\n Antoine de Saint-Exup\u00e9ry<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoa&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Uda\nbukatzear dago bere sasoiko bilanekin eta sartzerako promesekin. Eta\nlobby turistikoak udatiarren kopuruak etengabe komentatuko dituenean,\nbeste ohar batzuek gure borroken urgentzia gogoraraziko digute:\nKanadako mega sute suntsitzaileak, urte hasieratik Mediterraneoan hil\ndiren 1.800 migranteak, mundu osoan hautsitako berote markak&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Alta,\narduradun politiko eta ekonomikoek ez dute udako su-etenik izan\nerrealitatearen ukapenean, ezta zientzialarien hitza zalantzan\njartzean ere.<br \/>\n Are okerrago, mugimendu eta pentsamendu\nekologikoen aurkako erasoa gero eta oldarkorragoa da.<br \/>\n Zer\nerantzun mota eman orduan? Nola saihestu etsipena, baita antsia ere?\nEngaiamendu kolektiboaren bidez, hau baita itxaropenerako indarra\neman diezagukeen modu bakarra, eta gure mailan justizia sozial eta\nklimatikoko lurraldearen eraikitzea ahalbidetuko duena.<\/p>\n\n\n\n<p>Hori da Bizi!-ren sartzerako proposamena, eta denak horren ezagutzera gomitatzen zaituztegu Euskal Herria Burujabe ekimenera joanez, Baionara, urriaren 7 eta 8an. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta:\nSabine, 31 urte, Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Segur da [Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren ondotik] Bizi-rekin aritzen segituko dudala, hor atzeman baitut xerkatzen nuen oldarra!<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"276\" height=\"587\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/Sabine.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44684\"\/><\/figure>\n\n\n\n<p>Sabine\ndut izena, 31 urte ditut eta biarnokoa naiz. Urte hasieran Baionara\netorri nintzen bizitzera. Betidanik gustatu zait lurralde desberdinak\neta haien berezitasunak ezagutzea, eta tokiko bizitzan bete-betean\nparte hartzea, bereziki ingurumen eta kirol elkarteetan sartuz.\nHonara heltzean hori egitera saiatu naiz, ez bainuen Euskal Herriari\nburuz gauza handirik ezagutzen! Erretreten erreformaren kontrako\nmanifestazioetan atorra berdeei eta banderola deigarriei esker\nezagutu nuen Bizi. Euskal Herria Burujaberen berri izan nuen\npankartak egiteko tailer batean. Bolondres gisa parte hartzen hasteko\nmolde ona iruditu zitzaidan, nahiz eta ekitaldiaren hedadurarekin\npixka bat izitu nintzen! Jende berriak topatzeko eta egun horietan\nplantan ezarriko diren tokiko hainbat ekimen ezagutzeko parada ere\nizan zen enetzat. Laborantza, Elikadura eta Uraren batzordeko kidea\nnaiz eta koordinazio bilkuretan ere parte hartzen dut. Ez dut presa\nbat baizik, han egindako lan guziaren gauzatzea baita egun aberats\nhorietaz gozatzea ere. Segur da gero Bizi-rekin aritzen segituko\ndudala, hor atzeman baitut xerkatzen nuen oldarra!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko\nberri: laborantzaren ildo txarra<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Nire\nbosturtekoa ekologikoa izanen da edo ez da izanen&#8221;, hitzeman\nzuen Macron hautagaiak Marseillan. Laborantzaren eremuari bakarrik\nbegiraturik, argi da hori ez dela egia.<\/p>\n\n\n\n<p>Senatuak\nuda baino lehentxeago onartu duen &#8220;Frantzia Etxaldea&#8221;\nizeneko legea horren argigarri ezin hobea da. &#8220;FNSEAren Papa\nNo\u00ebli idatzi gutun&#8221; horrek, UFCk aipatu duen bezala, laborantza\nsektorearen lehiakortasuna akuilatu nahi du. Erran nahi baita gehiago\nekoiztea, kosta ahala kosta.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"454\" height=\"205\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/Agriculture.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44687\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/Agriculture.jpg 454w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/Agriculture-300x135.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 454px) 100vw, 454px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Airetik\nbarreiatzearen baimentzea, Elikadura, Ingurumen eta Laneko Osasun\nSegurtasunerako Agentzia Nazionalaren (Anses) abisuei bizkar\nematea&#8230; Laborantza intentsibo mota bakarra bultzatu nahi duen\nneurri multzo oso bat.<\/p>\n\n\n\n<p>Sainte-Solinekoa\nbezalako putzu erraldoien gertakariek lasterketa ero hori\nkarikaturaraino erakusten dute. Alabaina, diru publikoz finantzatuak\ndira eta laborarien % 6ri bakarrik zuzenduak zaizkie.<\/p>\n\n\n\n<p>Badakigu\nzenbat kostatuko den! Bioaniztasunari dagokionez, adibidez: hegaztien\n% 57 desagertu dira laborantza eremuetan, beste eremuetan baino hiru\naldiz gehiago.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\noraintxe onartu lege europar batek, irri egin gabe Naturaren\nBerroneratzeari buruzko lege deituak, ez du orientazio hori aldatuko.\nHelburu zifraturik eta obligazio formalik gabetua izanik, usaiako\nele-meleari gehituko zaio.<\/p>\n\n\n\n<p>Hemen\nberean, Ipar Euskal Herrian ere, laborantza iraunkorrak lur galtzea\npairatzen du, turismoaren edo aisialdien lur gosea ezin asez.\nEspekulazioak lurraren prezioaren gorakada jasanezinak eragiten ditu,\nArbonan adibidez.<\/p>\n\n\n\n<p>Alta,\nkonponbide iraunkorrak badira, tokian tokiko borrokek bultzaturik.\nHori erakutsiko du EH Burujabek urriaren 7an eta 8an.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua Bizi!-n . Euskal Herria Burujabe 2023-ren prestaketa-lan\ngordeak&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gertakariaren\nprestaketak boluntario anitz biltzen ditu, lantaldetan antolatuak.\nBakoitzak bere gustuko heinean parte har dezake, aitzinetik edo&nbsp;\negunean berean, noiztenka edo prestaketa denboraldi osoan eta Euskal\nHerria Burujabe egunera arte.<\/p>\n\n\n\n<p>Zazpi\ntalde tematikok metamorfosiaren 7 gaiak aurkeztuko eta balioztatuko\ndituzte: Elkartasuna, Politika, Mugikortasuna, Etxebizitza, Energia,\nEkonomia eta Laborantza eta Elikadura.<br \/>\nHoriei\ngehitzen zaizkie antolaketa taldeak, hala nola:<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Eginkizun guziei dagokien logistika, gertakaria behar bezala iragan dadin: ostatua, sukaldaritza, apainketa-seinaletika, materialaren kudeaketa, komunak, hondarkinak&#8230;  <\/li><li>komunikazioa : argazkiak, sare sozialak, prentsa\u2026 <\/li><li>Itzulpena, euskarri guziak elebidunak izan daitezen <\/li><li>Karrika animazioa eta kontzertuak: artista, soinu teknikari eta abarren harrera,\u2026\u00a0 <\/li><li>Boluntarioen kudeaketa : haien hautaketa, plangintzen burutzea eta harrera \u2026 <\/li><li>\u00abHaur eta nerabe\u00bb-en gunea familiei harrera egiteko eta jostatuz sentsibilizatzeko. <\/li><li>Eta larunbat arratsaldean besta irekitzeko talde berezia. <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p> Zuk ere gertakari handi eta paregabe hortan parte har ezazu boluntario eginez! Izena inprimaki honetan eman ezazu: https:\/\/urlz.fr\/nfyJ <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin\ndugu! Baionako Bestak militante gisa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Uda\nhonetan ere, Biziko kideak zuri-gorriz jantzi ziren Baionako\nBestetan, Patxa plazako \u201cBesta bai, borroka ere bai\u201d erran\nzuhurra segituz. Baiona erakusleiho erraldoi bilakatzen den momento\nhortaz baliatuz, goizero, talde bat Euskal Herria Burujabe\nekitaldiaren berri emateko afixak kolatzen eta ostatu militanteetan\npegatinak banatzen ibili zen.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"332\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023-500x332.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44689\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023-500x332.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023-300x199.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023-768x511.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023-600x399.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/08\/FetesBayonne2023.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Patxokia&nbsp;\nleku atsegina, segurua eta herrikoia bezala ezagutua da. Gau eta egun\nhan berean txandaka aritu ziren ehun bat laguntzaileri esker.\nEguerditan arroltze ta xingar edo piperrada hauta zitezkeen, 1.000\nplater baino gehiago zerbitzatu zirelarik. Tokiko osagai\nbiologikoekin eginiko otordu sinple eta merkea, garai hauetan Baionan\narraroa! Urtez urte arrakasta baieztatzen da eta lagunen, lankideen,\nbaita ezkontza bateko gomiten arteko bazkarirako hitzordu bilakatzen\nda! Arratsetan taloen aldi izan zen, 1.600 zerbitzatu ziren! Eta ia\n3.000 pinta garagardo 5 egunez! Barraren alde batean bezain bestean\ngoxoa zen giroa eta lagun taldeak antolatzen ziren elkarrekin\nlantalde gisa izena emateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Edarien\neta plateren etekinek, urte osoan zehar Biziren ezinbesteko oinarri\nlogistikoa den Patxokiaren segurtatzea ahalbidetzen dute. Aurten,\ntaloek, neurri batean,&nbsp; EH Burujabe ekitaldia&nbsp; finantzatuko\ndute, hura ere besta giroko hitzordua, laguntzaileak beharko dituena!<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Hitzorduak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Irailaren 1etik, urriaren 7ra: <strong>Euskal Herria Burujaberen prestaketa trinkoa<\/strong>, laguntza oro ongi etorria da! Izena eman hemen: <a href=\"https:\/\/urlz.fr\/nfyJ\">https:\/\/urlz.fr\/nfyJ<\/a> edo pasa gure ikusterat Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Cordeliers-en karrikako 20an, Baionan <\/li><li>Irailaren 5ean, asteartearekin 19:00-21:00 <strong>Etxebizitza lantaldea-<\/strong>ren bilkura<strong>,\u00a0 <\/strong>Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan <\/li><li>Irailaren 7an,\u00a0 ostegunarekin, 19:00 &#8211; 21:00 <strong>Zintzur-bustitze-topaketa berezia: Euskal Herria Burujabe-<\/strong>ri buruz<strong>!<br \/> <\/strong>Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23an, Baionan  <\/li><li>Irailaren 11n, astelehenarekin 18:30 \u2013 20:30 <strong>Begirale Ekologikoen topaketa,\u00a0 <\/strong>Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.  <\/li><li><strong>Urriaren 7 eta 8an, larunbata eta igandea: EUSKAL HERRIA BURUJABE !<\/strong> <strong>Besta giroko\u00a0 ekitaldi militante handia, Baiona Ttipian<\/strong> <\/li><li>Azaroaren 1ean, asteazkenarekin 19:00 \u2013 21:00 <strong>Biziren Hilabeteroko topaketa,\u00a0 <\/strong>Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.\u00a0 <\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Ez dugu gurasoen lurra ondoriotasunez ukaiten, seme-alabei mailegatzen baizik&#8221;. Antoine de Saint-Exup\u00e9ry Editoa&nbsp; Uda bukatzear dago bere sasoiko bilanekin eta sartzerako promesekin. Eta lobby turistikoak udatiarren kopuruak etengabe komentatuko dituenean, beste ohar batzuek gure borroken urgentzia gogoraraziko digute: Kanadako mega sute suntsitzaileak, urte hasieratik Mediterraneoan hil diren 1.800 migranteak, mundu osoan hautsitako berote markak&#8230; Alta, &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-48-2023ko-iraila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":44693,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44695"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44695"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44695\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":44697,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44695\/revisions\/44697"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/44693"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44695"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44695"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44695"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}